Ongi etorri!

Historia garaikidea mugaldeetako historia delako: industria eta teknologia vs tradizioak, inperialismoa eta globalizazioa vs herriak eta haien nortasun kulturala, kapitalismoak vs sozialismoak, patriarkatua vs berdintasuna… Mexiko eta AEBren arteko mugan autrretratua (Frida Kahlo. 1932)

Ongi etorri DBH4ko Historiako ikasgaiaren webgunera!

Hemen ikasgaiari buruzko zehaztasunak, zein kurtsoan zehar landuko ditugun edukiak, bideoak, ariketak, jolasak, eta bestelako baliabideak eskeintzen zaizkizu, duda barik zure ikasketa eta trebatze prozesuan lagungarri egingo zaizkizunak.

Ikusi dezakezunez, guneak hainbat atal ditu. Hona hemen bakoitzaren azalpen txikia, nabigazioa errezagoa egiteko:

Goiko barra

  • “HASIERA” Hemen sakatuz, blogak hasierako orrira berbidaliko zaitu, non urtean zehar argitaratzen joango diren azkeneko sarrerak dituzun ikusgai. Sarrera bakoitzak irudi zehatz bat aurkeztuko du, haren izaeraren arabera (ariketa mota ezberdinak, emakumeak historian, proiektuak, epeak eta datak…). Era berean, honen barruko menuan ikasgaiari buruzko argibideak ere eskeintzen zaizkizu (ebaluazioa, lan bolondresak, definizioak eta gai luzeak nola landu…)
  • “HISTORIA UNIBERTSALA” Hemen  hiru hilabete bakoitzean landuko ditugun eduki historiko unibertsalak azalduko zaizkizu, blokeka eta gaika antolatuta.
  • “EMAKUMEAK HISTORIAN” Historia garaikidean zehar emakumeak gizartearen alor ezberdinetan jorratutako papera eta aurrera eramandako ekintzen gune duzu hau, non,  hasierako orrian argitaratzen joango diren gai honekin loturiko sarrerak biluko diren.
  • “EUSKAL HERRIA” Hemen “Historia unibertsala”ren atalean landutako gertaera eta garaiek Euskal Herrian izandako eragina eta garapena ezagutzeko aukera aurkeztuko zaizu.
  • “TREBATZEN” Landuko ditugun edukietan, eta ikasgaiarekin loturiko gaitasunetan trebatzeko aukera emango dizuten ariketak biltzen dituen atala da hau (era berean, ariketen sarrerak hasierako orrian argitaratzen joango dira). Era berean, hiruhilabete bakoitzean garatuko ditugun proiektuen nondik norakoak azalduko zaizkizu.
  • “DOKUMENTUAK” Landuko ditugun garai eta gertakari historikoak hurbiletik eta lehen eskutik ezagutzeko mota askotariko dokumentuak (idatziak, grafikoak, audioak…) eskeiniko zaizkizu atal honetan.
  • “EGUTEGIA” Ikasgaiarekin loturiko froga, proiektu, ariketa… data eta epeen gunea

Albo – barra

  • “JARRAITU” Ikasgaiaren berri guztien jarraipen eraginkorra egin ahal izateko bloga jarraitzeko botoia duzu hau.
  • “BILATU” Hemen bilatu nahi duzun hitza sartuz, errezago eta arinago aurkituko duzu blogean behar duzun hori.
  • “DBH 4ko HISTORIAKO EGUTEGIA” Ikasgaiarekin loturiko froga, proiektu, ariketa… data eta epeak era zuzen eta laburtuan eskeintzen dizun egutegi txikia.
  • “BLOG – ROLL” 4. DBHko Historiarekin loturiko webgune interesgarrien proposamen zerrenda

Beheko aldean

  • M8 proiektua bere twitterren eta blogean jarraitzeko aukera emanez, azkeneko tweet eta postak agertuko zaizkizu
  • Klasean ez gaudenean nirekin harremanetan jartzeko bideak (zuentzat, edota zuen familientzat)
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s