Kolonietako administrazioa eta bizimodua

Administrazio kolonial ereduak

Bestalde, potentzia inperialistek zeharo aldatu zuten konkistatutako lurraldeen administrazio politiko – ekonomikoa eta bizimodua, euren interesen menpe antolatuz. Horrela, interesen arabera antolaketa kolonial ezberdinak sortu ziren:

  • Kolono britanikoak Australiako domeinuan (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)
    Kolono britanikoak Australiako domeinuan (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)

    Zuzenean antolatutako koloniak: mota hedatuena izan zen, metropoliak kontrolatzen zuen guztia, administrazioa, funtzionarioak, gobernariak, ustiapen ekonomikoa…

  • Protektoratuak: mota hauetan, bertoko gobernu indigena errespetatu egiten zen barne politikarako, baina kanpo politika eta politika militarra metropoliak kontrolatzen zuen, haren eragina izugarria izanik.
  • Domeinuak (jendeztatzeko koloniak): mota hauetan, kolonoek nagusitasuna lortu zuten, autogobernu nahiko zabala eskuratuz, baina metropolitik bidalitako gobernaria nagusi izanik.
  • Kontsezioak: herrialde independiente batek, haien interes estrategiko edo merkatal interesaren ondorioz, metropoliei alokatutako edota emandako lur eremuak ziren.

    Anilaren landaketa Indian (Irudiaren iturria: sociales8c.blogspot.com)

Kolonietako ustiapen ekonomikoa

Behin lurraldea konkistatuta, inperialistek bertoko lurrak eureganatu eta ustiatzen hasten zituzten, ondorengo ezaugarriekin:

  • Metropolian landatu ezin ziren produktuak landatzen zituzten (azukrea, kafea, kakaoa…)
  • Lur azpiko mineralak ustiatzen zituzten (ikatza, urrea, diamanteak…)
  • Bertoko biztanleak langile merketzat explotatzen zituzten esklabuak bailitzan
  • Ez zieten industrializatzen uzten, modu honetan lehiakide posibleak baztertuz eta haien nagusitasuna bermatuz

Kongoko ume eta heldu inperialista belgen esanak desobeditzeagatik mutilatuak (1900 - 1905) (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Kongoko ume eta heldu inperialista belgen esanak desobeditzeagatik mutilatuak (1900 – 1905) (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

Kolonietako bizimodua: arrazismo bortitza

Hedapen kolonialak Mendebaldeko zibilizazioa inposatu nahi izan zuen. Kolonizatuak eta kolonizatzaileak guztiz banatuta bizi ziren, eta lehenengoak baztertuak izaten ziren, ez zitzaizkien eskubiderik onartzen eta pobrezian bizi ziren. Kasu batzuetan, kolonoak nagusitu egiten ziren, eta gutxiengo autoktonoa baztertua izaten zen (oso ezaguna izan zen, Hego Afrikako aparheid-a, esaterako). Beste kasu batzuetan biztanleria indigenak sarraski – politika pairatu zuen (Ipar Amerikako hegoaldeko indioak, adibidez)


Ondorengo argazki galerian Britainia Handiak menperatu zuen Indiako kolonia, eta Belgikako Leopoldo II.ak erosi zuen Kongoko koloniaren argazkiak aurkezten zaizkizu. Nabaria da europearren nagusitasun inposatua, eta bertokoen gaineko gehiegikeriak, bereziki Kongoko argazkietan, non, desobedientzia eskuak mozten zigortzen zen.

This slideshow requires JavaScript.

 


animated_arrow_left_11Inperio kolonial handiak

animated_arrow_116. Gaia: I Mundu Gerra (1914 – 1918)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s