Nazismoa

Nazismoaren jatorria

1933an Adolf Hitlerrek Alemaniako boterea eskuratzen zuen, bide demokratikoaren bitartez. Baina nola? Alderdi naziaren arrakasta ulertzeko, ezinbestekoa da I Mundu Gerrak Alemanian utzitako egoera kritikoa aztertzea:

Hitler boterera heltzeko kausak

  • Weimarreko Errepublika ahula (1919 – 1933): gerra ostean errepublika aldarrikatu zen Alemanian sozialdemokraten nagusitasunarekin. Baina oposizioa handia zen:

→ Alde batetik ezker muturreko taldeek erregimena moderatuegia zela uste zuten eta Errusiaren antzeko erregimen komunista ezarri nahi zuten.

Municheko Putsch-a 1923an (Irudiaren iturria: seminariofascismo.wordpress.com)
Municheko Putsch-a 1923an (Irudiaren iturria: seminariofascismo.wordpress.com)

→ Bestetik kontserbadoreek errepublikako gobernuak Alemania saldu zuela uste zuten, Versaileseko Ituna sinatzerakoan. Sektore hau Adolf Hitlerrek 1920an sortutako Alderdi Nazionalsozialistan (NSDAP) bildu zen, eta 1923an estatu kolpe saiakera egin zuten (Municheko putscha) baina porrot egin zuen.

  • 1930eko hamarkadako ekonomia – krisia: Versaileseko Itunaren ondorioz Alemania guztiz hondoratuta zegoen, eta aurrera egiten ari zen AEBren mailegu eta inbertsioei esker. Baina New Yorkeko burtsaren eztandaren ondorioz, AEB maileguen ordaina erreklamatzen hasi zen, Alemania krisi ekonomiko are larriagoan murgilduz. Hori dela eta, gizarte alemaniarraren tentsioa areagotu zen, eta industria eta finantza gizonek, errusiar erako iraultza baten beldur, alderdi naziaren alde agertu ziren.

Hitlerren botere eskuraketa eta estatu naziaren ezarpena

Horrela 1932. urteko hauteskundeetan alderdi nazi eta komunistak boto kopuru izugarria eskuratu zuten, baina gehiengorik gabe. Hala ere, eta industria gizon eta kontserbadoreen presioaren ondorioz, azkenik, 1933ko urtarrilean estatuburuak Hitler izendatu zuen kantziler (gobernuburu). Gutxinaka botere guztiekin egin zen: lehenik eta behin komunista batek Reichstagari (alemaniar parlamentua, Berlinen) su eman ziola aitzakitzat erabiliz, komunistak kontzentrazio – esparruetara bidaltzen hasi zituen eta alderdi eta sindikatu guztiak (nazia izan ezik) legez kanpo utzi zituen. Ondoren, 1934an aurkari politiko guztiak erailtzea agindu zuen (Laban Luzeen Gaua). Eta, azkenik, estatuburua hil bezain laster, Hitler, Errepublikako estatuburu izendatu zen, jadanik botere guztiak bereganatuz.

nazismoaren ezaugarriakdokumentuak

Nazismoaren barne – politika (totalitarismoa)

Naziek alderdi bakarra baimendu zuten (NSDAP-a) eta buruzagi bakarra führer-a zen, Adolf Hitler, jarraitzaileen fede itsua jasotzen zuena.  Hitlerrek Alemania nazifikatzea lortu zuen oposizioarekin ia guztiz akabatuz. Helburu hori lortzeko biztanleriaren kontrola mantentzea berebizikoa izan zen, eta horretarako izua eta propaganda erabili zuten.

  • tumblr_ncxyu9SjdB1rp13k4o3_400
    Himmler agur nazia egiten

    Alde batetik, estatu poliziala sortu zuten, erregimenaren aurkako edota arraza arioaren aurkako edozein pertsona jazartzeko (komunistak, sozialdemokratak, ijitoak, juduak, homosexualak, ezgaituak…), eta polizia aparatuaren buru Himmler izendatu zuen Hitlerrek. Horrela, bi polizia tale nagusi sortu ziren:

→ S.S.ak (Hitlerren guardia pertsonala)

→ Gestapoa (polizia sekretua)

Horrela Hitlerrek haren lehentasuna aurrera eraman ahal izan zuen: biztanleriaren arraza garbiketa. Arrazaren arabera perfektuak ez zirenak giltzapetu edota erail zituen, politika antisemita sistematikoa aplikatzen zuen era berean.

Propaganda antisemita "Judutarrak zorriak dira, tifusa eragiten dute" (Irudairen iturria: ushmm.org)
Propaganda antisemita “Judutarrak zorriak dira, tifusa eragiten dute” (Irudairen iturria: ushmm.org)

Antisemitismoa judutarren aurkako etsaitasunari deritzo, Alemania naziaren (1933 – 1945) ezaugarri nagusienetarikoa hain zuzen ere. Erregimen naziak progresiboki juduak gizartetik baztertzen joan zituzten. Hasiera batean arioekin ezkontzea debekatu zitzaien, negozioak eta pertsonak berak marka bereizgarria eramatera behartu zitzaien, denda eta bestelako esparru askotara sartzea galarazi zitzaien, negozio judutar eta sinagogak suntsitu zizkieten (Kristal apurtuen gaua, 1938an) edota kale erdian tratu txarrak eta irainak egiten zitzaikien. Ordea, erregimenak aurrera egiten zuen heinean neurriak gogortzen joan ziren: judutarrak ghettoetan sartzen hasi zituzten, ondoren kontzetrazio eta sarraskitze esparruetara bidaltzeko (Auschwitz, esaterako, Polonian). Judutar askok ihes egin behar izan zuten, baina beste askok ez zuten aukerarik izan, eta II Mundu Gerra amaitzear zegoela, Azken Irtenbidea aurrera eramatea erabaki zuen Hitlerrek, juduak eta ijitoak masiboki akabatuz.

  • Beste alde batetik, propaganda aparatuaren arduraduntzat Goebbels ezarri zuen. Honek Hitlerren irudi jainkotiarra saldu zuen, eta arioak ez ziren arrazen aurkako gorrotoa zabaldu zuen. Hezkuntzan ere pentsamolde nazia inposatu zen eta gazteak nahitaez Hitlerren Gazterian sartu behar ziren.

Lider nazien galeria

Nazismoaren politika ekonomikoa (autarkia)

Hasiera batean, langabezia amaitzea izan zen helburu nagusia, herri lan handiak bideratuz. Baina gutxinaka, erregimena sendotzeko helburuarekin, autarkia izan zen helburu nagusia, eta herrialdeak behar zuen guztia ekoizteko industria berri asko sortu zituen. Bereziki armadarekin zerikusia zuen industrietan inbertitu zen, izan ere, politika ekonomikoa gerrara bideratzen ari ziren.

Nazismoaren kanpo politika (militarismoa eta espantsionismoa)

  • Japoniarekin Komitern Aurkako Paktua (1936) sinatu zuen III Internazionalaren kontra borrokatzeko (potentzia kapitalistek Hitler mirestu izan zuten komunisten aurka egindako borroka sutsuagatik).
  • Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, italiar faxismoarekin batera, tropa frankisten alde (Bizkaiko hainbat herri bonbardeatu zituzten, adibidez, gerra – hegazkin berrien eraginkortasuna frogatzeko).
  • Pentsamolde nazia espantsionista zen, hots, kanpo – hedapena alemaniarren eskubidea zela uste zuten, eta Versaileseko Itunak ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zela ere. Espantsio hau, bi teorien arabera justifikatzen zuten:

Pangermanismoa: jatorri germaniarra zuten Europako herrialde guztiak berriz ere batu behar zirela uste zuen teoria.

Lebensraun (bizi – espazioaren teoria): goi – mailako arraza arioak behe – mailako arrazen lurraldeak konkistatzeko eskubidea zuela uste zuen teoria, arraza arioak bizitzeko behar adina espazio eskuratzeko helburuarekin.

Kanpo hedapen hori gauzatzeko Versaileseko puntu guztiak hautsi zituen:

Goering alemaniar birrarmatzea aditzera ematen
Goering alemaniar berrarmatzea aditzera ematen

Berramatze – planarekin hasi zen. Göring izan zen armada indartsu eta paregabea eraikitzeko arduraduna.

→ Ondoren, hedapenarekin hasi zen, lehenik eta behin Austria inbadituz eta anexionatuz (Anschluss izeneko “anai alemaniar guztien batasun politikoa” lortu zuen).

→ Geroago Txekoslovakiako Sudeteak inbadituz, eta gero Txekoslovakia osoa.

→ Eta azkenik, 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuen, II Mundu Gerra eztandaraziz. Ordura arte, nazioarteak ez zuen espantsionismo politika honen aurrean ezer ere egin.


animated_arrow_left_11Faxismoa

II Mundu Gerraanimated_arrow_11

Advertisements