I Mundu Gerraren bukaera

1918ko udazkenean I Gerra Mundiala bukatu egiten zen, Aliantza Hirukoitza osotzen zuten potentzien errendizioarekin. Berehala potentzia irabazleek galtzaileei bake itunak sinatzera behartu zituzten, PARISKO BAKEAren bitartez

Bakearen antolaketa: Parisko bakea (1919 – 1920)

Parisko konferentzia zuzendu zuen "Lauren Batzordea"
Parisko konferentzia zuzendu zuen “Lauren Batzordea”

Gerra bukatu eta gutxira, potentzia irabazleak Parisen bildu ziren, munduko orden berria antolatzeko, eta potentzia galtzaileekin sinatuko ziren bake itunak erredaktatzeko. Nahiz eta 27 herrialde batu, erabaki garrantzitsuenak AEB, Frantzia eta Britainia Handiaren esku geratu ziren. Zentzu honetan, bi ikuspegi nagusi sortu ziren:

  • Frantzia: Alemaniaren suntsipena nahi zutenak, gerraren erruduntzat salatuz, eta indemnizazio ikaragarriak aldarrikatuz.
  • AEB eta Britainia Handia: indemnizazio txikiagoak nahi zituztenak, Alemaniaren ekonomia suntsitu nahi ez zutelako, ezta nazionalismo alemaniarra areagotu edota komunistak bihurtzea.
Versaileseko ituna
Versaileseko itunaren sinatzea, Versaileseko jauregiko izpiluen gelan (Irudiaren iturria: pinterest.com)
Versaileseko itunaren sinatzea, Versaileseko jauregiko izpiluen gelan

Dokumentu idatziaksteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7Azkenik bake itunak erredaktatu ziren eta galtzaileei sinatuarazi zitzaizkien, aipagarriena Versaileseko ituna izanik (Diktat), Alemaniak sinatu behar izan zuena. Itunak Frantziaren nahien araberakoa izanik, klausula oso gogorrak inposatzen zituen (gerra – ordain handiak, baliabide militarren murrizketa itzela, kolonia guztien galera, gerraren erruaren onartzea…) eta alemaniarrek zigor iraingarritzat hartu zuten. Ondorioz haien nazionalismoa eta mendeku gogoa indartu baino ez zen egin, nazismoaren sorrera bultzatuz, II Mundu Gerran eztanda egingo zuena.

 Versaileseko itunaren sinatzea “Las Aventuras del Joven Indiana Jones” tele saioaren kapitulu batean

Lurralde – aldaketak

Alemaniako, Austria – Hungariako eta Turkiako Inperioak desagertu egin ziren, lurralde guztiak galduz eta errepublikak bihurtuz:

  • ALEMANIA: kolonia guztiak galdu egin zituen, Britainia Handiak eta Frantziak eureganatu zituztenak. Halaber, Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli egin behar izan zizkion, besteak beste.
  • AUSTRIA – HUNGARIAR INPERIOA: Hiru herrialdetan banatu zen (Austria, Hungaria eta Txekoslovakia). Era berean lurralde asko galdu zituen, SESBren mugetan zeuden herrialdeei eman zitzaizkienak.
  • OTOMANDAR INPERIOA: Errepublika bihurtu eta lurralde gehienak Britainia Handiak eta Frantziak eskuratu zituzten.

Aldi berean, gerra bitartean sortutako SESBa isolatzeko, mugetako estatuak indartu zituzten, adibidez, Polonia eta Errumania. Eta Balkanoak kontrolatzeko, Jugoslavia sortu zen, Servia, Kroazia, Eslovenia, eta beste hainbat estatu barneratzen zituena.

Nazioen Elkartea
Nazioen Elkartearen logoa (Iturria: wikihistoria.wikispaces.com)
Nazioen Elkartearen logoa (Iturria: wikihistoria.wikispaces.com)

Azkenik, esan beharra dago ere, estatubatuarren proposamenez, Nazioen Elkartea sortu zela 1920an, elkarlana, kooperazioa eta bete mundu gerra bat ekiditzea helburutzat zuena. Elkarte honetatik at geratu ziren Alemania, SESB eta AEB (azken honek ez zuen parte hartu nahi izan Versaileseko Itunarekin ados ez zegoelako). Haatik, Elkarteak ez zuen arrakastarik izan, herrialdeen arteko ezadostasun falta handia zelako eta hauen parte hartzea txikia. Gainera ez zen II Gerrate Mundiala ekiditzeko gai izan, eta hori dela eta, 1946an disolbatu egin zen.

Gerraren ondorioak

Ondorio demografikoak

Heriotza tasek gora egin zuten nabarmenki (batez ere gizon gazteena), gerragatik, baina baita ere elikagai faltagatik. Guztira 9 milioi hildako baino gehiago egon ziren, zaurituak eta mutilatuak kontutan hartu barik, 19,5 milioi inguru izan zirela. Era berean, ugalkortasunak behera egin zuen, zahartze prozesua bizkortuz, eta ume asko umezurtz geratu ziren (8 milioi inguru).

Ondorio ekonomikoak
AEBrekiko zorra I Mundu Gerraren ondorioz (Iturria: claseshistoria.com)
AEBrekiko zorra I Mundu Gerraren ondorioz (Iturria: claseshistoria.com)

Alde batetik, azpiegiturak (fabrikak, komunikabideak…) eta lurraldeak guztiz suntsituta geratu ziren, batez ere Belgika eta Frantziako eremuetan. Berregitea oso geldoa eta garestia izango zen.

Baina bestetik, aberastuta atera ziren herrialdeak ere egon ziren, gerran zehar neutral mantendu zirenak eta ornigaiak gerran zeudenei saldu zizkietenak, hala nola, Espainia, Argentina, Brasil… Zentzu honetan, Japonia eta AEB potentzia ekonomiko nagusitzat altxatu ziren gatazkaren ostean.

Ondorio sozialak

Emakumeek euren gaitasunen kontzientzia hartu zuten eta eskubide zibilak aldarrikatzen hasi ziren. Bestalde, goi klaseko familia berriak sortu ziren industria armamentistikoan adibidez lan egiten zutenak. Era berean erdiko klasea eta klase baxua pobretuta atera ziren eta grebak ugaritu ziren.

Ondorio ideologikoak

Gerrak desmoralizazio handia zabaldu zuen herritarrengan eta inperialismoa kolokan jartzen hasi zen, koloniak, adibidez, euren independentziak aldarrikatzen hasi ziren. Beste alde batetik, mendekua nahi zuten kolektiboak sortzen hasi ziren herrialde galtzaileetan, hauen eredu nagusiena Hitler izanik, Alemanian.


animated_arrow_left_11Gerraren ezaugarriak

animated_arrow_117. GAIA: Gerren arteko garaia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s