Lehen industria iraultza (1780 – 1860)

Iraultzaren hasiera

Fabrika eta mekanizazioa

XVIII. mendearen bigarren erdialdera arte, produktuen eraldaketa (2.sektorea) eskuzkoa zen eta eskulangile – lantegi txikietan egiten zen. Langile berak ekoizpenaren atal guztiak betetzen zituen, eta gremioen arauak errespetatu behar zituen. Baina mende amaieratik, biztanleriaren hazkundeak, nekazaritzaren aurrerapenek eta liberalismo ekonomikoak ekoizpena fabriketan biltzean eta prozesua mekanizatzea eragin zuen:

James Watt-en lurrun makinak energia era errentagarriagoan eskuratzea ahalbidetu zuen, Lehen Industria Iraultzaren bultzada nabarmena eraginez (Irudian makinaren funtzionamendua ikus daiteke. Iturria: www.tecnologias.us)
James Watt-en lurrun makinak energia era errentagarriagoan eskuratzea ahalbidetu zuen, Lehen Industria Iraultzaren bultzada nabarmena eraginez (Irudian makinaren funtzionamendua ikus daiteke. Iturria: http://www.tecnologias.us)

 

  • Industria – jarduerak fabriketan kontzentratzen hasi ziren (jada ez zeuden lantegi – txiki askoretan sakabanatuta), non langileak bildu egiten ziren, eta makinekin egiten zuten lan (eskuzko lantegi txikiak desagertzen hasi ziren).
  • Fabrika hauetan energia – iturri berria erabiltzen hasi ziren: lurruna, lana erraztu eta arindu egiten zuena.
  • Era berean, lanaren antolaketa aldatu egin zen: lanaren banaketa, ordutegi finkoarekin eta makinak ezarritako erritmoa ezarri zen.

Aldaketa hauen ondorioz, eta bereziki lanaren banaketaren ondorioz, produktibitateak gora egin zuen (fabrikako langile batek eskulangile batek baino pieza gehiago egin zezakeen denbora berean) eta ondorioz, prezioak jaitsi egin ziren (merkeagoa zelako pieza bera ekoiztea). Horrela biztanleriaren gehiengoak industria produktuak eskuratzeko aukera izaten hasi zuen, bizi kalitatea ere igoz.

Hasiera gunea: Britainia Handia

Fabrika eta mekanizazio prozesua (industrializazioa) Britainia Handian hasi zen, ondorengo arrazoiak zirela eta:

  • Inperio handia izanik, lan esku ugaria zuen (gogoratu demografia iraultza XVIII. mende amaieran) eta baita produktuentzako merkatu zabala ere (kolonia ugariren jabe baitzen)
  • Era berean burdina meategiak eta ikatz ugari (lurruna sortzeko) ere bazuen

Britainia Handitik alboko herrialdetara hedatu zen industrializazioa (Frantzia, Alemania, Belgika…). Gainontzeko herrialdetan toki berezietan ardaztu zen. Industria Iraultzaren hedapena gertutik ezagutzeko sakatu hemen:

Industria Iraultzaren hedapena

Industria Iraultzaren hedapena
Industria Iraultzaren hedapena
Hasierako industria nagusiak: ehungitza eta siderurgia
  • Kotoiaren ehungintza britainiarran oso azkar hedatu zen, lehengai ugari inportatzen zuten kolonietatik eta makina espezializatuak erabiltzen hasi ziren, produktibitatea asko haziz, eta merkatua zabalduz.
  • Bestalde, industria siderurgikoak era nabarmenean hazi ziren XIX. mendearen erdialdean, ikatz minerala erabiltzen hasi zirelako, LABE GARAI modernoak eraikiz, eta burdinaren produktibitatea ere haziz (kontutan hartuta ere, burdinaren eskaria oso handia zela).

Garraioen iraultza

Baina gogoratu beharra dago, ekonomia – jarduerak hiru fase dituela (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) eta industrietan ekoitzi egiten ziren produktu kantitate handi horiek saltokietara garraiatu behar zirela. Ordura arteko garraiobideak ez zeuden horrenbesteko ekoizpenerako prestatuak, eta ondorioz, garraiobideetan ere aurrerapenak egin ziren:

  • NABIGAZIOA garatu zen:
Clermont, Fultonen lehenengo lurrunezko itsasontziaren grabatua (1809)
Clermont, Fultonen lehenengo lurrunezko itsasontziaren grabatua (1809)

Fulton estatubatuarrak lurrun – motorrez propultsaturiko itsasontziak sustatu zituen, arinago bidaiatzen zirenak.

→ Baita ere burdinezko kroskoak erabiltzen hasi ziren (egurrezkoak beharrean), eta helizeak erabiltzen hasi ziren, lurrunezko itsasontziak seguruagoak eta arinagoak bihurtuz.

Ontziak espezializatzen hasi ziren, garraiatu behar zuten produktuetara moldatuz (adibidez, hotz ganbarak erabiliz).

Suezko kanala ireki zen, Mediterraneoa eta Itsas Gorria konektatuz, eta Britainia Handia eta India arteko bidaia nabarmenki laburtuz.

  • TRENBIDEA sortu zen: Stephenson ingelesak lurrun – lokomotora sortu zuen, eta gutxira zama – trenbidearen lehen linea inauguratu zen. Gutxira ere, bidaiarientzako lehen trenbidea sortu zen Ingalaterran. Trenbidea gero eta arinagoa eta seguruago bihurtu zen, eta mundu osoan zehar eraikitzen hasi zen.
Trenbidearen garapena Europan XIX. mendean (Irudiaren iturria: socialesjaranda.wikispaces.com)
Trenbidearen garapena Europan XIX. mendean (Irudiaren iturria: socialesjaranda.wikispaces.com)
Garraioen iraultzaren ondorioak
  • Merkataritzaren hazkunde handia
  • Munduko ekonomia espezializatu egin zen
  • Bizi kalitatea hazi egin zen (dietak hobetu ziren)
  • Emigratzea errezagoa bihurtu zen

 

Ondorengo bideoan Lehen Industria Iraultzaren azalpen grafikoa eskeintzen zaizu


animated_arrow_left_11Industria Iraultza bultzatu zuten faktoreak

animated_arrow_11Bigarren industria iraultza (1870 – 1914)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s