Frantziar Iraultza (1789 – 1799)

Frantziar Iraultza 1789 – 1799 urte bitartean, frantziar burgesiak eta herriak Frantzian bertan aurrera eraman zuen, ordura arte ezarritako sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren guztizko eraldaketa bortitza izan zen. Iraultza honek Antzin Erregimenarekin, eta ondorioz Aro Modernoarekin bukatu zuen, eta Aro Garaikideari hasiera eman zion. Baina, zeintzuk izan ziren iraultza famatu hau bultzatu zuten faktoreak? Zeintzuk iraultzaren helburuak? Nola garatu zen? Ze ondorio izan zituen?

Kausak

XVIII. mendeko 80. hamarkadan, Frantziar Iraultza gauzatzea bultzatu zuten hiru eragile nagusi egon ziren:

  • KRISI SOZIALA. Alde batetik Ilustrazioaren ideiek Antzin Erregimenari egiten zioten kritika, eta bereziki gizarte estamentalari. Izan ere, gizarte eredu horrek pribilegioak ematen zizkion noblezia eta kleroari, adibidez, zergarik ez ordaintzea edota gobernatzea, herri xeheari (burgesia, nekazariak…) gizartea mantentzearen zama leporatuz, boterean parte hartzerik utzi barik. Gainera, Behe Erdi Arotik sortutako burgesia gero eta aberatsagoa eta eraginkorragoa bihurtzen hasia zen, eta boterean parte hartzea nahi zuen.
  • KRISI EKONOMIKOAri dagokionez, nazioarteko egoera larria zen, eta Frantzian, gainera ogasunaren defizita zegoen, hainbat kausen artean, AEBko independentzia gerraren gastuen ondorioz, eta bereziki, pribilegiatuek zergak ordaintzen ez zituztelako. Ondorioz, oinarrizko produktuak adibidez, oso garesti bihurtu ziren, eta hirugarren estatuaren zerga zama oso handia zen (erregeari ordaintzeaz gain, kleroari ere hamarrena ordaindu behar zitzaion). Hori dela eta, noblezia eta kleroaren aurkako matxinada giroa zabaldu zen.
  • Bestalde KRISI POLITIKOA ere bazegoen.
Maria Antonieta eta Luis XVI.a
Maria Antonieta eta Luis XVI.a

→ Garai hartan Luis XVI eta Maria Antonieta ziren errege – erregin, eta politika despotista eramaten zuten aurrera erreformak ezarriz. Ordea, herriak erreforma hoiek aurrera egiten ez zutela ikusten zuten, eta pribilegiatuek euren boterea galtzeko arriskuan zeudela ere uste zuten.

→ Gainera, monarkiaren luxuzko gehiegikeriak, bizitzen ari ziren krisi ekonomikoaren kausa zirela pentsatzen hasi zen herria. Ondorioz, Luis XVI.a eta Maria Antonieta herriaren babesa galtzen hasiak ziren.

→ Era berean Voltaire, Rousseau edota Montesquieuren ideia liberalek (botere banaketa, berdintasuna, askatasuna…) kolokan jartzen zuten ordura arteko sistema politikoaren zilegitasuna.

Luis XVI.ak eta haren ogasun ministroak krisi egoera larriaz ohartuta, erreforma sakona egitea erabaki zuten, pribilegiatuei zergak ordaintzea eskatuz. Baina pribilegiatuek ez zuten inolaz ere onartu, eta erreforma aurrera atera ahal izateko ESTATU OROKORRAK konbokatu behar izan ziren.

Imagen5Sin títuloIraultzaren hasiera: 1789

ESTATU OROKORRAK

Pelota Jokoaren Zina (Jacques-Louis David, 1791)
Pelota Jokoaren Zina (Jacques-Louis David, 1791)

1789an Luis XVI.a krisitik ateratzeko asmoarekin hiru estamentu nagusiak bildu zituen ESTATU OROKORRAK izeneko biltzarrean. Estatu Orokorretara estamentu baksteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7oitzak kexa – koaderno propioak aurkeztu zituzten, eta hirugarren estatuarenak deigarriak izan ziren, Antzin Erregimenarekiko haserre sakona erakusten baitzuten.

Aldi berean, burgesia politika – klubetan antolatzen hasi ziren, ideia politikoei buruz hitz egiteko eta boterea eskuratzeko estrategiak eztabaidatzeko. Eta ideia hoiek, egunkari berrien bitartez hedatzen hasi zituzten.

Egoera honetan, bozkatzerako orduan pribilegiatuek estamentu bakoitzak boto bana edukitzea nahi izan zuten, baina hirugarren estatukoek persona bakoitzak boto bana izatea exijitu zuten, euren gehiengo ikaragarriaz ohartuta.

ASANBLADA NAZIONALA

Gutxira, hirugarren estatua ia Frantzia osoaren ordezkari zela ohartu zen, eta erabakiak hartzeko eurena zela eskubidea ondorioztatu zuen. Horrela ASANBLADA NAZIONALA eratu zuten, hirugarren estatukoek soilik osotutakoa. Diputatuen iraultza hasia zegoen.

Bitartean, krisi ekonomikoa gero eta handiagoa zen, eta momentu hartan ogiaren prezioak gora egiteak (eta burgesiaren konspirazioak bultzatuta) herria matxinatzea eragin zuen. Herritarrak Bastillara arte manifestazioan joan ziren, eta hau asaltatu zuten. Herria ere iraultzatzen hasita zegoen.

Bastillaren hartzea (Henri Paul Perrault, 1928)
Bastillaren hartzea (Henri Paul Perrault, 1928)

Iraultzaren garapena (gertakari nagusiak)

1789 – 1792: MONARKIA KONSTITUZIOGILEA
  • Absolutismoaren amaiera: Hasteko, diputatu liberalek pribilegio feudalak abolitu zituzten, eta gutxira Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena (1789) argitaratu zuten. Gutxira, 1791an Emakumearen eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena aldarrikatuko zen, baina asanbladak ez zuen inoiz ere onartuko.
  • Sans Cullotes (XVIII. mende amaierako litografiak)
    Sans Cullotes (XVIII. mende amaierako litografiak)

    1791ko Konstituzioa: sufragio zentsitarioa zuen parlamentuzko monarkia ezartzen zuen. Konstituzioak goi – burgesiaren interesak soilik asetzen zituela kontutan izanda, hauek iraultza bertan bukatzea nahi izan zuten. Oposizioa, ordea, oso handia izan zen:

→ Herri xeheak, sans culotteak adibidez, aldaketa sakonagoak nahi zituzten

→ Errege eta pribilegiatuak, erreformen guztiz aurka agertu ziren, pribilegioak eta antzinako ordena bertan behera uzten zutelako.

  • Errepublikaren aldarrikapena: monarkiarentzako egoera larri honen aurrean, erregearen familia ihes egiten saiatu zen, baina atxilotuak izan ziren eta monarkia bertan behera utzi zen, ERREPUBLIKA aldarrikatuz.
1792 – 1799: ERREPUBLIKA
  • Girondinoen konbentzioa: Errepublikaren lehenengo urteak girondinoek lehenengo eta jakobinoek geroago gidatu zituzten. Girondinoak gobernatu zuten bitartean, 1793an Luis XVI.a eta Maria Antonieta epaitu eta gilotinatu zituzten. Hala ere, errepublikano moderatuak ziren, eta sans culotteek, iraultzak porrot egingo zuelaren beldur, estatu kolpea eman zuten, eta jakobinoak jarri zituzten boterean (errepublikano aurrerakoiagoak).
  • Robespierre (anonimoa, 1790)
    Robespierre (anonimoa, 1790)

    Jakobinoen konbentzioa: Hauek konstituzio demokratikoago bat idatzi zuten (gizonezkoen sufragio unibertsalarekin, giza erreformekin.. adibidez) inoiz argitaratu ez zena. Baina botere banaketa ahula zen, eta ondorioz, Robespierrek diktadoretzat jardun zuen, IZUALDIA gauzatuz. Ondorioz, estatu kolpea eman zioten 1794an, epaitu eta exekutatu zuten. Ondoren, bost kidek osotutako DIREKTORIOaren gobernua ezarri zen.

  • Direktorioa eta iraultzaren amaiera: Direktorio honek 1797ko konstituzioa ezarri zuten, jakobinoena baino kontserbadoreagoa (sufragio zentsitarioarekin, adibidez), baina erregimen liberala finkatzen zuena (botere banaketa, subiranotasun nazionala…). Hala ere gobernu hau ahula zen, eta monarkikoek ahultasun hori aprobetxatzen saiatu ziren. Horrela, monarkikoen aurkako gatazkan, Napoleon Bonapartek eragin handia lortu zuen. Azkenik, botere osoa eskuratu nahian Napoleonek Brumaireren 18ko estatu kolpea eman zuen, eta kontsul izendatu zuen bere burua, botere guztiak bereganatuz. Modu honetan iraultza bukatu zen.

Iraultzaren ondorioak

Frantziar iraultzak Antzin Erregimenarekin eta honen gizarte estamentala eta absolutismoarekin bukatu zuen, LIBERALISMOAREN sistema politiko, ekonomiko eta sozial berria ezarriz, ondorengo ezaugarriekin:

Erregimen zaharra eta Erregimen berriaren arteko alderaketa

animated_arrow_left_11Ipar Amerikako independentzia gerra eta AEBren sorrera

Napoleonen Inperioa eta monarkien berrezarkuntzaanimated_arrow_11

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s