Ipar Amerikako independentzia gerra eta AEBren sorrera

Ipar Amerikako Independentzia Gerra 1775 – 1783 urte bitartean, Britainia Handia eta honek Ipar Amerikan zituen hamairu kolonien arteko gatazka armatua izan zen.

Gerraren kausak (jatorria)

Britainia Handiaren 13 kolonia amerikarrak (Iturria: historiaparati.wordpress.com)
Britainia Handiaren 13 kolonia amerikarrak (Iturria: historiaparati.wordpress.com)

Gerra eragingo zuten kausen artean ilustrazioaren ideiak (berdintasuna, askatasuna…), britainiar parlamentuan kolonietako ordezkaririk ez edukitzea, edota Britainia Handiak ezarritako lege jasanezinak zeuden. Baina kausa nagusia EKONOMIKOA izan zen. XVI. mendetik, Britainia Handiak Amerikako Ipar – ekialdeko hainbat lur konkistatu eta kolonizatu zituen, hamairu kolonia sortuz eta sistema koloniala ezarriz. Hots, metropoliak (Britainia Handia) kolonietako lehengaiak ustiatzen eta kontrolatzen zituen (askotan monopolioarekin). Era berean, kolonien garapena oztopatzeko, bertoko industriaren garapena eragotzi eta Amerikako beste lurralde batzuekin merkataritza egitea oztopatzen zuen. Horrela, hamairu koloniak guztiz kontrolpean zituen, eta metropolia aberastu egiten zen.

Baina, denborarekin autonomia zabala eskuratzeaz gain, koloniek berezko ekonomia – sistema garatu zuten, eta metropolia (Britainia Handia), haien garapen ekonomikorako oztopo argitzat ikusten zuten. Ondorioz, askotan ez zioten Britainia Handiari zergarik ordaintzen, bertoko parlamentuan koloniek ere diputaturik aukeratzerik izan ezean. Horrela hasi zen zergen gatazka.

Zergen gatazka

Bostongo Te Matxinada (Sarony & Major-en litografia, 1846)
Bostongo Te Matxinada (Sarony & Major-en litografia, 1846)

XVIII. mendeko 60. hamarkadan, Britainia Handiak kolonien zergak eta produktuak kontrolatu nahian, hainbat lege argitaratu zituen. Baina kolonoek ez zituzten onartu eta Ingalaterrako produktuei boikota egin zieten. Mugimendu horien artean ezagunena “Bostongo Tearen Matxinada” izan zen, 1773an. Gobernu britainiarrak matxinadari erantzunetan, Bostongo portua blokeatu zuen, eta Massachussetsi eskubide guztiak kendu zizkion.

Tentsioa gero eta handiagoa zen, eta horrela 1774an Hamairu Kolonietako ordezkariak Filadelfiako Lehen Biltzarrean bildu ziren eta eskubideen aldarrikapena idaztearekin batera lehen arma – mugimenduak hasi zituzten. Independentzia gerra hastear zegoen.

Gerra (1775 – 1783)Imagen5

1775: Britainarrek Lexington hartu zuten eta gerrak eztanda egin zuen

Independentzia aldarrikapena (John Trumbull, 1810)
Independentzia aldarrikapena (John Trumbull, 1810)

1776: George Masonek Virginiako Eskubideen Aldarrikapena idatzi zuen, ondorengo ideiak aldarrikatzen zituena, beste batzuren artean:

o Subiranotasun nazionala

o Botere banaketa

o Sufragioa

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7Testu hau kolonien Independentzia Aldarrikapenaren oinarri bihurtu zen (Thomas Jeffersonek idatzitakoa). Gutxira, uztailaren 4an, AEBren independentzia sinatuko zen.

1778 (Saratogako garaipena) – 1781 (Yorktowneko garaipena) bitartean: gerra erabakiorra bihurtzen hasi zen kolonoen alde, Frantziaren eta Espainiaren laguntza izan zutela kontutan hartuta ere.

1783: Versaillesko Bakea sinatu zen, zeinetan Britainia Handiak AEBri independentzia aitortzen zion, eta gerra bukatzen zen.

Ondorioak

  • Estatu eta orden politiko berri baten finkapena: 1787KO KONSTITUZIOA

Independentziaren lorpenarekin aurrerago munduko potentzia ekonomikoa bihurtuko zen estatuen batasunaren sorrera eman zen: AEB. Versaillesko Bakea sinatu eta gutxira, 1787ko KONSTITUZKOA promulgatu zen, sistema politiko berria finkatzen zuena, estatua horrela sailkatuz: LAIKOA + ERREPUBLIKA + FEDERALA + DEMOKRAZIA (botere banaketa, herritarren parte – hartzea boterean eta zuzenbide estatua).

1778ko Konstituzio estatubatuarrak ezartzen duen botere banaketa

  • Eragina gainontzeko iraultzengan

Azkenik, esan beharra dago ere, AEBren iraultza iraultza eta aplikatuko zituen ideia politiko eta ekonomikoak, ondorengo iraultzentzat (Frantziarra, Hego eta Ertamerikakoak…) eredugarri bihurtu zirela.


animated_arrow_left_11 1. GAIA: XVIII. mendea (Iraultza liberalen aurrekari eta testuingurua

Frantziar Iraultza (1789 – 1799)animated_arrow_11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s