Industria Iraultza bultzatu zuten faktoreak

Hiru izan ziren Industria Iraultza bultzatu zuten faktore nagusiak:

Biztanleriaren hazkundea

XVIII.mendearen bigarren erdialdean heriotza tasak nabarmenkin jeitsi ziren, baina jaiotza tasak altu mantendu ziren. Hori dela eta, biztanleriaren hazkundeak eztanda egin zuen (iraultza – demografikoa). Biztanleriaren hazkundearekin baterea, produktuen eskaria eta kontsumoa ere hazi egin zen, eta horregatik teknologiaren garapena ezinbestekoa bihurtu zen eskari handi hori asetzeko.

Imagen8Grafikoak XI—XIX mende bitarteko Europako biztanleriaren garapena azaltzen du. Ikusi nola XIV. mendeko hondamendi demografikoaren ondoren, orduko izurrite beltzak eragindakoa, biztanleriaren hazkundea geldoa den, XVIII. mendera arte, noiz hazkundea bizkortu egiten den, “iraultza – demografikoa” izeneko fenomenoa suertatuz. (Microsoft Encarta 97 Entziklopediatik aterata)

Nekazaritzaren hedapena

Biztanleriaren hazkundeak elikagai gehiagoren beharra eragin zuen, eta lehenengo aldaketak, beraz, lehengo sektorean nabaritu ziren

  • Nekazal teknikak hobetu ziren
  • Abeltzantza eraldatu zen
  • Nekazaritza egiturak aldatu ziren (lurrak jabetza pribatukoak bihurtzen hasi ziren liberalismoaren ondorioz, eta jabe pribatu hoiek, lurren ustiaketan inbertitzen hasi ziren)

Ondorioz, lehenengo sektorearen ekoizpena nabarmenki hazi zen, eta batzuk, lortutako etekinak industrian edota burtsan inbertitzen hasi ziren, sektore horiei bultzada emanik.

Ekonomia pentsamolde berria: LIBERALISMO EKONOMIKOA

Adam Smith ("Nazioen Aberastasuna" obrako grabatua, 1776)
Adam Smith (“Nazioen Aberastasuna” obrako grabatua, 1776)

ADAM SMITH eta LIBERALISMO EKONOMIKOA

XVIII. mendeko Eskoziako ilustratua izan zen. Liberalismo ekonomikoaren kontzeptua garatu zuen bere “Nazioen aberastasuna” obran. Smithen ustetan norbanakoaren askatasuna eta berdintasunaren printzipioak ere ekonomian aplikatu behar ziren, eta ekonomia – askatasuna aldarrikatzen zuen. Honen arabera:

→ Edonork ireki dezake negozio bat, eta honen inguruko erabakiak hartu (prezioak, produkzioa…). Ondorioz, Antzin Erregimenean ezaugarri ziren gremioak desagertu beharko ziren.

→ Estatuak ez du ekonomia – jardueratan eskua sartu behar. Eskaintza – eskari legeak arautzen du ekonomia, eta estatuak askatasun hori babestu behar du.

Garai honetan zehar garatzen ari zen liberalismo ekonomikoak giza eta ekonomia aldaketetan oinarrizko eragina izan zuen. Izan ere, kapitalismoak ekimen pribatuak ekonomiaren hazkundearen arrazoia zirela ezartzen zuen, eta ondorioz ekiteko joerak areagotu ziren (inbertsioak, berrikuntzen sustapena, etekinak lortzeko jarduerak…).

Ikusi Adam Smith-en hainbat hausnarketa, orduko liberalismo ekonomikoaren pentsamoldea hobeto ulertu ahal izateko

This slideshow requires JavaScript.

 


animated_arrow_left_112. GAIA: Iraultza politikoak (1776 – 1848)

Lehen Industria Iraultza (1789 – 1890)animated_arrow_11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s