Napoleonen inperioa eta monarkien berrezarkuntza

Napoleonen inperioa

Napoleon (Jacques Louis David, 1812)
Napoleon enperadore (Jacques Louis David, 1812)

Napoleonek frantziar iraultzaren printzipioak (askatasun indibiduala, lanaren askatasuna, pentsamendu askatasuna, estatu laikoa… azken finean, feudalismoaren abolizioa) sendotzen saiatu zen, Kode Zibila sortuz. Hala ere, bere gobernualdiak aurrera egin ahala gero eta botere gehiago bereganatzen joan zen, eta bere helburu espantsionistak agerian geratu ziren:

  • 1799 – 1802: Direktorioaren Lehen Kontsula izendatu zen
  • 1802 – 1804: Biziarteko Kontsul izendatu zen
  • 1804 – 1815: enperadore izendatu zuen bere burua eta Europa konkistatzen saiatu zen, bere inperioaren eragina asko hedatuz. Ordea, Britainia Handiaren oposizioa handia izanik, Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zion. Portugalek ez zuen blokeo hori onartu, eta Napoleonek Portugal inbaditzea erabaki zuen. Bidean Espainiar erresuma okupatu zuen, baina bertoko herritarrek aurre egin zieten frantziarrei, gerrak eztanda eginez. Honek irauten zuen bitartean, Napoleonek Errusia inbaditu zuen, baina porrot egin zuen, eta hortik aurrera bere gainbehera hasi zen.
  • 1815: azkenik 1815. urtean Napoleon garaitua izan zen Waterloo-ko bataila famatuan, modu honetan bere inperioari behin betiko amaiera emanez.
Waterloo-ko 1815eko bataila (William Sadler, XIX. mende hasiera)

Ondorengo dokumentalean Napoleonen loraldia eta gainbehera azaltzen zaizu (Canal Historia)

Monarkiaren Berrezarkuntza

Napoleon garaitua izan ondoren, potentzia europearrak monarkia berrezarri zuten, eta iraultza berriak eragozteko asmoarekin Vienako Biltzarra (1815) ospatu zuten. Biltzar honetan hartutako erabakiak orduko bost potentzia nagusien intersen arabera izan zen (Prusia, Austria, Errusia, Britainia Handia eta Frantzia), honakoak izanik ideia nagusiak:

  • Antzin Erregimena berrezartzen saiatu ziren, nahiz eta Britainia Handia honekin ados ez egon
  • Gobernatzeko zilegitasunaren aldarrikapena, modu honetan erregeen “jatorri jainkotiarra” defendatuz
  • Estatuen arteko solitaritatea eta elkarlana iraultzak ekiditzeko
  • Bost potentzia handien arteko oreka biltzatea

Era berean Europako mapa berrantolatu zen, aipatutako potentzien interesetara, aldarrikapen nazionalista berriak kontutan hartu barik. Hona hemen berrantolaketa horren oinarriak:

  • Britainia Handiak itsas gaineko kontrola bermatu zuen
  • Frantzia Iraultza aurreko mugetara bueltatu zen
  • Frantziaren espantsionismoa ekiditzeko estatu tapoiak sortu ziren, adibidez Belgika eta Herbeerak batera osotutakoa
  • Austria, Prusiak eta Errusiak zenbait lurralde bereganatu zituzten
Vienako Biltzarraren karikatura (honen azalpena eta garaiko karikatura gehiago ikusteko, jozazu iturrira)

Azkenik, Berrezarkuntza sendotzeko aliantza – sistema bat sortu zuten, bi nagusi eratuz:

  • Aliantza Santua: kideak Prusia, Errusia eta Austria ziren, eta haien helburua kristautasunaren printzipioak bermatzea.
  • Aliantza Laukoitza: kideak Britainia Handia, Astria, Prusia eta Errusia (eta aurrerago Frantzia) ziren eta helburuak Vienako Biltzarrean sortutako ordena babestea, eta iraultza liberalen aurka egitea.
Europa 1815ean (Iturria: augustogeohistoria.blogspot.com)

Frantziar Iraultza (1789 – 1799)

1820, 1830 eta 1848ko iraultzakanimated_arrow_11

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s