Faxismoa

Mussolini (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Mussolini (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

1922an Benito Mussolinik erregimen totalitario faxista ezarri zuen Italian, II Mundu Gerra bukatu arte iraungo zuena, eta gainontzeko faxismoen eredu bihurtuko zena. Baina, zergatik lortu zuen boterera ailegatzea?

Boterera heltzeko kausak

I Mundu Gerraren ostean, Italia krisi ekonomiko sakon batean murgilduta zegoen, gerran aritzeko eskatutako maileguak ordaindu behar zituelako. Gainera, langabezia handia zen. Hori dela eta, gizartearen tentsioa handia zen, eta goi klaseek iraultza komunista bat gertatzearen beldur izaten hasi ziren. Era berean, nazionalista italiarrek Parisko Bakean jasotako tratua bidegabekeri hutsa izan zela uste zuten.

Mussoliniren botere eskuraketa eta estatu faxistaren ezarpena

Erromako martxa (Irudiaren iturria: apuntesdehistoriauniversal.blogspot.com)
Erromako martxa (Irudiaren iturria: apuntesdehistoriauniversal.blogspot.com)

Kausa guzti hoiek zirela eta, gizarte italiarra muturreko alderdietara hurbiltzen hasi ziren, hala nola, Alderdi Komunista eta Alderdi Faxista (Mussoliniren alderdi eskuindarra). Baina parlamentuan nahi zituen aulkiak lortzen ez zituela ikusterakoan, Mussolinik indarraren bitartez boterea eskuratzea erabaki zuen. Horrela Erromako Martxa antolatu zuen 1922an. Milaka faxista, Erromara abiatu ziren oinez, beltzez jantzita, eta orduko estatu buruak (Victor Emanuel III) Mussoliniri gobernu berri bat osatzeko eskatu zion, iraultza edota gerra zibil baten beldur.

Gutxinaka, Mussolini etsai guztiak ixilarazten joan zen, errepresioa ezarriz: alderdiak legez kanpo utzi zituen, gainontzeko líder politikoak atxilotu zituen, herritar asko erbesteratu egin behar izan zen… Estatu faxista totalitarioa jaio egin zen.

Etiopia, Afrikan, izan zen Mussoliniren helburu inperialista nagusia (Irudiaren iturria: http://efectohistoria.blogspot.com.es)
Etiopia, Afrikan, izan zen Mussoliniren helburu inperialista nagusia (Irudiaren iturria: http://efectohistoria.blogspot.com.es)

dokumentuakFaxismoaren ezaugarriak

    • Erregimen antidemokratiko, antikomunista eta antiparlamentarioa zen
    • dokumentuakBuruzagi batek (Duce) botere guztiak kontrolatzen zituen eta ez zegoen askatasunik
    • Estatuak ekonomian esku hartzen zuen
    • Estatuak gizartea menperatzen zuen, hezkuntza eta komunikabideak kontrolatuz
    • Nazionalismo basatia eta espantsionista ezarri zen, imperio koloniala sortu nahi zen
    • Indarkeria, militarismoa eta gazteria gurtzen zen. Aurkari politiko eta langileen aurka egiteko talde armatuak sortu ziren estilo militarrekoak (berezko himnoarekin, alkandora beltzak, ikurrak, banderak…)

animated_arrow_left_11Errusiar Iraultza eta SESBren sorrera

animated_arrow_11Nazismoa

 

Advertisements