I Mundu Gerraren ezaugarriak

I Gerrate Mundialak, ordura arte historian zehar izandako gerrateeetatik oso ezberdina izan zen, ezaugarri oso bereizgarriekin:

  • Hedadura handiko gerra izan zen: nahiz eta Europan hasi zen, aliantzen ondorioz, AEBren interesen ondorioz, eta kolonien mobilizazioaren ondorioz, azkenean bost kontinenteek hartu zuten parte. Hala ere, gerraren gertaera gehienak Belgika eta Frantziako eremuetan eman ziren.
  • Luzapen handiko gerra izan zen: hasieran gerra laburra izango zela uste zuten, baina azkenean lau urtetan luzatu zen, esfortzu ekonomiko eta soziala ikaragarria izanik. Honek desmoralizazio handia eragin zuen frontetan, izan ere, gerra oso gogorra eta odoltsua bilakatu zen eta soldaduek hilabeteak pasatzen zituzten lubakietan bizi baldintza oso kaxkarretan.
I Gerrate Mundialeko lubakiak
I Gerrate Mundialeko lubakiak
  • Teknologia aurreratuak erabili ziren: teknologiaren aurrerapenarekin eta industrializazioaren ekarpenekin, arma tradizionalak (metrailadoreak, artilleria, fusila…) zein berriak erabili ziren gerra honetan, hala nola: alanbre arantzaduna, arma kimikoak, tankeak, hegazkinak, zeppelinak, itsaspekoak… Era berean, komunikabide garatuak (trenbidea, telegrafoa, irratia…) gerrarako erabili ziren.
(Iturria: quo.mx)
(Iturria: quo.mx)
  • Herritar guztien mobilizazioa eman zen: bai umeak, zein gizonak, agure eta emakumeak gerran parte hartzera behartuak izan ziren.
  • Propaganda belikoa erabili zen: desmoralizazioa ekiditzeko eta herritarren parte hartze masiboa sustatzeko, gobernuek komunikabideak kontrolatu eta zentsuratu zituzten, propaganda bidetzat erabiliz.
  • Atzeragoardiak garrantzia itzela eskuratu zuen: gerra militarra izateaz gain, ekonomikoa ere bazen, eta estatuak euren ekonomiak kontrolatzen hasi ziren, “gerrako ekonomia” ezarriz. Horrela, industriak eta lehengaien ekoizpenaren portzentai handi bat gerrara bideratzen zen. Bestalde, emakume askok gizonezkoen postuak bete behar izan zituzten (fabriketan, landetan…) edozein lan mota bete zezaketela agerian utziz, eta fronteei egindako ekarpena berebizikoa izanik.

Azkenik, esan beharra dago ere puntu honetan, neutral mantendu ziren hainbat estatuk, gatazkan sartuta zeuden potentziak lehengaiekin, armekin, eta abar ornitu zituztela, etekin ekonomiko izugarria eskuratuz (AEBren kasu gerran sartu arte, edota Espainiarena).


animated_arrow_left_11Gerraren faseak

animated_arrow_11Gerraren bukaera

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s