Ekimen bolondresak

Egiten ditugun proiektu edota frogetan zailtasunak dituzulako, edota lantzen ari dugunarekiko interesa eta jakimnina duzulako, ekimen bolondresak aurrera eramateko aukera izango duzu kurtso osoan zehar. Izan ere, eta aurretik azaldu bezala, ikasgaiaren helburuak anitzak dira, eta horretarako ebaluazio tresna anitz ere erabili egin behar ditugu.

Beraz, funtsezkoak diren frogetan garatu beharreko gaitasunen oinarrizko mailaren inguruan egotekotan, edota maila hori guztiz gaindituta izatekotan (hau da, 4ko bataz—bestekotik gora), emaitza hori hobetzeko bolondresko lanak egin ahal izango dituzu. Ekimen hauekin, guztira 2puntu gehitu ahal izango dizkiozu jarrerari alde batetik, eta edukien portzentu bati, bestetik.

Baina… zeintzuk dira aurkez ditzakezun lan hoiek? Kasu honetan ere hainbat aukera izango dituzu:

Blogeko proposamenak

Hiruhilabete guztietan, une bakoitzean lantzen ari ditugun edukiekin loturiko ekimen bolondresen proposamenak eskegiko dira blogean. Izaera anitzekoak izango dira: proposatzen diren debateetan parte hartu, zeuk egindako definizioekin osoturiko glosategia eratu, lan plastikoak (muralak, maketak, jokuak…), eta abar.

(argazkia: Izaskun Perez)

Historia ukituz proiektua

2014—2015. ikasturtean 2D taldeak sorturiko proiektua da. Ikaskideen aurrean etxean dugun edozein objetu zahar aurkeztean datza proiektua. Zer den, norena den, zein den objetuaren atzean dagoen historia, nola lortu zuen zure familiak objetu hori… Antzinako argazki kamerak, sigiluak, txanpon zaharrak, liburuak, familiaren argazki zaharrak (amama eta aititerenak, edo birramama eta birraititerenak, adibidez), erlojuak… izan daitezke, besteak—beste, klasera ekarri dezakezuna. Honen helburua iturri historikoen aniztasuna ezagutzea da, objetu materialek izkutatzen duten historia deskubrituz, eta objetuak berak duen balioaz jabetuz.

Era berean, proiektu honen barruan ere, egin duzun azkeneko bidaian bisitatutako toki edota elementu historikoen argazkiak aurkez ditzakezu (eliza, katedral, gaztelu, eskultura edota bestelako artelanak klasera ekartzea ezinezkoa izan daitekeela ulertuz…).

M8 proiektua

2015eko M8 asterako ikasle batek egidako kollage erreibindikatiboa: Ez utzi nahi dutena egiten. “EZ!” esan nahi duzunean

Hezkidetza planarekin bat, M8 proiektuarekin loturiko lanak eta ekimenak ere egin ditzakezu. Kasu honetan, “Not only HIStory, but HERstory too” ekimenean parte hartzea baloratuko da. Helburua emakumeen memoria historikoa duintasunez berreskuratzea da, munduko historian zehar egon diren emakume ezagunak, edota emakumeak kultura eta lurralde ezberdinetan bete izan duen papera gogora ekarriz.

Honen inguruko proiektu posibleak martxoak8.wordpress.com helbidean argitaratzen joango dira. Ideiaren bat edota proposamen bat badaukazu ere, m8taldea@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.

Lanak formatu ezberdinetan entregatu ahal izango dira (bideoak, margolanak, muralak, sorkuntza literarioak…), eta originaltasuna, sormena eta memoria berreskuratzearren egindako ahalegina kontuan hartuko dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s