1820, 1830 eta 1848ko iraultzak

Hala ere, nahiz eta 1815eko Vienako Biltzarrean liberalismoaren aurkako erabakiak hartu ziren eta iraultza liberalak kontrolatzeko aliantzak sortu ziren, XIX. mendeko lehenengo erdialdean hainbat iraultza eman ziren berriz ere, oraingoan liberalismoa berrezartzeaz gain, nazionalismoa ere ezaugarritzat izanik. Izan ere, Vienako Biltzarrean ez ziren hainbat lurralderen kultura eta historia identitateak kontutan hartu (Alemania, Italia, Polonia, Belgika…), eta gainera, oraindik ere bazeuden zenbait inperio herri ezberdin askorekin osoturikoak (Errusia, Austria…). Ondorioz, hiru bolada iraultzaile eman ziren:

1820ko hamarkadako iraultzak

  • Napoles eta Espainiar Estatuan, liberalismoa berriz ere ezartzearen helburuarekin
  • Grezian, Turkiar Inperiotik independentzia lortzearen helburuarekin
  • Latinoamerikan independentzia lortzearren

1830eko hamarkadako iraultzak: (aurrekoak baino eraginkorragoak)

  • Frantzian, liberalismoa berriz ere ezartzearen helburuarekin (absolutismoa ezarrita zegoen)
  • Herbereetan Bruselasen matxinada eman zen, eta ondorioz Belgika independizatu zen
  • Polonia, Alemania eta Italian liberalismoa ezartzearren (monarkia absolutistengatik zapalduak)

1848ko iraultzak: liberalismoa eta nazionalismoaren ezaugarriez gain, urte honetan hasitako iraultza boladek, gizarte eta langile – iraultzen izaera ere izan zuten.

  • Frantzian II. Errepublika aldarrikatu zen. Langileak iraultzatzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten eta burgesiak irabazi zuen. Gutxira Luis Napoleon Bonapartek II. Inperioa hasi zuen
  • Austriako Inperioan, Polonian, Prusian eta Alemanian ere porrot egindako iraultzak eman ziren

Nahiz eta azken iraultza hauek porrot egin, aldi politiko berria hasi zuten, hiru ezaugarri nagusirekin:

  • Italia eta Alemaniaren bateratzearen abiapuntu izan ziren
  • Demokraziak aurrera egitea eta garatzea eragin zuten
  • Proletalgoa klase kontzientzia hartzen hasi zen eta langile mugimendua borroka politikora gehitu zen

Los Miserables (1998) Ville Augustek zuzenduriko pelikula bikaina da, Victor Hugoren nobela famatua bertsionatu egiten duena. Frantzian 1830eko iraultza boladetan girotua, garaiko pentsamoldea, gizarte antolakuntza, politika eta ekonomia isladatzen ditu, absolutismoa eta iraultza liberalen arteko orduko talka azaleratuz.

animated_arrow_left_11Napoleonen inperioa eta monarkien berrezarkuntza

3. GAIA: Industria Iraultzaanimated_arrow_11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s