Mugimendu sufragistaren hastapenak

Zer da mugimendu sufragista, non eta noiz sortu zen eta zergatik? Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen %70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, … More Mugimendu sufragistaren hastapenak

Emakumeak Ilustrazioan eta Frantziar Iraultzan

Frantziar Iraultza 1789 – 1799 urte bitartean, frantziar burgesiak eta herriak Frantzian bertan aurrera eraman zuen, ordura arte ezarritako sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren guztizko eraldaketa bortitza izan zen (Antzin Erregimenetik, Erregimen Berrira). Emakumeek eraldaketa sakon honetan izan zuten eragina, hain zuzen ere, ezinbestekoa izan zen. Iraultza hasi zuen Asanblada Nazionaletik baztertuak izan ziren arren, … More Emakumeak Ilustrazioan eta Frantziar Iraultzan

Salonnieres, kafeak, museoak eta lizeoak

XVII eta XVIII.mendeetan, noblezia eta burgesia altuaren emakumeek euren luxuzko etxeetako (edota Pariseko hotel edo jauregi) saloietan, tertulia kulturalak antolatzen zituzten. Bertan zientzia, letrak, arteak, ideia berri eta politikari buruz eztabaidatzen zuten. Hona hemen bi testu oso esanguratsu emakume hauei buruz: Corría el siglo XVIII. Por entonces, los salones habían perdido parte de su calidad … More Salonnieres, kafeak, museoak eta lizeoak

Emakumeak AEBko independentzia gerran

Atzeragoardian: ekonomiaren zuzentzaileak eta iraultzaile zuzenak Emakume ahaldunek, esaterako, haien baserri eta familia negozioen ardura hartu zuten, gizonek frontera joan behar zutelako. Behe mailako emakume askok, era berean, bizirauteko aurrera eramandako matxinada eta elikagaien lapurketetan hartu zuten parte. Abigail Adams-ek bere senarra John Adams-i bidalitako gutun batean “Coffe Party” gisa ezaguturiko matxinadan emakumezkoek izandako protagonismoa … More Emakumeak AEBko independentzia gerran

Hirugarren Estatuko emakumeen eskakizunak erregeari (moldaketa) (1789)

Jauna: Estatuaren Ordenek euren interesak aldarrikatzen dituzten garai honetan, […], emakumeek, gizonezkoegatik mezpretxatuak edo miretsiak, emakumeek, ezin al dute euren ahotsa ere entzunarazi? Asanblea Nazionaletik baztertuak izan dira, baina ez dute, jauna, bertan parte hartzeko baimena eskatzen […]. Gure kexak plazaratzea nahiago dugu. Hirugarren Estatuko emakumeak, zoririk gabe jaiotzen dira; euren heziketa ahaztua edo kalitate … More Hirugarren Estatuko emakumeen eskakizunak erregeari (moldaketa) (1789)

Sarah Gooder neskatoaren aitormena

Gawber-eko putzuan egiten dut lan. Ez da oso neketsua, baina argirik gabe egiten dut lan eta bildur naiz. Goizeko lauretan, eta batzutan hiru t’erdietan joaten naiz, eta arratsaldeko bost t’erdietan ateratzen naiz. Ez dut inoiz lorik egiten. Batzutan, argia dagoenean abestu egiten dut, baina inoiz ere ez iluntasunean, orduan ez naiz ausartzen abestera. Ez dut … More Sarah Gooder neskatoaren aitormena

Emakumeak langile mugimenduan: Rosa Luxemburg (1871-1919)

“Rosa Luxemburg (1871-1919) emakumeak garai hartan Inperio errusiarraren mende zegoen Polonia haren jaioterria utzi behar izan zuen, 18 urte besterik ez zuela, ekintzaile sozialista izateagatik atxilo eta Siberiara erbestera ez zezaten. Zurichera heltzean, unibertsitatean matrikulatu zen Politika Zientzietan eta hantxe ezagutu zuen Leo Jogiches, bera ere iheslari politikoa. Gizon horrekin konpartituko zuen aurrerantzean bere maitasun … More Emakumeak langile mugimenduan: Rosa Luxemburg (1871-1919)

Emakumeak langile mugimenduan: Martxoak 8 (jatorria)

Martxoak 8 Clara Zetkin-ek (feminista historiko eta politikari komunista alemaniarra, 1857 – 1933), 1910eko Nazioarteko Emakume Sozialisten Biltzarrean martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatzea proposatu zuen, eta hala onartu zen. Baina zergatik data hori? 1857ko martxoaren 8an ehungintzako emakume langileek New Yorkeko aldiri aberatsetatik protesta martxa aintzindaria egin zuten, lan baldintza kaxkarrak salatzeko, eta … More Emakumeak langile mugimenduan: Martxoak 8 (jatorria)

Saartjie Baartmanen historia

Saartjie Baartmann XIX. mende hasieran Ingalaterrara eraman zuten esklabu afikarra izan zen. Zirku ikuskizuntzat erakutsia izan zen, “Hottentoteko Venus” ezizen artistikoarekin. Emakume honen historia zientzilari kolonialek giza anatomia ikertzerakoan erakusten zuten arrazismo itsuaren islada da. Saartjie Sudafrikan jaio zen, eta gaztaroan, 1810. urte arte esklabu lanak egin zituen Cabo Hiritik gertuko landetxe batean. Urte horretan … More Saartjie Baartmanen historia