Liberalismoa eta autoritarismoa

Liberalismoaren sendotzea: Britainia Handia eta Frantzia

Britainia Handia eta Frantziaren kasuan sistema demokratikoak eraikitzen hasi ziren pixkanaka – pixkanaka, ondorengo ekintzak zirela medio, adibidez:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen: honek aldaketak eragin zituen alderdi politikoengan, izan ere, langileek boto eskubidea eskuratu zuten, eta ondorioz, alderdi sozialistak parlamentuan sartzen hasi ziren. Era berean, alderdi politiko modernoak sortzen hasi ziren, estrategia politiko berriekin (mitinak, kartelak…).
  • Erlijio eta adierazpen askatasuna garatu zen
Britainiar Parlamentuko diputatuak sesio bat hastear, 1892an (Irudiaren iturria: old-print.com)
Britainiar Parlamentuko diputatuak sesio bat hastear, 1892an (Irudiaren iturria: old-print.com)

Era berean, mendeak aurrera egin ahala eta langile mugimenduari esker, estatu sozialaren (ongizate – estatua) oinarriak ezartzen hasi ziren (langabezia – sorospenak, erretiro – pentsioak…).

Hala ere, demokraziaranzko bidean zegoen prozesu honek hutsune larriak zituen, gaur egun oraindik ere badirenak. Alde batetik emakumeen eskubideak ez ziren onartzen, adibidez boto eskubidea (honen ondorioz, XIX. mendearen bigarren erdialdean mugimendu sufragistak sortzen hasi ziren), eta bestetik, boteretsuenek azpijokoak egiten zituzten hausteskundeetan, aurretiaz erabakitako emaitzak eskuratzearren (oso ezaguna izan zen, zentzu honetan Espainiar Estatuko kasua).

Politika sistema autoritarioei eustea

Bestalde, beste hainbat herrialdetan erregimen autoritaristak mantendu ziren, adibidez, Errusian, Alemanian eta Austria – Hungariako Inperioan.

Errusiar inperioko azkeneko tsarraren familia (Romanov familia) (Irudiaren iturria: russ-history.blogspot.com)
Errusiar inperioko azkeneko tsarraren familia (Romanov familia) (Irudiaren iturria: russ-history.blogspot.com)

animated_arrow_left_11Nazionalismoaren garapena eta hedapena XIX. mendean

5. GAIA: Inperialismoen garaiaanimated_arrow_11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s