EMAKUMEAK HISTORIAN

Imagen5

Ariketa txikia egitera goaz, adi! Zerrenda itzazu burura etortzen zaizkizun pertsonai historikoak. Egin duzu zerrenda? Ondo da! Orain zenbatu pertsonai horien artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon. Zein da emaitza? Seguruenik gehiengo ikaragarria (guztiak ez badira) gizonezkoak izango dira. Baina… Zergatik? Emakumezkoek ez ote zuten ezer ere egin?

Orain arte historia gizonezkoak goraipatzeko eraikia izan da, emakumezkoen historia mespretxatuz, ixilaraziz eta baztertuz. Hezkuntza eta komunikabide ezberdinetan gizonezkoen historia baino ez zaigu erakutsi, emakumeak tradizioz gutxiezten dituen gizartea sustatuz.

Horregatik duzue hemen emakumeen historiari dedikaturiko atal berezi hau, non landuko dugun gai bakoitzaren testuinguruko emakumezkoei buruzko irudi eta datu interesgarriak ezagutu ahal izango dituzun. Badelako garaia emakumeen memoria historikoa errekuperatzen hasteko, izkutuan mantendu izan den egia azaleratzeko eta bidegabekeri sexisten aurrean justizia eta ordaina egiteko.

Lantzen ari dituzun edukietan goiko irudia ikusterakoan, sakatu gainean garai historiko horretako emakumeen historiaren nondik norakoak ezagutzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s