Bigarren Industria Iraultza (1870 – 1914)

XIX. mendeko 70.hamarkadatik aurrera industria eta potentzia industrial berriak sortzen eta garatzen hasi ziren, izan ere, ikatza beharrean, gutxinaka energia – iturri berriak erabiltzen hasi ziren aukera berriak ematen zituztenak: elektrizitatea eta petrolioa. Hori dela eta, bigarren industria iraultza bat eman zela ulertzen da.

Industria berriak

Aurretik azaldutakoaren ondorioz, lehenengo industria iraultzan nagusi izan zen ehungintzak garrantzia galdu zuen, eta ondorengo industria eta sektoreak sortzen eta boterea eskuratzen hasi ziren:

  • INDUSTRIA SIDERURGIKOA: Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak (1856) ekoizpen prozesua izugarri abiarazi zuen, labe mota honek ekoizpen kosteak gutxitzen baitzituen (altzairu kopuru handiak merkeago ekoitzi ahal ziren). Ondorioz, siderurgiak garrantzi handia eskuratu zuen, arlo askotan baliogarria zelako industria hau (armagintzan, arkitektura, ontzigintzan, ingeniaritzan…)
  • ELEKTRIZITATE – INDUSTRIA: elektrizitatea ekoitzi eta banatu ahal izateko sortu zen. Honi esker, garraio (trenbide elektrikoa, metroa, tranbia…) eta komunikabide (telefonoa, irratia…) mota berriak sortu ziren, eguneroko bizitza asko aldatuz.
  • KIMIKA – INDUSTRIA: hainbat lehengai erabiliz (petrolioa esaterako), produktu berriak sortzen hasi ziren (botikak, dinamita, produktu sintetikoak (goma adibidez)…
  • GARRAIOEN SEKTOREA: Energia iturri berriek, garraioen sektorean ere aldaketa izugarriak ekarri zituzten, besteak beste, garraiobide berriak sortu ziren petrolioa erregai gisa erabiltzen zituztenak: automobilak eta hegazkinak.

This slideshow requires JavaScript.

Industria potentzia berriak

Era berean, lehenengo industria iraultza bitartean, industria gune nagusia Britainia Handia izan bazen ere, honek zailtasunak izan zituen energIa iturri berrietara egokitzeko (industria guztiak, lurrun eta ikatzera egokituta baitzituen). Ondorioz, nagusitasuna galdu zuen industria arloan, eta horrela, bi herrialde berri altxatu ziren industria potentzia gisa: AEB eta ALEMANIA.

Bestelako aldaketak

Bestalde, aurretik azaldutako aldaketa guztiekin batera beste hainbat eman ziren ere:

Enpresa handien sorrera
  • S.A.ren sorrera: Iraultza hasieran enpresak txikiak ziren (familia – enpresak). Ordea, industriaren garapenak hazkundea exijitzen zuen, eta familiek zailtasunak zituzten euren kabuz hazkunde horreri erantzuteko, eta makina berriak erosteko. Ondorioz, beste familia batzuekin elkartu ziren, SOZIETATE ANONIMOAK deituriko enpresa handiak sortuz.
  • Enpresa – kontzentrazioa: Horretaz gain, iraultzak aurrera egin ahala, enpresak handitzeko eta merkatuak kontrolatzeko grinak enpresa – kontzentrazio prozesua sortu zuen, hainbat enpresak bat eginez.
Banka modernoaren sorrera

Hazkunde prozesu honetan, bankuek garrantzia izugarria eskuratzen hasi ziren bi arrazoi direla eta:

  • Alde batetik, enpresei maileguak uzten zizkizeten
  • Eta bestetik, biztanleek bankuan gordetako aurrezkiak industrian inbertitzeko eta horrela irabaziak eskuratzeko erabiltzen hasi zituzten.
Ekoizpen – sistema berrien sorrera
Frederick Winslow Taylor (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
F. W. Taylor (Iturria: wikipedia.org)

TAYLORISMOA

XIX. mende amaieran Taylor ingeniari estatubatuarrak sortutako lan metodologia zientifikoari deritzo. Sistema honen helburu nagusia produktibitatea handitzea zen, eta horretarako ekoizpen prozesua atazatan banatu zuen. Langile bakoitza ataza batean espezializatzen zen, eta egiten zuen lanaren arabera kobratzen zuen. Era berean, ataza bakoitzaren iraupena guztiz kronometratuta zegoen.

FORDISMOA

Henry Ford (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Henry Ford (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

XX. mende hasieran Henry Ford enpresaburu estatubatuarrak sortutako serieko ekoizpena sistemari deritzo. Fordismoak taylorismoa hobetzen zuen, izan ere, ataza bakoitzaren artean zegoen denbora galera ekiditu zuen, muntaketa – kateak sortuz. Produktua langile batetik bestera joaten zen, kate horren bitartez gelditu barik, eta horrek denbora laburragoan produktu gehiago egitea ahalbidetzen zuen, ondorioz, produktu horien prezioa jeitsiz. Horrekin, langile gehiago kontratatu zitekeen soldata hobeagoekin. Ordea, lanaren banaketa zorrotz honek langilearen kontsumo psikologikoa ekarri zuen.

Ondorengo bideoa Charls Chaplinen “Tiempos Modernos” (1936) filmearen hasiera da. Pelikula 1930eko hamarkadan girotzen den arren (Depresio Handia), modu bikain eta satirikoan industria fabriketako langileriak, industrializazio eta taylorismo eta fordismoaren ondorioz bizi zuen lan baldintzak salatzen ditu.


animated_arrow_left_11Lehen Industria Iraultza (1780 – 1860)

Industria Iraultzaren ondorioakanimated_arrow_11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s