BERRIKASKETARAKO GARRANTZITSUA: definizioak autozuzentzeko irizpideak, adibideekin

Aste Santuan zehar, apurka apurka berrikasketa egin behar duzuen batzuren definizioak jaso izan ditut, eta orohar akats berdinak egin dituzue. Ondoren akats hoiek deskribatzen dira, adibideekin, egin duzuen lana zuzendu ahal izateko. Kontzeptua blogeko apunteetan identifikatu eta kontzeptuaren inguruan dagoen informazioa “tal cual” kopiatu duzue (batzuk definizio ia guztiekin egin duzue hori!). Gogoratu definizio batek … More BERRIKASKETARAKO GARRANTZITSUA: definizioak autozuzentzeko irizpideak, adibideekin

BERRIKASKETAKO GALDERA LABURRAK PRESTATZEKO ARIKETAK (2)

PERTSONAI HISTORIKOAK Identifikatu ondorengo pertsonai historikoak, bakoitzarekin ondorengo datuak zehaztuz (irudi bakoitzaren gainean sakatu, osorik eta dagokion zenbakia ikusi ahal izateko): Izen abizenak (edo abizena soilik) Non kokatzen duzu (era zehatzean) Noiz kokatzen duzu (era zehatzean) Zer izan zen Adibidea: Izen abizenak: Adolf Hitler Zer, non, noiz? Alemania Naziaren (non) Fhürer-a (zer) 1933 – 1945 … More BERRIKASKETAKO GALDERA LABURRAK PRESTATZEKO ARIKETAK (2)

BERRIKASKETAKO GALDERA LABURRAK PRESTATZEKO ARIKETAK (1)

BIÑETA HISTORIKOAK Arteak garai ezberdinetako errealitateak islatzen edota salatzen ditu, eta horrela, biñeta historikoak ere, satira erabiliz, dokumentu historiko grafiko esanguratsuak bihurtzen dira. Horregatik garrantzitsua da hauek interpretatzen jakitea.  Ondoren analisi adibide bat aurkezten zaizu. Alboko biñeta historikoan, Kongoko herria irudikatzen duen gizon beltza ikusi dezakezu, errege burua duen suge batek itotzen ari duela. Zer … More BERRIKASKETAKO GALDERA LABURRAK PRESTATZEKO ARIKETAK (1)

GOGORATU! BERRIKASKETA URTARRILAK 8ra ATZERATU DA: prestatzeko aholkuak

DAKIZUENEZ, gehienen eskakizun formalaren ondorioz, eta kontuan hartuta bestelako berrikasketa asko ere izan dituzuela (gaixorik jarri naizelarekinb batera…), Historiako kontzeptuen berrikasketaren data atzeratu egin da URTARRILAREN 8ra (ostirala). Tutoretza orduan egingo dugu danok batera, aste horretan zehaztuko dizuedan klasean. Era berean, ahozko aurkezpenaren berrikasketarekin pendiente geratu zaretenekin (gaixorik jarri nintzelako) edota bestelako atalak berrikasi behar … More GOGORATU! BERRIKASKETA URTARRILAK 8ra ATZERATU DA: prestatzeko aholkuak

Edukietan trebatzen: MAPA HISTORIKOAK

Ondoren, orain arte landu ditugun edukietan trebatzeko ariketa bat proposatzen zaizu. Ez da derrigorrezkoa, baina edukien ulermen eta errepasorako baliogarri egingo zaizu. Aztertu ondorengo mapak beheko 10 galderei era ZEHATZ eta LABURrean erantzunez. Zein izan zen Napoleonen inperioaren ekarpen nagusia eta zergatik? Zer adierazten du Europa inguratzen duen lerro ez – jarraiak? Zerk eragin zuen … More Edukietan trebatzen: MAPA HISTORIKOAK

2. froga idatzia prestatzen: GARATZEKO GAIA (adibide 1)

1. Froga idatzian garatzeko gaiarekin aurkeztutako zailtasunak direla eta, ondoren, hurrengo froga idatzian sartu daitekeen gai baten adibidea eskeintzen zaizu. Demagun ondorengoa dela 2. froga idatzian garatu behar duzun gaia: “Emakumearen papera Frantziar Iraultzan”. Lehenengo pausua edukien eskema egitea izango litzateke: Edukien eskema SARRERA: Testuinguruaren kokapena (Frantziar Iraultzaren kontzeptu orokorrak, hala nola, zer, non, noiz) … More 2. froga idatzia prestatzen: GARATZEKO GAIA (adibide 1)

Historiako ikasgaian trebatu beharrekoak (froga idatzi, proiektu edota aurkezpenei begira)

Kurtsoko lehenengo froga idatzia orohar zailena izaten da, izan ere, irakaslea zein ikasgaiak ezezagunak egiten zaizkizu eta ondorioz, erlatiboak diren hainbat irizpide ere praktikoki ezezagun egiten zaizkizu (zenbat garatu behar dut puntu bakoitza? ze zehaztasun maila exijituko zait?…). Beraz, 1. froga idatzian agerturiko zailtasunak ikusita, zenbait argibide idatziz uztea komenigarria da (DBH4ko Historiako ikasgaiaren froga … More Historiako ikasgaian trebatu beharrekoak (froga idatzi, proiektu edota aurkezpenei begira)