Gerra Hotzaren jatorria

Aurrekariak

Nahiz eta gerrak era ofizialean 1947an eztanda egin, AEB eta SESBaren arteko tentsioak askosaz aurrerago aurki ditzakegu, izan ere, II Mundu Gerra baino lehen, 1917ko urriko iraultza boltxebikearen garaipenarekin jada sortu ziren lehenengo tentsioak. Ez dugu ahaztu behar eta, Sobietar Batasuna lehenengo herrialde komunista izango zela, gutxinaka potentzia ekonomikoa bihurtuz, eta eredu kapitalistari mehatxu eginez. Tentsio hauen islada ondorengo gertakariak izan ziren:

  • Brest Litovs-eko bakea
  • Amerikako Estatu Batuarren laguntza Armada Zuriari Errusiako Gerra Zibilean, boltxebikeen aurka
  • AEBk SESBren eraketa ez onartzea hasieran
  • II Mundu Gerra hasi baino lehen SESBk Alemania naziarekin sinatutako ez erasotzeko paktua
  • Mundu Gerra bitartean sobietiko eta estatu batuarren arteko mesfidantzak

1946: Tentsioen areagotzea

Stalin eta Churchill II Mundu Gerra bitartean (Irudiaren iturria: telegraph.co.uk)
Stalin eta Churchill II Mundu Gerra bitartean (Irudiaren iturria: telegraph.co.uk)

Horrela, 1946. urtean tentsioak areagotzen jarraitu ziren. Stalinek bere aldetik komunismoa eta kapitalismoa bateraezinak zirela aitortu zuen, eta ondorioz SESB berriz ere armatu behar zela aldarrikatu zuen.

bideoaGutxira, Winston Churchillek (Britainia Handiko lehen ministroa II. Gerrate Mundiala bitartean), hitzaldi batean AEBn, sobietarrek “burdinezko hesi” bat eraikita zutela euren mugetan esan zuen, eta sobietarren nahi espantsionistak salatu zituen.

Tentsio hauek erabat argi geratu ziren urte honetan Grezian eta Txinan, komunisten eta kontserbadoreen artean eztanda egin zuten gerretan (Britainia Handiak adibidez, Greziako kontserbadorei laguntza bidali zien).

1947: Behin – betiko hausturaren urtea

AEBren ekintzak
Harry S. Truman (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Harry S. Truman (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

Truman doktrina

Baina komunisten hedapen eta indartzearen aurrean, 1946. urtean AEBk, Harry S. Truman presidentea buru,  Truman Doktrina edota “euspen politika” aurrera eramatea erabaki zuen, komunismoa indargabetzeko helburuarekin. Doktrina honek zera ezartzen zuen: komunismoari aurre egingo zion edozein gobernuk AEBren laguntza jasoko zuela, komunismoaren hedapena ekiditzeko.

dokumentuakMarshall Plana

Baina komunismoaren hedapena ekiditzea lortzeko, Europa gerra osteko krisi ekonomikotik suspertu behar zen, eta horretarako AEBk Europako ekonomia berpizteko laguntzeko programa abiatu zuen, urte bera honetan, Marshall Plana deiturikoa. AEBk diru laguntza handiak bidaliko zituen Europara, baina trukean, laguntza onartzen zuten herrialdeek AEBrekin ekonomikoki kolaboratu behar zuten. SESBk, beraz, Marshall Planari uko egin zion, eta bere eraginpean zeuden herrialde guztiei, gauza bera egitera behartu zien. Modu honetan, Mendebaldeko Europa berpizkunde ekonomiko azkarra bizitzen hasiko zen, Ekialdeko Europak arazoak izango zituen bitartean.

CIAren logoa (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
CIAren logoa (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

CIA eta Segurtasunerako Kontseilu Nazionalaren sorrera

Era berean, Marshall Plana aplikatzen zen bitartean, Truman presidenteak CIA (Central Intelligence Agency) sortu zuen, nazioartean espien bitartez AEBen segurtasuna arriskuan jarri zezakeen edozein informazio biltzeko helburuarekin.

Sobietar Batasunaren erantzuna

Kominform

Ekintza guzti hauen aurrean Sobietar Batasunak Kominform-a sortu zuen, Europako alderdi komunistak koordinatzeko eta bateratzeko asmoarekin. Langileen Alderdi Komunisten Informazio Bulego honek, Stalinek II Mundu Gerra bitartean disolbatu zuen Komintern-a (III. Internazionala) ordezkatuko zuen. Ordea, arazoak izango zituen sorreratik, izan ere Kominformaren sortzaileetako eta kide nagusienetariko batek, Titok (orduko Yugoslaviako buru sozialista) Sobietar Batasunaren instrumentua baino ez zela salatu zuen, sobietikoen kontrolari aurre eginez, eta honen aurrean 1948an Kominform-atik kaleratua izan zen.

Zhdánov Doktrina

dokumentuakKominform-aren inaugurazioan, Andrei Zhdánov-ek, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren hirugarren idazkariak informe bat aurkeztuko zuen (Zhdánov Doktrina deiturikoa), zeinetan mundua bi bloke aurkarietan banatzen zela aitortzen zuen inperialistak (mendebaldeko bloke kapitalista) AEB buru, eta inperialisten aurkakoak (ekialdeko bloke komunista), SESB buru.  Informeak, era berean, SESBren politika birformulatzen zuen, Truman Doktrinari eta Marshall Planari erantzunez: gerra inperialistaren aurkako indar guztiak mobilizatzeko beharra zegoen, inolaz ere burges eta sozialdemokratekin kolaboratu barik, eta alderdi komunisten lerroak gogortuz.

armamentua 1947
Potentziek 1974an zituzten jaurtipen nuklearreko ibilgailu kopuruak

animated_arrow_left_118. Gaia: II Mundu Gerra

animated_arrow_11Gerra Hotzaren blokeak