Industria Iraultzaren ondorioak

XIX. mendeko demografia hazkunde bizkortua

Industrializazioarekin batera, biztanleriaren hazkundea areagotu egin zen era oso nabarmenean, ondorengo grafikoan ikusi daitekeen moduan:

Demografia hazkundea herrialdeka XIX. mendean zehar
Demografia hazkundea herrialdeka XIX. mendean zehar

Aldaketa izugarri hori ematearen arrazoiak honakoak izan ziren:

  • Hilkortasun Tasaren bat – bateko jeitsiera eta bizi itxaropenaren handitzea (35 urtetik 50 urtetara), medikuntza aurrerapenak edota higiene hobekuntzen ondorioz
  • Ugalkortasuna areagotzea, bikoteen ekonomia egoera hobeagoaren ondorioz

Migrazioak

  • Barne migrazioak (landatik – hirira): nekazaritzaren mekanizazioaren ondorioz, nekazari asko lanik gabe geratu ziren eta hirietara emigratu behar izan zuten lan bila (nekazal exodoa). Ondorioz, hiriak izugarri hazi ziren, eta hiri berriak ere sortu ziren fabriken inguruan edota merkatal guneetan. Ordea, nekazarien migrazioak oso azkarrak izan ziren eta ez zuten plangintzarik izan, hori dela eta, pobreenak kalitate txarreko etxebizitzetan pilatzen ziren, fabriken alboan edota hiriguneetan (zerbitzurik gabe, kutsadura handiarekin…)
  • Kontinente arteko migrazioak (transozeanikoak): baina industrializatzen ari ziren europear hiriek ezin zuten exodo handi hori hartu, eta beraz, emigrante asko beste kontinente batzuetara joan behar izan ziren, garraioen garapenaz baliatuz (gogoratu itsasontzi berriak…). Helmuga garrantzituenak honakoak izan ziren orden honetan: Amerika (AEB, Kanada, Argentina, Brasil…), Australia eta Zelanda Berria.
Migrazio mugimenduak 1806 - 1910 urte bitartean, Industria Iraultzaren ondorioz
Migrazio mugimenduak 1806 – 1910 urte bitartean, Industria Iraultzaren ondorioz (Iturria: hmcontemporaneo.wordpress.com)

Klase Gizartearen sorrera

XIX. mendean, bereziki Amerikan eta Europan, Frantziar eta Industria Iraultzarekin ezarritako gizarte antolakuntzari deritzo, gaur egun arte irauten duena. Gizartea jada ez zen familia – jatorriak markatutako pribilegioen araberako estamentuetan banatuko, baizik eta egindako merituen araberako klaseetan. Horrela gizaseme oro berdina izango zen legearen aurrean. Honen arabera hiru klase nagusi sortu ziren: goi klasea, erdiko klasea, eta beheko klasea.

Industria iraultzaren ondoriozko klase gizartea (historiaetageografia4.wordpress.com)
Industria iraultzaren ondoriozko klase gizartea (historiaetageografia4.wordpress.com)

Langile – mugimenduaren sorrera

Industrializazioak, era berean, langile – mugimendua sortu zuen, hau da, soldatapeko langileek beren lan eta politika egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoa. Izan ere, aurretik ikusi bezala, langileen lan eta bizi baldintzak oso kaxkarrak ziren:

  • AEBko meategietako ume langileak (1911)
    AEBko meategietako ume langileak (1911)

    Soldata oso baxuak (batez ere emakumeek eta haurrek)

  • Lanaldi oso luzeak (12 ordu baino gehiago egunean)
  • Ingurune osasungaitzetan lan egin
  • Gizarte – segurantzarik ez gaixotasun, langabezi edota erretiro egoeretarako
  • Tratu txarrak

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7emakumeakemakumeak

Lehen ekintzak
  • Ludismoa: XIX. mende hasieran, Ingalaterran indarra hartutako langile – mugimenduari deritzo. Makinak apurtzean zetzan, langileek kaleratzeen eta soldata baxuen erruduntzat makinak baitzituzten. Denborarekin, antolamendu falta zela eta, mugimendu honek garrantzia galdu zuen, eta langileak sortzen ari ziren sindikatuetan afiliatzen hasi ziren.
  • Sindikatuak: langileen elkarte antolatuak dira, ugazaben aurrean langileen eskubide eta interesak defendatzen dituztenak. XIX. mendera arte, langileek elkartzea debekatuta zuten, ordea, XIX. mende hasieran eskubide hori eskuratuko zuten lehenengo aldiz Britainia Handian, eta geroago Europako beste toki batzuetan. Horrela lehenengo sindikatuak sortzen hasi ziren langileen ekintza kolektiboak gidatuko zituztenak (grebak adibidez).
  • Greba: langileen jardueraren gelditze kolektiboari deritzo, lan baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzearen helburuarekin edota murrizketa sozialen aurka protestatzeko helburuarekin. XIX. mendean zehar, langileek presio tresna gogortzat erabili zuten greba, aurretik azaldutako lan eta bizi baldintza kaxkarren aurka protestatzeko eta hobekuntza lortzeko. Horretaz gain SUFRAGIO UNIBERTSALA ere eskatzen zuten, hau da, giza – seme orok bozkatzeko eskubidea izatea, Frantziar Iraultzaren geroztik, sufragioa zentsitarioa ezarri baitzen, hots, errenta handikoek soilik bozkatzea.
Langile mugimenduaren oinarrizko ideologiak

MARXISMO - ANARKISMO

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7
Langileen internazionalak

Testuinguru honetan, Marxek eta bestelako pentsalari sozialistek, munduko langile guztiek, jatorria kontutan hartu barik, arazo berdinak zituztela aldarrikatzen zuten. Eta ondorioz, beharrezkotzat jotzen zuten munduko langile guztiak batera lan egitea euren interesen eta helburuen alde, burgesiarekin amaitzeko.

Horrela, herrialde ezberdinetako langileak batuko zituzten langileen nazioarteko erakundeak sortzen hasi ziren, langileen iraultza unibertsala aurrera eraman ahal izateko. Erakunde hauen artean, bi izan ziren aipagarrienak:

I INTERNAZIONALA (1864 – 1876)

Zer, non, noiz? 1864 – 1876 urte bitartean Londresen xedea izan zuen nazioarteko langileen erakundea izan zen, Langileen Nazioarteko Elkartetzat (LNE) ere ezagutua.

Partaideak? I Internazaionala bai sozialistek zein anarkistek osotu zuten, ideologia arazoak ekarriko zuena, eta ondorioz, erakundearen disolbatzea.

Lorpen nagusia: Erakunde honen ekintza nagusia Pariseko Komuna izan zen 1871an. Frantziako III. Errepublikaren aldarrikapenarekin batera langileen iraultza eman zen Parisen, Langileen Komuna eratu zuena. Komuna honek Paris gobernatu zuen hilabete gutxi batzutan zehar, autogestioaren bitartez, inolako goi botereri kasu egin barik. Lehenengo aldiz, langileek gizartea gidatzen zuten. Baina Errepublikaren gobernuak gogor erreprimitu zuen ekintza hau, eta Komuna bertan behera utzi behar izan zen. Porrot honek anarkisten eta sozialisten barne arazoak larriagotu zituen.

Barne arazoak: esan bezala, I Internazionalaren arazo larriena, anarkisten (Bakunin buru) eta sozialisten (Marx buru) barne ezadostazunak izan ziren. Hona hemen, ezadostasun horien laburpena:
marx bakunin I internazionala desadostasunak
Erakundearen amaiera: Ezadostasun larriak zirela eta 1872an anarkistak erakundetik kanporatu zituzten eta marxistek hartu zuten Internazionalaren boterea, 1876an disolbatu arte.

II INTERNAZIONALA (1889 – 1917)

Zer, non, noiz? 1889 – 1917 urte bitartean Bruselasen xedea izan zuen nazioarteko langileen erakundea izan zen.

Partaideak? I Internazionala ez bezala, bigarren hau sozialista marxistek batez ere osotu zuten.

Lorpen nagusiak:

  • Gobernuak lan – alorreko eremuan legeak egitera behartu zituzten, hala nola, langabetuentzako sorospenak, gizarte segurantza, 8 orduko lanaldia, haurren lanaren debekua, lehen amatasun baimenak…emakumeak
  • Maiatzaren 1ean Lanaren Nazioarteko Eguna ezarri zuten, langileentzako aldarrikapen jai eguna; eta martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ezarri zuten.
  • Internazionalaren ereserkia sortu zuten

Barne arazoak: hala ere, sozialisten barnean ere ideologia arazoak sortu ziren, bi talde nagusi gailenduz:

rosa bernstein ii internazionala

bideoa

Erakundearen amaiera: Ordea, I Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, langile askok alde batera utzi zuten euren langile borroka, eta armada ezberdinetan sartu ziren euren sentimendu patriotikoa gailenduz.

Langile mugimenduaren hasierak Espainiar Estatuan izandako eragina ezagutzeko ikusi ondorengo bideoa:


animated_arrow_left_11Bigarren Industria Iraultza (1870 – 1914)

4. GAIA: XIX. mendeko Europako Erregimen politikoakanimated_arrow_11

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s