Inperialismoa bultzatu zuten faktoreak

Rubien meategia Birmanian, XIX. mende amaieran (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)
Rubien meategia Birmanian, XIX. mende amaieran (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)

Ekonomia – faktoreaksteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7

Industrializazioaren ondorioz, konkistatutako lurrak oso erakargarriak ziren ondorengo kausengatik:

  • Baliabide natural ugariko lurraldeak ziren, industrietarako lehengai merkeak zirenak
  • Herrialde kolonizatzaileentzako inbertsio guneak ziren lurralde berri hauek (portuak, trenbideak, eta abar eraikitzeko)
  • Aduana – zergarik gabeko lurraldeak ziren, eta ondorioz, produkturak inportatzea eta esportatzea oso merkea zen.

Politika – faktoreaksteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7

  • Lurralde asko toki estrategikoak ziren, merkatal ibilbideak kontrolatzea ahalbidetzen baitzuten (adibidez, Britainia Handiak Egipto nahi zuen, Indiarako ibilbidea kontrolatzeko)
  • Lurraldea hedatzeak prestigioa handitzen zuen, eta nazio – harrotasuna handitzen zuen.

Demografia – faktoreasteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7

Gogoratu beharra dago XIX. mendean zehar eztanda demografikoa bizi izan zutela Europako potentziek, hori dela eta biztanle askok kolonietara emigratu zuten. Gobernuek horrek metropolietan langabeziaren eta tentsioaren arazoa murrizten zela ikusita, migrazio hoiek bultzatu zituzten

Munduko arrazen sailkapena europearren arraza nagusitasunaren kontzeptuaren arabera (1886) (Irudiaren iturria: miklianmaps.com)
Munduko arrazen sailkapena europearren arraza nagusitasunaren kontzeptuaren arabera (1886) (Irudiaren iturria: miklianmaps.com)

Ideologia – faktoreasteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7

Faktore garrantzitsuenetarikoa izan zen. XIX. mendean zehar, mendebaldeko herritarrak arraza zuria hobea zela uste zuten, gainontzeko herrialdeak atzeratuak eta behe – mailakoak izanik. Ondorioz, hauek menderatzeko eskubidea zuten, euren egitekoa herri horietara zibilizazioa eramatea izanik.

Faktore – zientifikoasteampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7

Jakin min zientifikoak ere konkistak egitera bultzatu zituen. Geografia – elkarteak sortzen hasi ziren, adibidez, mundu osoan zehar espedizioak eginez.


animated_arrow_left_114. GAIA: XIX. mendeko Europako erregimen politikoak

animated_arrow_11Inperio kolonial handiak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s