Ilustrazioa eta Frantziar Iraultza Euskal Herrian

Peñafloridako kondea (Irudiaren iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net)
Peñafloridako kondea (Irudiaren iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net)

Ilustrazioak euskal lurraldetan ere eragin nabarmena izan zuen. Peñafloridako konteak (Xabier Mª de Munibe e Idiakez) Euskal Herriko Adiskideen Elkartea, EHAE, sortu zuen 1765ean (Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais, RSBAP). Elkarteak, tradizioarekin hautsi gabe (foralismoa eta katolizismoa) berrikuntzak planteatzen zituen, nekazal interesek garrantzia izanik. Horrela, lau komisiotan banatu zen:

  • laborantza eta nekazal ekonomia
  • arte eta zientzia erabilgarriak
  • industria eta merkataritza
  • politika eta arte ederrak

Guzti hau bultzatzeko Bergarako Erret Mintegia sortu zen, ikasketa zientifikoen euskal zentru garrantzitsuena XIX. mendera arte. Seminarioan eman zen lorpenik aipagarriena wolframioaren isolatzea izan zen Elhuyar anaien eskutik, 1783. urtean.

Arrakasta horren nabarmena izanik Adiskideen Elkarte gehiago sortzen joan ziren Espainiar Estatuan zehar zehar EHAE eredutzat hartuta.

Elhuyar anaiak (Irudiaren iturria: www.elhuyar.eus)
Elhuyar anaiak (Irudiaren iturria: http://www.elhuyar.eus)

Ordea, nola eragin zuen Ilustrazioak eta ondorengo Frantziar Iraultzak foruei eta antolakuntza administratiboari dagokionez?

Iraultzarekin Frantziako Estatuak departamentutan osotutako antolakuntza berria ezarri zuen. Honen ondorioz, Behe Pirinioetako Departamentua sortu zen, Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osoturikoa, foru eta berezko euskal erakundeak desagertu zirelarik.

Era berean, Hego Euskal Herriari dagokionez, orduko Espainiako erregeak, Carlos IV.ak, iraultzaren ideiak haren erresumara hedatzearen beldur Frantziarekiko mugak itxi zituen eta kanpo ikasketak galarazi zituen. Ordea, euskal lurraldetan gizartea bi talde nagusitan banatzen hasia zen: ideia iraultzaileen alde zeudenak (liberal intelektual eta ilustratuak, hirietan batez ere) eta tradizio eta foruen alde mantendu zirenak (euskal herritarren gehiengoa).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s