I Mundu Gerraren eztanda

1914. urteko udan, aliantza hoiek martxan jarri ziren, eta I Mundu Gerrak eztanda egin zuen. Baina, zein izan zen, eztanda horren kausa zuzena? Zein nazioarteko potentziek erabaili zuten aitzakia?

Casus belli: Francisco Fernando artxidukearen hilketa

1914ko ekainaren 28an Austria – Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa izango zena (Francisco Fernando artxidukea), Sarajevo (Bosniako hiriburua) bisitatzen ari zela, eraila izan zen bere emaztearekin batera. Hiltzailea sekretua zen “Mano negra” talde nazionalista serbiarraren partaide zen, eta haien helburua Bosnia – Herzegovina, Austria – Hungariako inperiotik askatzea zen, Serbian sartzeko.

Austria – Hungariak, Serbiako gobernuari konspirazioan parte hartzea leporatu zion eta ultimatun bat bidali zion, derrigorrez onartu behar zuena. Ultimatumarekin, Austria – Hungariak inperioarentzat mehatxu bat zen serbiarren nazionalismoarekin bukatu nahi zuen, eta ondorengoak exijitzen zituen, beraz:

  • Mano Negra taldearen desagerpena
  • Inperioaren aurkako desprestigio kanpainekin bukatzea
  • Polizia austrohungariarra Serbian sartzen uztea, hilketa ikertzeko
  • Hilketaren errudunak inperioan epaitzea eta zigortzea

Aliantzen martxan jartzea eta gerraren eztanda

Baina Serbiak Austria – Hungariak bidalitako ultimatuma euren subiranotasunean erasoa eragiten zuela ulertuta, eta Errusiaren babesa zuela jakinda (aurretik Aliantza Hirukoitzean sartua zen), ezetza bidali zion Austriari. Inperio Austro – Hungariarrak, orduan, gerra deklaratu zion Serbiari, eta berehala aurretik sinatutako aliantza guztiak martxan jarri ziren, mundu mailako lehenengo gerrateak eztanda eginez.

Aliantza europearrak I Gerrate Mundialean (Iturria: misdescargas.educ.ar)
Aliantza europearrak I Gerrate Mundialean (Iturria: misdescargas.educ.ar)

animated_arrow_left_11Gerraren kausak

animated_arrow_11Gerraren faseak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s