Inperio kolonial handiak

 Lurraldeen banaketa

Afrika

Afrikako kasua benetan berezia izan zen, izan ere, haren gainean zeuden interes anitzak zirela eta, estatu europearrek batzar baten bitartez kontinentea elkar banatzea erabaki zuten.

Berlineko Konferentzia (frantziar karikatura) (Irudiaren iturria: territorioscuola.com)
Berlineko Konferentzia (frantziar karikatura) (Irudiaren iturria: territorioscuola.com)

BERLINGO KONFERENTZIA

Berlingo Konferentzia 1885ean Berlinen, 14 estatu europearren artean ospatutako biltzarra izan zen, Arikako kontinentearen banaketa Europako potentzien artean adosteko. Konferentzia Britainia Handiak eta Frantziak konbokatu zuten, eta hauek izan ziren ere etekin handiena atera zutenak. Biltzarraren ostean, Etiopiakmapak baino ez zuen bere independentzia mantendu, gainontzeko herrialde guztiak potentzia europearren menpe geratu zirelarik, haien nagusitasun militarraren aurrean ezer egin ahal izan barik.

Asia

Asian, ordea, kolonizazioa zailagoa izan zen, XX. mende hasieran oraindik ere konkistatu gabeko

inperio handiek bizirauten baitzuten: Otomandar Inperioa, Txina eta Persia. Hala ere, bereziki Suezeko kanala ireki zenetik (1869), europear potentzien hedapena lurralde asiatikoetatik arinagoa izan zen, ondorengo mapa ondorioztatuz:

Soldadu frantsesak Indotxinan XIX. mende amaieran (Irudiaren iturria: flickr.com)
Soldadu frantsesak Indotxinan XIX. mende amaieran (Irudiaren iturria: flickr.com)
(Irudiaren iturria: alfonsopozacienciassociales.wikispaces.com)
(Irudiaren iturria: alfonsopozacienciassociales.wikispaces.com)
Latino Amerika

Latino Amerikan, azkenik, nahiz eta 1824an, kolonien independentzia prozesua bukatu, askapena politikoa baino ez zen izan, egiatan, ekonomikoki oraindik ere menpekotasuna mantendu baitzuten, bereziki estatubatuarrekiko.

Esan beharra dago ere, konkistatutako edota elkarbanatutako lurren mugak zehazterakoan, inperialistek ez zituztela autoktonoen ezberdintasun tribalak, linguistikoak edota erlijiosoak kontutan hartu, eta horrek, aurrerago deskolonizazio prozesua gauzatzerakoan sekulako arazoak sortuko zituela.

Inperioak

Konkista eta kolonizazio prozesu honen bitartez sortutako inperio nagusiak duda barik bi izan ziren (sakatu bandera bakoitzaren gainean 1914. urterako inperio bakoitzak konkistaturiko lurralde kopurua ezagutzeko):

Britainiar Inperioaingles-colegio-santa-isabel-marchena(handiena, kontinente guztietan zituen koloniak eta India zen garrantzitsuena)

Frantziar Inperioadrapeau_francais_2(bigarren potentzia garrantzitsuena)

Hala ere, beste inperio txikiagoak ere sortu ziren, hala nola: Belgikako Inperioa, Alemaniako Inperioa, Italiakoa edota Errusiakoa. Era berean, europearrak ez ziren inperioak ere eratu ziren: AEB edota Japonia adibidez.
XIX. mende amaierako inperio kolonial handiak (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)
XIX. mende amaierako inperio kolonial handiak (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)

Inperioen arteko gatazkak

Ordea, inperialismoak arazoak ekarri zituen potentzien artean, tentsio ikaragarriak sortuz. Frantziak eta Britania Handiak talka egiten zuten Afrikan adibidez, eta Alemaniak bere inperioaren zabalera eta bere herrialdearen garrantzia ez zetozela bat uste zuen. Liskar imperialista hauek, azkenean, I Gerrate Mundialean egingo zuten eztanda.

Ondoren Yin Xie-ren “La guerra del opio” (1998) pelikula aurkezten zaizu.

Filmak mendebaldeko potentziek Txinako produktuekiko zuten interes amorratua erakusten du, guda bat eztandarazi egin arte ere. Horrela, opioaren gudaren testuinguruan, mendebaldeko potentziek gainontzeko herriak menperatzeko ahalmen teknologiko – militarra, tokiko gobernarien korrupzioa britanikoen eraginez, gerraren erabilera interes ekonomikoetarako eta britainiar gobernua, armada eta merkatal interes pribatuen arteko erlazioa ere erakusten du.

animated_arrow_left_11Inperialismoa bultzatu zuten faktoreak

animated_arrow_11Kolonietako administrazioa eta bizimodua

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s