NOTA IGOTZEKO AUKERA (3.2): Testigantza historikoak biltzen

Intxortara hurbildu ezin izan zaretenontzat, hona hemen 3. ebaluazioko bataz – bestekoan puntu oso bat igotzeko aukera. Gogoratu puntua igotzeko, bataz – bestekoan 4 bat izan behar duzuela gutxienez, eta jarreran, gutxienez 6. Halaber, eskatzen diren irizpide guztiak jarraitu behar dira. Zer egin behar duzue? Gure historia gertuko pasarte baten inguruko lehen eskuko testigantza jaso … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (3.2): Testigantza historikoak biltzen

NOTA IGOTZEKO AUKERA (3.1): Intxortako batailaren errekreazioan parte hartu!

Zer? 3. ebaluazioko bataz – besteko nota igotzeko, azkenik, Intxortako batailaren errekreazio famatuan parte hartu beharko duzu (Espainiako Gerra Zibilaren Euskal Herriko batailarik ezagunenetarikoa). Batailan borrokatu ziren bando eta batailoi ezberdinetaz mozorratu eta errekreazioan parte hartu! Entregatu beharrekoa: Zuen burua grabatu behar duzue eta argazkiak atera errekreazioan. Bideo muntai txikia egin argazki eta bideokin. Zuek … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (3.1): Intxortako batailaren errekreazioan parte hartu!

NOTA IGOTZEKO AUKERA (2.1): Sufragistak

Zer egin eta entregatu behar da? “Sufragette” filmaren estreinaldiaren eta klasean lantzen ari garenaren arira, oraingoan 2. ebaluaketako bataz bestekoan puntu 1 igotzeko ondorengo lana proposatzen zaizu: filma ikusi, eta mugimendu feministari buruzko hausnarketa bisual txikia egin, orduko sufragismoa eta gaurko mugimendu feministaren inguruan. Ondorengoak dira entregatu beharreko lanaren atalak: Zinemako sarrera (filma ikustera joan … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (2.1): Sufragistak

NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.3): Haitiko iraultzaren ardatz kronologikoa

Haiti Aro Garaikideko Latinoamerikako lehenengo errepublika izan zen, eta munduko lehenengo errepublika beltza. Eta hain zuzen ere, sistema esklabistaren kontrako iraultza Ipar Amerikako eta Frantziako Iraultzaren testuinguruan eman zen. Hainbat kartulina elkartuz, egin ezazu HAITIKO IRAULTZAREN ARDATZ KRONOLOGIKO HANDI bat, ondorengo bideoaren eskema jarraituz. Eskema horretan MARIE-JEANNE LAMARTINIÉRE ere gehitu behar duzu. Ardatzak ondorengo baldintzak … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.3): Haitiko iraultzaren ardatz kronologikoa

NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.2): 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiek doako jardueren programa zabal bat eskaintzen dute, eta aurten burdinari loturiko kultura-ondarea izango da jardunaldion ardatza. 60 udalerritik gora, 40 erakunde pribatu eta publikotik gora eta 200 jardueratik gora, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinaturik. Aurtengo gaia Bizkaiako historian horren garrantzitsua den BURDINA da. Proposatzen dizudan jardunaldiaren kronika txikia GRABATU behar duzu (3-5 minutu … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.2): 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldiak

NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.1): Arkeologia praktikak

(Deidaldia itxita) Ugaoko memoria historiko arkeologikoaren berreskurapen prozesuan parte hartzea proposatzen dizut. Burdin Hesia Ugaon Elkarteak luzatzen duen kolaborazio eskaerari erantzunez, eskatutako asteburuetako batean behintzat, bertara gerturatu, eta proiektuaren 1. Fasean parte hartu behar duzu. Izena eman (kartelean duzu informazioa) eta zure parte hartzea argazkiekin dokumentatu behar duzu. Gero irakasleari izena emateko bidali duzun korreoaren … More NOTA IGOTZEKO AUKERA (1.1): Arkeologia praktikak