I Mundu Gerraren faseak

I. FASEA: Mugimendu gerra (1914)

Lehenengo fase honetan Alemania Frantzia garaitzen eta Errusiako armada suntsitzen saiatu zen, etsaiak harritzeko mugimendu azkarretan oinarrituriko estrategia erabiliz (horregatik fasearen izena). Schlieffen jeneralaren planaren bitartez. Alemaniak Belgikako neultraltasuna errespetatu barik, hau inbaditu zuen, iparraldetik Parisen sartzeko helburuarekin, eta modu honetan frantsesak atzeragoardiatik ustekabean harrapatuz. Izan ere frantsesak Alsazia eta Lorena berreskuratzen saiatuko zirela aurreikusten zuten alemaniarrek. Gerra arina deitu zitzaion honi, eta egun gutxitan Marne ibaiara arte ailegatzea lortu zuten arren, Errusiar frontera soldaduak bidali behar izan zituzten, errusiar armadak gogor jotzen ari baitzuen bertan. Ondorioz, ezin izan zioten Marne  ibaiako frantsesen ofentsibari aurre egin eta alemaniarrek tropak erretiratu behar izan zituzten, Schlieffen planaren porrota agerian geratuz.

II. FASEA: Posizio gerra edo lubaki gerra (1915 – 1916)

Shlieffen planaren porrotaren ondorioz, alemaniarrek haien kokapena babesten saiatu ziren, mendebaldeko frontean lubakituz. Asmoa lehenengo errusiar armadarekin bukatzea zen, eta ondoren Frantzia eta Britainia Handia. Honek higadura gerra hasi zuen, Belgikako eta Frantziako eremuetan batez ere. Batailarik ezagunenak, utzitako baja kopuruagatik, Verdungo bataila eta Sommeko batailak izan ziren, 1916an. Verdunen 750.000 zenbatu ziren guztira, Sommen milioi bat inguru. Bitartean, ipar – ekialdeko frontean, alemaniarrak errusiar tropak garaitzen hasiak ziren.

III. FASEA: 1917ko krisia

1916. urte amaierarako frontearen zein atzeragoardiaren morala lurretik zegoen. Lubakien baldintzen gogortasunak, oinarrizo produktuen eskasiak, eta gerraren amaiera urrunak soldadu zein atzeragoardiako industria askoren grebak, protestak eta altxamenduak eragin zituzten, gatazkarekin bukatzeko aldarrikapenekin. Halan eta guztiz ere gobernu eta armada buruek gerrarekin jarraitzea erabaki zuten, Errusian izan ezik, non 1917ko urriko iraultza boltxebikeak, Leninen gobernu komunista jarri zuen herrialdearen buru. Honek potentzia zentralekin negoziatu ostean, Brest – Litovsk-eko Ituna sinatu zuen 1918an gerratik ateraz. Modu honetan, ipar – ekialdeko frontea desagertzen zen, eta aliantza hirukoitza mendebaldeko blokean zentratu zitekeen. Baina ordurako, eta Alemaniak itsasoan “gerra osoa” deklaratu zuela ikusita (bai herrialde beligeranteei zein gerran sartu ez ziren guztiei), 1917ko apirilean, orduko AEBetako presidenteak, Wilson, Alemaniari gerra deklaratu zien, gatazkaren amaiera guztiz baldintzatuz.

Gerraren amaiera (1918)dokumentuak

AEBren sarrerarekin, aliatuek errefortzu nabarmena jasotzen zuten, alemaniarren atzera – egitea eragin zuena. Horren larria zen potentzia zentralen armadaren egoera desertzio masiboak ere eman zirela. Horrela, 1918ko irailean bulgaroak eta urrian turkoak errenditu egin ziren. Gutxira, gainera, urte bereko azaroaren hasieran iraultzak egin zuen eztanda Berlinen, Guillermo II.a abdikatzera behartu zuena, eta Weimarreko Errepublika sozialdemokrata aldarrikatuz. Hiru egun beranduago Alemaniak armistizioa sinatzen zuen, gerrari amaiera emanez, eta gutxira Austria – Hungariako inperioak ere errendizioa aurkezten zuen. Gerra bukatuta zegoen Ententearen garaipenarekin.


animated_arrow_left_11Gerraren eztanda

animated_arrow_11Gerraren ezaugarriak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s