Nazionalismoaren garapena eta hedapena XIX. mendean

Quill-PenLiberalismoari lotutako Erromantizismoaren mugimendu literario – kulturalak XIX. mendean zehar garatuko ziren sentimendu nazionalisten jatorri eta testuinguru izan zen. Ezagutu Erromantizismoaren ezaugarriak, alboko luman sakatuz (librosvivos.net).


“Nazio” terminoaren inguruko bi ikuspuntu ezberdin

Horrela bi ikuspuntu nagusitu ziren “nazio” terminoaren inguruan:

  • Nazioaren kultura – ikusmoldea defendatzen zutenak (Alemaniako erromantikoak): nazioa denborarekin berez sortutako gizakien elkartea zela uste zuten, kultura, hizkuntza eta historia amankomuna zutenak.
  • Nazioaren politika – ikusmoldea defendatzen zutenak (Frantziako teorialariak): pertsona multzo batek borondatez sortutako elkartea zela uste zuten, lege, eskubide eta betebehar amankomunekin, baina ez kultura berarekin.

Mugimendu nazionalistak XIX. mendean zehar

Hedatuz joan ziren ikuspuntu nazionalista horien ondorioz, hainbat prozesu nazionalista ezberdin zabaldu ziren zenbait herrialdetan, 1820, 1830 eta 1848ko iraultzak abiapuntutzat hartuz:

  • Estatuen politika nazionalizatzaileak: estatuek biztanleen nazio – sentimendua eta aberriarekiko harrotasuna garatzea nahi zuten, eta horretarako hainbat ekintza aurrera eramaten hasi zituzten, hala nola, hezkuntzan hizkuntza ofiziala erabiltzea, ohiturak, banderak, himnoak, eta abar sortu eta herrialdearen sinbolo bihurtu… Ordea, abertzaletasun amorratu horrek gainontzeko herrialdeekiko amorru arriskutsua sortzen zuen.
  • Mugimendu nazionalista independentistak: beste alde batetik, zenbait herrialde independizatzen hasi ziren, edota independentzia aldarrikatzen hasi ziren.

→ Belgika, adibidez, Herbereetatik independizatu zen 1830ean.

→ Bestalde, Turkiako Inperiotik Grezia, Serbia, Errumania, Montenegro, Bulgaria eta Albania independizatu ziren.

→ Azkenik, Austria – Hungaria Inperioak ere, nahiz eta XIX. mendean zehar bateratuta mantendu, aldarrikapen independentistak izan zituen, oso inperio zabala baitzen, jatorri anitzeko biztanleekin.

  • Mugimendu bateratzaileak: azkenik, zatituta zeuden lurralde batzuk ere, euren batasun kulturalaz ohartuta (eta beste hainbat interes ekonomiko – politiko zirela medio), bateratzea eta estatu bihurtzea lortu zuten. Horren kasu izan ziren Italia eta Alemaniako bateratze – prozesuak (XIX. mendeko bigarren erdialdean).
Italiako batasuna (1861)
Garibaldi 1860an (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Garibaldi 1860an (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

XIX. mende hasieran Italia hainbat estatutan banatuta zegoen (Lonbardia austriarren menpe, Piamonteko Erresuma, Dos Sicilias, Eliz Estatuak…). 1830 eta 1848ko iraultzetan bateratze saiakerak egin ziren arrakasta handirik gabe. Gutxira, Piamonteko Erresumako Cavourreko kondeak, Napoleon III.aren babesarekin (Frantziako orduko enperadorea) iparraldea bateratzea lortu zuen, baina Nizako Garibaldi militar eta politikaria ez zen kondea eta enperadorearen arteko itunarekin bat agertu, eta “alkandora gorriekin” (Garibaldiren jarraitzaile bolondresak) Sizilia konkistatzea lortu zuen, hegoaldeko bateratzea hasiz. 1861. urterako Italia osoa bateratuta zegoen Victor Manuel II erregearen koroarenpean, Italiako Erresuma aldarrikatuz.

Alemaniako batasuna (1871)
Bismarck (Irudiaren iturria: wikipedia.org)
Bismarck (Irudiaren iturria: wikipedia.org)

Vienako Biltzarraren ondorioz, Alemaniako lurraldea Austriak kontrolaturiko 38 estatutako konfederazioan banatuta zegoen (“Germaniar Konfederazioa”), horien artean Prusia eta Austria nabarmenduz. Nazionalismoen eta erromantizismoaren hedapenarekin bat, germaniar herriek ere nazio bateratua sortzeko nahia garatu zuten, eta horrela, bai Prusia zein Austriaren nahi bateratzaileak gailentzen hasi ziren. Ordea, Prusiako armada izan zen (Otto Bon Bismarck buru) bateratzea eragingo zuena, eta 1866an Germaniar Konfederazioa disolbatzen zen, Ipar Alemaniako Konfederazioa sortuz eta Austria kanpoan geratuz. Gutxira, 1870ean, Prusia (Guillermo I.a buru) eta Frantzia (Napoleon III.a buru) gerran sartu ziren, bigarrenaren porrota larriarekin bukatu zuena. Prusiak Alsazia eta Lorenako lurraldeak eskuratu zituen (Frantziako iparraldeko mugetan), eta Alemaniko Inperioa aldarrikatu zen 1871an, II. Reich izenarekin, potentzia handia bilakatuz.

Alemaniar batasuna (historialuniversal.com-etik hartua eta euskeratua)
Alemaniar batasuna (historialuniversal.com-etik hartua eta euskeratua)

animated_arrow_left_113. GAIA: Industria Iraultza

animated_arrow_11Liberalismoa eta autoritarismoa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s