Ebaluazioa

Ikasgai honekin zureganatu behar dituzun trebetasun eta jakintzen garapen maila ebaluatzeko hainbat tresna erabiliko dituzue zuk eta zure irakasle gidariak. Tresna horien artean proiektu kooperatiboak, indibidualak, froga idatziak, ahozko aurkezpen eta parte hartzeak, zein edozein ekimen bolondres egongo dira. Azpiko taulan hiruhilabete bakoitzean trebatuko ditugun gaitasunak eta hauen ebaluaziorako erabiliko ditugun tresna eta irizpideak aurkezten zaizkizu.

Baina, zer gertatzen da, hiruhilabeteren batean oinarrizko eduki eta trebetasun maila barneratzea lortzen ez baduzu?

Orduan berrikasteko aukera izango duzu. Ebaluaketako emaitzak jaso ostean, irakasleak izan dituzun zailtasunen arabera berrikasteko metodología eta tresnarik egokiena erabakiko ditu. Eta berarekin adosturiko epearen barruan burutuko duzu errekuperaketa froga.

Eta… nola ebaluatuko da kurtso amaieran Gizarte Zientzien arloan eskuratu duzun bataz—besteko gaitasun mailan?

Horretarako jarraituko dugun prozesua honakoa da:

  1. Lehenik eta behin, hiru ebaluaketen arteko bataz—bestekoa aterako da.
  2. Ondoren, eta kontutan hartuta ebaluaketa jarraia dela, irakasleak berak urte osoan zehar egin duzun bidea eta izandako garapena aztertuko du, eta horren arabera, aurretik atera den bataz—bestekoa moldatu egingo du.

Ebaluazio horren ostean, argi badago oraindik ere ez duzula oinarrizko gaitasun maila garatu, orduan kurtso osoa berrikasteko beste aukera bat izango duzu, ezohiko deialdian, ekainaren amaieran. Deialdi hori, irakasleak eskeiniko dizkizun saio berezi eta pertsonalizatuetan prestatu ahal izango duzu.

Zeintzuk dira garatu behar dituzun trebetasun hoiek? Eta nola baloratuko da haien garapen zehatz—mehatz?

Ondorengo taulak ikasgaiak helburutzat dituen gaitasunak orokorrean eta hauek lantzeko eta baloratzeko erabiliko ditugun tresnak aurkezten zaizkizu.

Ebaluazioa gaitasun erara

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s