II. Mundu Gerraren bilakaera

1. FASEA: Ardatzaren garaipenak (1939 – 1942)

  • 1939ko irailak 1. POLONIAKO INBASIOA: Alemaniak Polonia inbaditu zuen “Tximista Gerra” erabiliz, ondorioz, Frantziak eta Britainia Handiak gerra deklaratu zioten Alemaniari, baina ez zuten aktiboki defendatu, eta horrela, hilabete bateko epean, Polonia nazien aurrean errendituko zen. Polakoek nazien errepresiorik gogorrena jasango zuten, bereziki judutarrak, sarraskitze politika sistematiko baten biktima bihurtuko zirenak.
  • 1939 – 1940. ESKANDINAVIAKO INBASIOA: Hitlerrek Danimarka eta Norbegia inbadituko zituen, Suedia neutral ageriz, nahiz eta askotan Hitlerrekin kolaboratuko zuen, burdina adibidez bidaliz. Era berean, 1939ko neguan Sobietar Batasunak Finlandia inbaditu zuen hainbat lurralde eskuratuz (Neguko Gerra) baina bere ahulezia militarrak agerian utziz,  eta Frantziak eta Britainia Handiak Finlandiari laguntzarik bidali ez ziotelarik. Ondorioz, 1941ean, Alemania naziarekin aliatuz, Finlandian gerran sartu zen berriz ere SESBren kontra 1944. urtera arte.
  • 1940. FRANTZIAKO BATAILA: Alemaniaren helburuetako bat bere arerio boteretsuena konkistatzea izango zen, eta horrela Belgika, Holanda eta Luxemburgo konkistatu ostean, Frantziarekiko garaipena lortu zuen, lurraldearen 3/5 okupatuz, eta Frantzia gerra – ordain handietara behartuz. Okupatu barik geratutako lurraldea, naziekin kolaboratzera behartua izan zen.
  • 1940.
    • ITALIA GERRAN SARTU: Behin Frantzia garaitua izan zela, Italiak gerra deklaratzen zion Frantzia eta Britainia Handiari. Frantzia Alpeetatik erasotu eta Britainia Handiaren Mediterraneoko Malta-ko kolonia bonbardeatu zuen.
    • INGALATERRAKO BATAILA: Frantzia garaitu ostean, Hitlerren hurrengo pausua Britainia Handia zen, ordea helburu zaila zen, britainiar itsas armadaren nagusitasuna zela eta. Hori dela eta, “Blitz” izeneko aireko bataila hasi zen. Alemaniarrek hegazkinen bitartez Britainia Handiko hiri handiak (Londres kasu) behin eta berriz bonbardeatu zituen, militarki eta moralki britanikoak ahultzeko. Baina, Britainia Handiko aireko indarrek (RAF) gogor aurre egin zieten alemaniar erasoei, eta Hitlerrek atzera egin behar izan zuen, desgaste gerra bat hasiz. Gutxira Sobietar Batasuneko frontea irekiko zuen, arazo larrietan sartuz.
    • AFRIKAKO IPARRALDEKO GERRA: Era berean, bai Italiak zein Alemaniak Mediterraneoa kontrolatzeko interesa zuten, eta horrela, Italia Afrikako iparraldeko kolonia britanikoak eskuratzen saiatu zen (Egipto, adibidez) eta britanikoek, aldi berean, kolonia italiarrak erasotu zituzten, italiarren porrotarekin. Ondorioz, Hitlerrek Afrika Korps izeneko tropa bereziak (Rommel buru) bidali zituen Italia laguntzeko, tropa britanikoen atzerakada lortuz.
    • GERRA BALKANETAN: Egipto erasotu ostean, Mussolini Grezia eskuratzen saiatu zen ere, baina oraingoan ere nazien laguntza behar izan zuten. Azkeneko hauek Yugoslavia inbaditzeko aprobetxatu zuten, garaipena eskuratuz, eta Balkanak kontrolatuz Sobietar Batasunaren kontra toki estrategikoa lortuz. Hala ere, Yugoslaviako partisanoek (nazien okupazioari erresistentzia egiten zieten borrokalariak)  gogor egin zieten naziei haien tropak ahulduz.
  • 1941.
    • SOBIETAR BATASUNAREN INBASIOA: Bestalde, Hitlerren helburuetako bat komunisten suntsipena eta haien baliabideak eskuratzea zen, eta horrela 1941ean Sobietar Batasunaren inbasioa hasi zuen. Naziek giza eskubiderik ez errespetatzeko agindua zuten, xedea sobietarren suntsipen osoa izanik, eta horrela gerran baja gehien eta nazien errepresio larriena sufritu izan zutenak sobietarrak izan ziren. Tropa naziek oztopo handirik gabe Moskura ailegatzea lortu zuten, baina hotza eta baliabideen eskasiak ahulduta, Stalinek momentua aprobetxatu zuen kontra eraso egiteko. Alemaniari I. Gerrate Mundialean gertatu zitzaion bezala, Hitlerri bi frontetan (oraingoan britanikoa eta sobietikoa) higadura gerra irekitzen zitzaion, eta armada alemaniarra ez zegoen horretarako prestatua.
    • OZEANO BAREKO GERRA: 30. hamarkadatik Japonek Asiako potentzia nagusia bihurtzeko helburua zuen, eta gogoratu beharra dago Manchuria inbaditu eta Txinarekin gerra egin zuela. Horrela, frantziar eta britanikoen ahulezia aprobetxatuz, hauek Asian zituzten koloniak inbaditzea erabaki zuen, gutxinaka inperioa handituz. AEBk ekonomikoki kontra egin zion, petroleoa Japoniara ailegatzea ekidituz, adibidez. Hala ere, Japon, Sobietar Batasunaren porrotak alemaniar armadaren aurrean aprobetxatuz, Asiako hego – ekialdea eskuratzea ere erabaki zuen, baina horretarako AEBren oztopoarekin bukatu behar zuen. Eta horrela Hawai-ko Pearl Harbor estatubatuar base militarra bonbardeatu zuen, kalte handiak eraginez. AEBk gerra deklaratzen zion Japoneri.

2. FASEA: Aliatuen kontraerasoa (1942 – 1945)

  • 1942. ALEMANIA eta ITALIAKO PORROTA AFRIKAKO IPARRALDEAN: britanikoek aurrea hartzea lortu zuten lurralde hauetan, Afrika Korps armada garaituz ere.
  • 1942 – 1944.
    • SOBIETIKOEN KONTRAERASOA: Alemaniarrek arreta Afrikako Iparraldean fokalizatuta izateak, fronte sobietikoari indarrak eman zizkion. Alemaniarrek atzera ez egiteko agindua zuten, eta horrela, Stalingradoko baitaila historiako odoltsuena bihurtu zen (2.000.000 hildako baino gehiago bakarrik sobietikoen bandoan), adibidez. 1944. urterako Sobietar Batasuna nazien tropetatik aske geratzen zen. Gutxira sobietarrek Polonia, Errumania eta Bulgaria eta Prusian sartuko ziren, Austria, Hungaria eta Eslovakiako porrota eragingo zuten, eta Yugoslaviari naziengatik askatzen lagunduko zion.
    • JAPONEN PORROTA. Nahiz eta Pearl Harbor bonbardeatu ostean, Japonek hainbat lurralde konkistatu, 1942tik aurrera batailak galtzen hasiko zituen, bereziki AEBren kontra. 1944. urterako jada japoniarrak suntsituta zeuden (bai militarrak zein zibilak), milaka baja sufrituz.
    • ALIATUEK ITALIA GARAITU: 1943an estatubatuarrak Siziliara ailegatzen ziren, eta porrota hedatzen joango zen, Italia errenditu arte, aliatuen bandora pasatuz, eta Alemaniari gerra deklaratuz. Hitlerrek Italia inbaditzen erantzun zuen, eta iparraldea okupatzea lortu zuen, Mussolinik bertan aginduko zuelarik. Baina gutxira, eta partisanoen presioaz, atzera egin behar izan zuten. Mussolini atxilotua eta fusilatua izango zen, eta bere gorpua (bere amorantearen gorpuarekin batera) herritarrengatik laidotuak izan ziren.
  • 1944 – 45. NORMANDIAKO LEHORRERATZEA eta FRANTZIAKO ASKAPENA: 1944eko ekainean tropa aliatuak (britanikoak eta estatubatuarrak) Normandiako hondartzan lehorreratu ziren eta Paris harte aurreratzea lortu zuten. Alemania guztiz inguratuta geratzen zen.

GERRAREN AMAIERA: 1945

  • ALEMANIAKO ERRENDIZIOA: Hegoaldetik britaniko – estatubatuarrek eta iparraldetik sobietikoek Alemania inguratuta zeukaten, eta Berlinera hurbiltzen ari ziren. Azkenik sobietar tropek Berlin eskuratzea lortu zuten, eta Hitlerrek bere buruaz beste egiten omen zuen haren Berlineko bunkerrean, atxilotua izatea ekiditzeko. Berlineko hiria bortizki bonbardeatua izan zen, eta gutxira, 1945eko maiatzean Alemaniako ordezkari ezberdinek errendizioa sinatzen zuten fronte guztietan. Gerra bukatuta zegoen.
  • JAPONEKO ERRENDIZIOA: Erresistitzen zuen bakarra Japon zen, baina Alemaniaren errendizioarekin, eta estatubatuarren bonbardeo jarraien aurrean gerra galduta zuela argi zegoen. Hala ere, Trumanek, garaiko AEBko presidenteak Japonen kontra arma nuklearrak erabiltzea erabaki zuen, eta abuztuan Hiroshima eta Nagasakiko hiriak bonbardeatu zituen 250.000 hildako inguru eraginez. Honen ondoren, Japon baldintzarik gabe errenditu zen.

animated_arrow_left_11

Gerraren kausak

Bakearen antolamendua eta gerraren ondorioak

animated_arrow_11

Advertisements