Ilustrazioa eta Liberalismoa

emakumeakehIlustrazioa

Ilustrazioa, Europan eta bere kolonietan, XVIII. mendean zehar garatutako mugimendu filosofiko, literario eta zientifikoa izan zen. Antzin Erregimenari kritika egiten zion, gizartea ezjakintasunaren iluntasunean murgilduta zuela argudiatuz, eta ezjakintasun ilun horretatik arrazoiaren argiaren bitartez atera behar zutela uste zuten ilustratuek. Horregatik XVIII. mendea “argien mende”tzat ere ezaguna izan zen, ondorengoak ilustratuen ideia nagusiak izanik:

  • Antropozentristak dira eta gizakiaren eskubide naturaletan sinisten dute, inork deuseztatu ezin dituenak.
  • Tolerantzia da gizakien elkarbizitzaren oinarria
  • Arrazionalismoa: gizakiaren garapenean sinisten dute eta arrazoia da jakintza eta garapena lortzeko bidea eta ez fedea
  • Eta ondorioz hiperkritizistak dira: kolokan jartzen dute ordura arteko sistema, Elizaren eta erlijioaren boterea…Ilustratuek gizarte estamentala kritikatzen zuten (familian, “leinuan”, oinarritutako sistema tradizionala). Haren ordez gizarte eta lege – berdintasunezko sistema aldarrikatzen zuten, gizakia bera eta bere gaitasunak kontutan hartuz, eta ez familia. Izan ere, hainbat giza – talderen pribilegioek (noblezia, kleroa, gremioak…) ekonomia hazkundearen oztopotzat ikusten zituzten. Kritika hauek Entziklopedia-ren bitartez egiten zituzten, Frantzian argitaratutako aldizkaria, alegia, arrazoiaren bidez faltsuak ziren tradizioak edo sistemak kritikatzearen helburuarekin argitaratu zena.

Pentsalari nagusienetarikoa VOLTAIRE izan zen, Ilustrazioaren sortzailetzat ere hartua. Voltaire aurretik azaldutako oinarrizko printzipioak defendatu zituen arren, bereziki ezaaguna da TOLERANTZIA ERLIJIOSOAren kontzeptua sortzeagatik, siniskeri eta intolerantziaren aurka, sinismen eta fede ezberdinak zituzten pertsonen arteko elkarbitzia baketsua defendatu zuena. Hona hemen Voltaire-i egotzitako hainbat esaldi, orduko sistemari eta intolerantziari egindako kritika eta, ondorioz haren pentsamenduaren funtsezko ezaugarriak agerian uzten dutenak. (Irudia: Nicolas de Largillièrek 1718an egindako erretratua)

This slideshow requires JavaScript.

Monarkiak eta ilustrazioa: Despotismo Ilustratua

Carlos III erregeak (Felipe V.aren semea) despotismo ilustratua ezarri zuen orduko Espainiar Estatuan. (Anton Raphael Mengs-ek egindako erretratua 1761ean)
Carlos III erregeak (Felipe V.aren semea) despotismo ilustratua ezarri zuen orduko Espainiar Estatuan.
(Anton Raphael Mengs-ek egindako erretratua 1761ean)

Despotismo ilustratua, Europan eta bere kolonietan, XVIII. mendean zehar monarka absolutuek ideia ilustratuak aplikatzerakoan sortutako sistema politikoa izan zen. Monarka despotista ilustrazioak proposatzen zituen ideia garatuen alde agertzen zen, baina soilik arlo ekonomikoan eta ongizatean, eta ez politiko – kulturalean. Era berean, despotismo ilustratuaren arabera, garapen ekonomikoaren gidari bakarra monarka absolutua izango zen (bere ministroen bitartez), herriaren parte hartzea onartu barik. Eta horretarako boterea errege – erreginaren figuran kontzentratu behar zen, klero, noble eta gremioei murriztuz. Ondorioz mende honetan zehar alde batetik, hainbat erreforma eraman ziren aurrera (hezkuntzan, higienean, ura eta elikaduraren horniduran..) eta bestetik noble eta klerikoei lur gutxi batzuk ere kendu zitzaizkien.

Liberalismoa

Ilustrazioaren korronteak pribilegioekin bukatuko zuen sistema politiko, ekonomiko eta sozial berri baten aldarrikapena ekarri zuen: liberalismoa, XVIII. mende amaiera eta XIX. mende hasiera bitartean emandako hainbat iraultzetan burgesiaren oinarrizko aldarrikapena ere izango zena.

Sistema hori Ingalaterran aplikatutakoaren garapena zen (ikusi “Ingalaterrako salbuespena), norbanakoaren askatasuna eta berdintasunaren printzipioetan oinarritzen zen, eta Voltairerekin batera ondorengo gizon ilustratuek haren funtsezko ideiak formulatu zituzten:

MONTESQUIEU eta BOTERE BANAKETA

(Irudiaren iturria: profesorjorgeabel.wordpress.com)
(Irudiaren iturria: profesorjorgeabel.wordpress.com)

XVIII.mendeko Frantziako ilustratua izan zen. Botere banaketaren kontzeptua azaldu zuen “Legeen Espirituaz” obran. Montesquieuren arabera, hiru botere nagusi daude estatu batean:

• Botere legegilea

• Botere betearazlea

• Botere judiziala

Ordea, pertsona edo erakunde berberak ezin du botere bat baino gehiago kontrolatu . Botereek banatuta egon behar dute.

Rousseau (Maurice Quentin de La Tour, 1753)

(Maurice Quentin de La Tour, 1753)

ROUSSEAU eta SUBIRANOTASUN NAZIONALA

XVIII. mendeko Frantziako ilustratua izan zen. Subiranotasun nazionalaren kontzeptua azaldu zuen bere “Gizarte Hitzarmena” obran. Rousseauren arabera, estatuaren boterea herritarrena da (nazioarena) eta ez gobernariarena. Baina herritar hauek, lege kode idatzi baten bitartez (konstituzioa) gobernariei botere hori erabiltzeko baimena ematen diete, beti ere herritarren izenean. Gobernariak, beraz, herritarren komisario bihurtzen dira.

Ondorengo esaldiek orduko ilustratuen pentsamolde berria adierazten dute, ordura arte agintean zegoen sistemarekin kontrajartzen zirenak

This slideshow requires JavaScript.


Antzin Erregimenaanimated_arrow_left_11

2. GAIA: Iraultza politikoak (1776 – 1848)animated_arrow_11

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s