20ko hamarkada zoriontsua eta 30eko hamarkadako krisia

 dokumentuakI Gerrate Mundialaren ondoren, nazioarteak 20ko hamarkadan zehar ageriazko bake eta garapen garaia bizi zuen, 20ko hamarkada zoriontsua izenarekin ezagutu zena. Gerraosteko lehenengo urteak gogorrak izan ziren arren (bereziki Alemaniarentzat), bizi maila hobetzen joan zen, eta nazioarteko harremanak baretzen. Alemania Nazioen Elkartean onartu zuten, eta bake giroa zabaldu zen.

Bestalde, hainbat estatuko erregimen demokratikoek gerraosteko krisiari aurre egin behar izan zieten, eta ahul bilakatu ziren, gizartean tentsioak sortuz. Gainera, erdi – mailako eta goi – mailako klaseek iraultza komunista baten beldur ziren, I Gerra Mundiala bitartean Errusian gertatutakoa bezalakoa. Ondorioz, zenbait herrialdetan erregimen diktatorialak ezartzen hasi ziren (Italiakoa kasurik argiena izan zen, 1922an Mussolinirekin; Espainian Primo de Riverak 1923an ezarri zuen; Hungarian, Polonian, Portugalen, Grezian, Jugoslavian…).


Baina 1929an New Yorkeko Wall Street-eko burtsak eztanda egin zuen (29ko krack-a), mundu mailako krisi ekonomiko larria eragin zuena 30. hamarkada osoan zehar. Krack-a 20. hamarkadaren oparotasunak, superproduzioa eta espekulazio bortitzak eragin zuen, eta ondorio oso larriak ekarri zituen:

  • Ekonomikoki langabeziaren hazkunde handia eragin zuen. Era berean, inportazioak eta maileguak murriztu ziren, eta ondorioz krisia Latino Amerikara eta Europara hedatu zen.
  • Gizarteari dagokionez, bizi kalitatea guztiz murriztu zen, pobreak pobretu ziren eta erdiko klasearen kopuru handi bat proletario bihurtu zen. Halaber, heriotza tasak handitu ziren, auzo marginalak ugaritu ziren eta delinkuentzia, alkoholismoa eta arrazismoa areagotu ziren.

animated_arrow_left_11Errusiar Iraultza eta SESBren sorrera

animated_arrow_11Faxismoa

Advertisements