Euskal Herria Antzin Erregimenean

EUSKAL FORU ERREGIMENA

Euskal Herriko lurraldeak XVIII. mendean Gaztelako koroaren menpe zeuden arren, berezko sistema juridikoa zuten, estatuko gainontzeko lurraldeetatik bereizten zietenak. Lege sistema horri foru erregimena deritzo, eta nahiz eta ordura arte gainontzeko lurraldeek ere euren foruak izan, Oinordetza Gerraren ondoren, lehenengo Borboiak, Felipe V.ak Espainiar Estatuko koroa eskuratzean euskal foruak baino ez zituen mantendu, euskaldunek gerran erakutsitako leialtasunagatik. Sistema hau Antzin Erregimenaren ezaugarri izango zen Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan, XVIII. mendetik aurrera, eta bereziki XIX. mendetik aurrera ezarriko zen Sistema Liberalarekin talka egingo zuen, gerra armatuak eztanda egitera ailegatuz, 1876. urtean foruak behin betiko abolituak izan ziren arte.

 Gaztelako erregea euskal foruak zin egiten Gernikan (Mendieta,
Fernando Katolikoa Bizkaiako Foruen zina egiten 1476an (Vázquez de Mendieta 1607. Gernikako Batzar—Etxean)

Baina zer ziren foruak? Noiztik izan dira Euskal Herrian lege idatzi? Ze bereizitasun eskeintzen zieten euskaldunei?

Izaera eta jatorria

Foruak antzinako usadio eta ohitura zaharrak dira, gizarteak denborarekin sistematikoki onartu egiten dituenak. Eta Foru Erregimena, beraz, foruetan oinarrituriko lege sistema da. Euskal Herriko kasuan, antzinako ohitura eta usadio hauek K.o. XV eta XVI mende bitartean idatziz erregistratu ziren lege bihurtuz, eta euskal lurralde bakoitzean garapen desberdina izan arren, modu orokorrean euskal lurraldeetakoei euskal foruak deitzen zaien, beraien artean antzekotasunak baitaude.

Euskal foruen berezitasunak

1. Antolaketa politikoa: autogobernua

Euskal herrialde bakoitzak berezko erakunde zituen zeregin edo konpetentzia legegile eta beterazlea zutelarik: aurrekontuak, osasuna, lan publikoak, ordena publikoa…

2. Zerga sistema:berezia eta pribilegiatua

Euskaldunak ez zeuden zergak ordaintzera behartuta, hau da, erregeak ezin zituen euskal lurraldeetatik nahi zituen zergak jaso. Dena dela, estatuak ogasun arazoak zituenean euskal lurraldeek era “boluntarioan” ordaintzen zituzten zergak. Sistema hau tarteko euskal lurraldeetan zeharkako zergek pisu dexente zuten.

3. Zerbitzu militarra: ez da derrigorrezkoa

Euskal gizonek ez zuten zertan joan behar gerrara erregeak deitzen zituenean. Joatekotan soldata baten truke joango ziren. Beraz, euskaldunak bakarrik beraien probintzia defendatzera derrigortuta zeuden eta muga horiek gainditzekotan ordaindu egin beharko zieten.

4. Aduanak: barnealdean

Euskal Herriko aduanak kostaldean edo mugetan egon ordez, barnealdean zeuden, Ebro inguruan. Honek Euskal Herria merkataritza libreko eremu izatea zekarren, sarbidea erraza zelarik Europako industri ekoizpenerako eta, aldi berean, euskal manufakturek zailtasunak aurkitzen zituzten Penintsulako merkatura igarotzeko. Hau da, atzerriko produktoek arantzelik ordaindu behar ez zutenez euskal kontsumitzaileek merke erosten zituzten hauek. Erregearentzat eta euskal merkatarientzat ordea, ez zen batere onuragarria. Gainera, barne aduanak izatea kontrabandoa bultzatu zuen euskaldunen artean.

5. Pase forala edo foru baimena

Erregeak edo lurraldetik kanpoko agintariren batek foruen aurkako ordenantzaren bat egiten bazuen, agindu hori ez betetzeko aukera zeukaten pase foralarekin (“se obedezca y no se cumpla”). Beraz, foruak babesteko tresna bat zen foru baimena.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s