I Mundu Gerraren Kausak

Ekonomikoak

Gogoratu beharra dago, XIX. mendearen bigarren erdialdea eta XX. mendearen hasiera bitartean bigarren industria iraultza gauzatzen ari zela, energia iturri berriekin (petrolioa eta elektrizitatea), industria sektore berriekin (industria kimikoa, siderurgikoa…), lan antolamendu berriarekin (taylorismoa eta fordismoa), enpresen kontzentrazioarekin, eta abar. Eta testuinguru honetan, Alemaniak aurre hartu ziola Britainia Handiari, askosaz lehiakorragoa bihurtuz. Gainera, Alemaniak, arlo ekonomikoan ere, Britainia Handiari errotuta zuen merkatal nagusitasuna kendu nahi zion, britainiarren etsai ekonomikoa bihurtuz.

Nazionalismo erradikala: Alsazia eta Lorena

Alemaniak bere batasuna eskuratzeko prozesuan, gerra egin zuen Frantziarekin, eta germaniarrek Frantziako iparraldeko Alsazia eta Lorena eremuak irabazi zituzten. Ordutik aurrera, nazionalismo frantziarrak lurralde hori berreskurapena aldarrikatu zuen gogorki.

Liskar inperialistak

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7Koloniei dagokionez, ezin da ahaztu ere potentzien arteko liskarrak handiak zirela, eta XX. mendean larriagotuz joan ziren, izan ere, Britainia Handiak eta Frantziak ez zuten sortu berriko estatuek botere gehiegirik lortzea nahi. Bi izan ziren aipagarriak izan ziren liskarrak:

  • Imagen1
    Marokoko krisiaren (Punch aldizkari ingelesaren satira, 1904)

    Marokoko bi krisiak (1905 eta 1911): haren kokapen estrategikoagatik, Alemaniak interesak zituen Marokon eta behin eta berriz Frantziak Maroko gaineko eraginik ez eskuratzea saiatu zen. Hala ere, eta Britainia Handiaren laguntzarekin, Frantziak protektoratua lortu zuen azkenik. Gatazka honek Frantzia eta Alemania birritan gerran sartzeko zorian egotea eragin zuen, eta ondorioz, haien aliatuak ere.

  • Ekialdeko auzia: Otomandar Inperioa gainbeheran egonik garai honetan, bai Austro – Hungariak zein Errusiak egoera aprobetxatu nahi izan zuten, euren nagusitasuna eremu horretan ezartzeko. 1908 – 1913 urte bitartean hiru krisi oso larri eman ziren, Marokoko krisiekin batera, gerra eztanda egitear utzi zutenak.
B6_RuLZCEAAcpdP.jpg large
Ekialdeko auzia (Le Petit Journal egunkari frantsesaren satira, 1908)

Baina Alemaniak Britainia Handiarekin lehian, hark bezala, inperio kolonial indartsua eskuratu nahi zuen, eta lortu ere egin zuen, bereziki Afrikako herrialde eta uharte ugari eskuratuz. 1890. urtera arte, Bismarck kantzilerrak koloniak aberastasun iturritzat hartzen zituen, eta bere helburua munduko potentzien artean kokatzea zen. Ordea, 1890etik aurrera, Guillermo II.a kaiser bihurtutakoan, koloniak botere eta prestigio tresnatzat ikusten hasi ziren eta helburua mundu mailako potentzia nagusia izatea bihurtu zen.

Guillermo II kaiserra (behean I Mundu Gerra garaiko propagana frantsesa, kaiserraren inperialismoa salatuz. wikipedia.org)
Guillermo II kaiserra (behean I Mundu Gerra garaiko propagana frantsesa, kaiserraren inperialismoa salatuz. wikipedia.org)

Bake armatua (1890 – 1914): aliantza militarrak eta armamentu – norgehiagoka

Gauzak honela, politikoki ere, Alemaniak nagusitasun ikaragarria lortu zuen, hark gidatzen baitzituen Europako nazioarteko harremanak, Otto von Bismark kantzilerra buru hasiera batean. Honek, oreka mantentzeko hainbat aliantza gidatu zituen, era berean Frantzia baztertuta uzten zutenak.

Baina 1890ean, Guillermo II.a kaiser (enperadore) bihurtu zen eta Bismarck kaleratzerekin bat, berak hartu zuen nazioarteko politikaren ardura. Bere helburua Frantzia baztertzeaz gain, Britainia Handiari aurre egitea zen bere nagusitasunean, eta horretarako itsas armada erraldoia eratu zuen.

Testuinguru berri honi, kolonietako tentsioak, nazionalismoen tentsioak eta tentsio ekonomikoak gehitu behar zaizkio, BAKE ARMATUA izeneko garaia hasiz. Bake armatua 1890 – 1914 urteen bitartean jasandako nazioarteko tentsio egoerari deritzo, aurretik esan bezala, tentsio kolonialak, nazionalismoen tentsioak, tentsio ekonomikoak eta tentsio politikoen ondorioz sortutakoa. Garai honek bi ezaugarri nagusi izan zituen:

  • Gerrak eztanda egingo zuelaren beldur, estatuen arteko aliantzak sortzen hasi ziren, elkarren artean babesteko erasotuak baziren. Horrela, bi alintza nagusi eratu ziren:

aliantzak IMG

  • Elkarren arteko beldurrak armamentu – norgehiagoka eragin zuen, hau da, estatuek euren gastu militarrak handitu zituzten, euren ejerzitoak handituz eta indartuz, eta horrela gerrarako prestatuz.
escanear0451
(Iturria: geohistoriaymas.files.wordpress.com)

animated_arrow_left_115. GAIA: Inperialismoen aroa

animated_arrow_11Gerraren eztanda

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s