Antzin Erregimena

Antzin Erregimena Aro Modernoan zehar (XV – XVIII.mendeak) Europako erresumatan ezarritako sistema ekonomiko, politiko eta soziala izan zen. Erregimen honen funtsezko ezaugarriak honakoak izan ziren:

  • Ekonomiari dagokionez, lehen sektorea zen oinarria (batez ere nekazaritza). Hala ere merkataritzak gero eta garrantzia handiagoa zeukan.
  • Politika – sisteman, bestalde, monarkia autoritarioak lehenengo eta absolutuak geroago izan ziren ezaugarri.
  • Gizartearen arloan, azkenik, Erdi Aroko gizarte estamentalak jarraitu zuen, burgesiaren botere gero eta handiagoarekin.

Antzin Erregimeneko gizartea: Gizarte Estamentala

Antzin Erregimenaren sistema soziala pribilegioen arabera sailkaturiko estamentutan antolatzen zen. Gizarte mota honek Erdi Aroan du jatorria eta biztanleria bi estamentu nagusitan banatzen zuen: pribilegiatuak (klero eta noblezia) eta pribilegiogabeak (herri xehea, XVIII. menderako “hirugarren estatua” gisa ezagutua). Berez, estamentu batekoa edo bestekoa izatea jatorriak markatzen zuen, baina aberastasuna gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen, eta Aro Modernoaren amaierarako, estamentuak zehazterakoan desberdintasunak nabaritzen hasi ziren.

Baina… Zer dira pribilegioak? Gaur egun horrenbestetan aipatzen diren eskubideen berdina al dira?

Pribilegioak pertsona batek edo talde batek, beste batek emanda edo talde horretakoa izateagatik jasotako abantailak dira. Eskubideak, ordea, edozein gizarte sailkapenen gainetik, gizakiaren duintasuna eta garapen pertsonala bermatzen dituzten berezko printzipioak dira. Azken hauek ez ziren 1948ra arte ez ziren idatziz eta unibertsalki aldarrikatu.

Ondorengo bideoarekin Giza Eskubideei buruz gehiago ikasi dezakezu:
Oinarrizko Giza Eskubideak ezagutu nahi badituzu, sakatu beheko irudian. Eskubide bakoitza zehaztasunez ezagutzeko, sakatu heme
Alberto Fernández filosofiako irakasleak argitaraturiko slideshare aurkezpenaren diapositiba
Alberto Fernández filosofiako irakasleak argitaraturiko slideshare aurkezpenaren diapositiba

 

 

 

 

 

 

ANTZIN ERREGIMENAren piramidea azalpenarekin
Antzin Erregimeneko gizartearen zehaztasunak (Irudia antoniovinuales.wordpress.com iturritik eskuratua, euskeratua eta osotua)

Bideo honetan noblezia altua eta hirietako burgesia baxuaren bizimoduen arteko ezberdintasunak ageri dira, El perfume (Tom Tykwer, 2006) eta Marie Antoinette (Sofia Coppola, 2006) pelikuletako eskenataz baliatuz. Adi ezberdintasunei.

Antzin Erregimeneko sistema ekonomikoa: iraupeneko sistematik, kapitalismorantz

XVIII.mendea “aro zoriontsu”tzat hartu izan da askotan, ekonomikoki ematen den garapenaren ondorioz, batez ere burgesiak bizi izango duena. Ekonomiaren oinarritzat iraupeneko sistema mantenduko den arren (lehen sektorea nagusi izanik), industria eta merkataritza apurka – apurka garatzen joango dira. Ondorioz, bizi baldintzak hobetuz joango dira, hilkortasun tasa murriztuz eta berezko hazkundea handituz. Era berean, industrializazioaren garapenarekin, gremioak krisian sartzen hasiko dira, eta fabriketako soldatapeko lana nagusitzen hasiko da, industria iraultzaren oinarrietako bat bihurtuz.

Lehen sektorea (nagusitasuna)
Buruxkariak (Millet. 1857)

Biztanle gehienak nekazaritzan aritzen ziren (%85), eta ekonomia sistema nagusia iraupenekoa zen, tradizionala. Zerealak batez ere landatzen ziren oso emankorrak ez ziren lurretan, eta hori gutxi balitz, ekoizpena klimaren menpe zegoen. Ondorioz subsistentzia – krisiak (gosealdiak) ematen ziren aldian – aldian, gizarte tentsioak areagotuz.

Bestalde, lurren jabetzari dagokionez, aurretik esan bezala, lur gehienak pribilegiatuenak ziren, eta beste asko burgesiarenak edo udalerrietako lur – komunalak.

⇒ Nobleziaren lurrak maiorazkoaren legearen ondorioz, ezin ziren banatu eta seme zaharrenak hartzen zituen beti oinordetzan.

⇒ Halaber, kleroaren lurren zati bat esku hilak ziren eta ezin ziren saldu. Askotan ere ez ziren ustiatzen.

Ondorioz, lur oso gutxi zeuden salgai, eta haien ustiapen sistema eskasa zen.

Bigarren eta hirugarren sektorea (industria eta merkataritzaren garapena)

XVIII. mendean monarkia absolutisten oinarrizko politika ekonomikoa MERKANTILISMOA izenekoa izan zen, hiru ideia defendatzen zituena:

1. Ahalik eta urre zilar gehien eskuratu behar da, estatua ahalik eta aberatsen izateko.

2. Horretarako kanpo merkataritza garatu behar da, eta behin metal hoiek eskuratuta estatutik ateratzea ekiditu behar da. Ondorioz protekzionismo ekonomikoa ezarri behar da.

3. Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan esku hartu behar du eta industriak garatu.

Era berean, politika horrek hainbat ondorio eragin zituen bai merkataritzan zein industrian:

Merkataritza:

o Kanpo merkataritza: asko garatu zen, Amerika eta Europa arteko merkartaritzari esker. Monarkek merkataritza – konpainiei ematen zien eremu zehatzetako monopolioa, eta horrela biak aberastu egiten ziren.

o Barne merkataritza: ordea, atzeratuta zegoen, oraindik ere gremioek botere handia zutelako, eta bestalde, barne aduanek eta protekzionismoak ere eskualdeen arteko trukeak oztopatzen zituzten.

Sevillako Tabakoko Errege Fabrika XIX. mende amaieran (1881)
1881ko grabatu europearra

Industria: merkantilimoaren eraginez errege – erreginak izan ziren antzinako industrian inbertitu zutenak, Errege Fabrikak sortuz (noble eta klerikoak lurretan inbertitzea nahiago zuten, eta gremioek burgesiaren inbertsioak oztopatzen zituzten). Baina ez ziren industria modernoak, eskulangile – lantegi handiak baizik, boteretsuentzako produktuak era tradizionalean ekoizten zituztenak. Alboko irudian sakatuz gero Sevillako Tabakoko Errege Fabrika XIX. mendean handian ikus daiteke  (gaur egun Sevillako Unibertsitatea da).

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7XVIII. mendeko Antzin Erregimenaren sistema politikoa: monarkia absolutista

Monarkia absolutista Europako erresuma gehienetan XVII eta XVIII.mendeetan ezarritako sistema politikoa izan zen. XVII. mendean sortu zen Luis XIV. aren eskutik eta funtsezko ezaugarriak honakoak izan ziren:

  • Errege – erreginak botere guztiak kontrolatzen zituen (legeak egin, aplikatu, epaitu, ejerzitoa zuzendu…), izan ere jatorri jainkotiarra oinarritzat zuen monarkia mota honek.
  • Ekonomikoki merkantilismoan oinarritzen zen.
  • Aristokraziarekiko ez zuen menpekotasunik, baina pribilegiatuek onartzen zuten, pribilegioak mantentzen zituelako.
  • Erresuma osoa kontrolatzeko administrazio zentralizatua eta armada boteretsua sortu zuten, eta hori guztia ordaintzeko, nekazari eta burgesei zergak igo zizkieten.
Ana erregina Londreseko Parlamentuan (Tillemans. 1710)
(Tillemans. 1710)

INGALATERRAKO SALBUESPENA

Ingalaterrako kasuan, aldiz, XVII. mendetik burgesek ez zuten monarkia absolutistaren ezarpena onartu eta monarkia parlamentarioa ezartzea lortu zuten. Horrela errege – erregina ingelesek legea haien gainetik zegoela onartu behar izan zuten, botere banaketa ezarriz. Era berean, parlamentuzko monarkia hau LIBERALISMO POLITIKOAren teorian oinarritu zen (John Locke-k zehaztutakoa), ondorengo ideiak defendatzen zituena: askatasuna, berdintasuna legearen aurrean eta jabetza izatea gizartea bereiztuko zuena, horren arabera izanik sistema politikoan parte hartzeko aukera (sufragio – zentsitarioa).

Alboko irudian Ana Estuardo, Ingalaterrako erregina XVIII. mende hasieran, Londreseko Parlamentuan ikus daiteke.


Antzin Erregimeneko irudi galeria azalpenekin. Sakatu irudien gainean handian eta zehaztasunekin ikusi ahal izateko.

Ilustrazioa eta Liberalismoa animated_arrow_11

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s