Errusiar Iraultza eta SESBren sorrera

BideoakAurrekariak: Tsarismoa (Antzin  Erregimena)

Nicolas II Romanov, Errusiar Inperioko tsarra 1894 - 1917 bitartean (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)
Nicolas II Romanov, Errusiar Inperioko tsarra 1894 – 1917 bitartean (Irudiaren iturria: claseshistoria.com)
Tsarismoaren ezaugarriak

XIX. mendean zehar, Europako beste herrialdeetan liberalismoa ezartzen ari zen bitartean, Errusian oraindik ere Antzin Erregimena eta absolutismoa zen nagusi, eta XX. mende hasieran oraindik ere gainontzeko herrialdeen garapenaren atzetik zegoen, ondorengo arloetan ikus daitekeen moduan:

  • Politika: tsarrak agintzen zuen, noblezia, Eliza, armada eta burokraziaren laguntzarekin. Ez zegoen, beraz, inolako askatasun politikorik eta errepresioa oso handia zen.
  • Ekonomia: nahiz eta XIX. mendean zehar industria garatzen hasi, industria hori atzerriko kapitalen menpe zegoen. Hala ere, trenbidearen eraikuntzarekin, eta beste sektore industrial batzuen garapenarekin, proletariotza ere sortzen hasi zen Errusian. Dena den, nekazaritza tradizional eta atzeratuan oinarritzen jarraitu zuen.
  • Gizartea:

Nekazariak gizartearen gehiengoa ziren, egoera oso kaxkarrean bizi eta lan egiten zutenak.

Aristokraziari dagokionez, oso kontserbadorea zen, aldaketen aurkakoa, eta oso aberatsa.

→ Bestalde, burgesiak ez zuen indar askorik, eta ondorioz, Errusian XIX. mendeko iraultza liberalek ez zuten eragin handirik izan.

Proletariotzak, talde ez oso ugaria izan arren, talde kontzientzia handia zuen, eta marxismo eta anarkismoagatik oso eragin handiak jaso zituen.

Erdiko klasea oso murritza zen, baina talde honetatik tsarismoaren aurkako intelektualak sortu ziren, erregimenaren amaiera bideratuko zutenak.

Tsarismoaren garaian eratutako alderdiak

Erregimen autoritario zaharkituaren aurrean, hainbat izan ziren sistema berri bat ezartzeko helburuarekin Errusia tsaristan sortu ziren alderdiak:

errusiako alderdiak 1917an

 

Tsarismoaren krisia

BideoakAurretik azaldutako atzerapen orokor horrek, orduko nahi inperialistekin batera, ordea, hainbat gerra eta iraultzatan sartu zituen inperio tsarista, erregimena krisi politiko larrian sartuz.

Japoniarekin gerra (1904 – 1905)

Bi potentzia inperialista hauek (Errusia eta Japonia) gerran sartu ziren 1904 – 1905 urte bitartean Korea eskuratu nahian. Baina gatazka beliko hau Errusiak galdu zuen, eta ondorioz, 1905eko iraultzak eztanda egin zuen.

1905eko iraultza (1917ko iraultzaren aurrekari)

Igande Odoltsua (Irudiaren iturria: iconicphotos.wordpress.com)
Igande Odoltsua (Irudiaren iturria: iconicphotos.wordpress.com)

Japoniarekin gerra galdu izanak, eta Errusia pairatzen ari zen krisi ekonomikoak herri – masa baten protestak eragin zituen San Petesburgon, 1905eko urtarrilaren 9an. Gobernu ezgaia salatu eta erreformak eskatzen zituzten. Ordea, errepresioa oso gogorra izan zen, 200 hildako eta 800 zauritu inguru, eta ordutik, egun horri Igande Odoltsua deitu zitzaion.

Hainbat hilabetetan zehar, protestek aurrera jarraitu zuten. Nekazari eta langileak sobiet deituriko herri – kontseilu eta batzarretan antolatzen hasi ziren. Tsarrak, honen aurrean, eta haren erregimena krisian zegoela ikusita, erreformak ezarri nahi izan zituen (parlamentua sortu zuen (duma), sufragio unibertsala ezarri zuen, lurren banaketa orekatuagoa egin zuen…). Baina herritarrak, ordura arte jasandako errepresio bortitzaren aurrean (bereziki Igande Odoltsuarena) ez ziren jada geldi geratuko, eta sozialistek Duma boikoteatu zuten, 1917. urtean iraultza boltxebikearen aurrean desegin zen arte.

I Mundu Gerra

Datu taulak eta grafikoakBestalde, Gerra Handia bitartean, Errusiaren gabezi militarrak argi geratu ziren, eta porrotak nabarmenak izan ziren. Atzeragoardian ere eskasia oso handia zen. Errusia gerran hildako eta zauritu gehien izan zuen herrialdeen artean zegoen, eta testuinguru honek ondoez handia eragin zuen. Horrela, grebak eta manifestaldiak egin ziren, oso gogorki zapalduak izan zirenak, eta ondorioz, burgesak eta langileak tsarraren erregimenaren aurka elkartu ziren.

Tsarismoaren amaiera: 1917ko OTSAILEKO iraultza BURGESA

Kerensky (claseshistoria.com)
Kerensky (claseshistoria.com)

Dokumentu idatziak1917ko otsailean “bakea eta ogia” lematzat zuen manifestaldia egin zen, eta gutxira greba orokorra konbokatu zen, altxamendu batean bukatu zuena. Honekin, behin – behiniko gobernu liberal – sozialista sortu zen demokrazia moderatua ezarri nahi izan zuena, eta tsarrari abdikatzera behartu zitzaion.

Baina Bideoakbehin – behiniko gobernu hori, Kerensky buru, oso ahula zen. Ordurako toki askotan, langileek, nekazariek eta soldaduek antolatutako sobietek agintzen zuten, eta berezko milizia sortu zuten (Goardia Gorria). Sobiet hauek, boltxebikeen alde agertu ziren ondorengo eskakizunetan, besteak beste:

Dokumentu idatziak

Dokumentu idatziak

bideoa

  • I Mundu Gerratik ateratzea
  • Langile – batzordeek fabrikak kontrolatzea
  • Lurrak nekazarien artean banatzea
  • Nazionalitateek autonomia izatea
  • Sobietei boterea ematea

1917KO URRIKO IRAULTZA edo IRAULTZA BOLTXEBIKEA

SobiDokumentu idatziaketak, beraz, Lenin buru behin – behiniko gobernuaren aurkako matxinada antolatu zuten, baina porrot egin zuen, eta Lenin erbesteratu egin behar izan zen. Azkenik, urriaren 25ean, boltxebikeek Neguko Jauregia erasotu zuten San Petesburgon, eta behin – behiniko gobernuaren amaiera bultzatu zuten. Berehala gobernu iraultzailea eratu zen, boltxebikez osotua eta hiru figura nagusirekin:

Stalin, Lenin eta Trotsky (Irudiaren iturria: history1900s.about.com)
Stalin, Lenin eta Trotski
(Irudiaren iturria: history1900s.about.com)

Gobernu honek Kerensky-ren sistema burgesarekin bukatu zuen eta hainbat ekintza eraman zituen aurrera, ideia boltxebikeen arabera:

  • Lurrak nekazarien artean banatu zituzten
  • 1918an Brest – Litovsk-eko bakea sinatu zuten Ententearen herrialdeekin eta gerratik atera ziren
  • Herri errusiarrei autodeterminazioa eman zieten
  • Jabetza pribatua abolitu zen
Lenin Errusiako Sovieten Bigarren Kongresua zuzentzen, 1917ko azaroaren 8an (Irudiaren iturria: britannica.com)
Lenin Errusiako Sovieten Bigarren Kongresua zuzentzen, 1917ko azaroaren 8an (Irudiaren iturria: britannica.com)

Gerra Zibila eta “Gerrako komunismoa”

Baina I Mundu Gerratik atera bezain laster, Gerra Zibilak eztanda egin zuen Errusian, bi bandoren artean:

Armada zuriaKolchak_(blason)Kontrairaultzaileak: liberalak, tsaristak, mentxebike batzuk eta nazioarteko laguntza

Armada GorriaRed_Army_flag.svgBoltxebikeak: Trotskik gidaturikoak


Gerrak 1821. urtera arte iraun zuen, Armada Gorriaren garaipenarekin. Baina gerra bitartean, gobernu boltxebikeak “gerrako komunismoa

izenarekin ezaguturiko politika – sistema ezarri zuen ondorengo ekintzen bitartez:

  • Ekonomia jarduerak nazionalizatu zituen, hau da, ordutik aurrera estatuak berak kontrolatuko eta kudeatuko zuen ekoizpen ekonomikoa, banaketa eta kontsumoa, modu honetan kapitalismoarekin bukatuz.
  • Landa kolektibizatu zuen, jabetza pribaturik ez onartuz.
  • Nekazariei alea konfiskatu zien gerra frontera bidali ahal izateko.

Komintern-aren propaganda kartela (Irudiaren iturria: laizquierdasocialista.org)

Era berean, garai honen bitartean, Sobietar Batasuna izango zenaren oinarriak finkatu ziren: alde batetik, 1919an III Internazionala eratu zen (Komitern) nazioartean iraultza komunista zabaltzeko. Bestetik, Alderdi Komunistak hartu zuen botere osoa, gainontzeko alderdi guztiak baztertuz, eta proletariotzaren diktadura hasiz.

NEP-ren publizitatea egiten duen Leninen kartela (Irudiaren iturria: sovietposters.com)
NEP-ren publizitatea egiten duen Leninen kartela (Irudiaren iturria: sovietposters.com)
NEP

Ordea, gerrako komunismoaren sistema honek ez zuen espero zuen arrakasta izan, eta nazioarteak Errusiari inposatzen ari zion isolamendua zela eta, Leninen gobernuak NEP izeneko ekonomia – politika berria aplikatzen hasi zen 1921etik aurrera. NEP (New Economic Policy) 1921 – 1929 urte bitartean Sobietar Batasuna pairatzen ari zen krisi ekonomikoari aurre egiteko Leninen gobernuak, eta gero Stalinena hasieran, ezarri zuen politika ekomikoa izan zen. Politika honek kapitalismo mugatu eta kontrolatua ezartzen zuen, nekazariei askatasuna emanez, barne – merkataritza askea baimenduz, enpresa txiki eta ertainei jabetza pribatua izaten utziz… Emaitzak oso baikorrak izan ziren arren (krisitik atera ziren), tentsio sozial – politikoak larritu zituen, izan ere, politika honek burgesiaren berragerpena eragin zuen, industria eta merkatal gizonak eta nekazari dirudunak (kulak) aberastuz.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorrera (SESB)

1922an, azkenik, SESBren sorrera finkatu zen, Errepubliken federazio erara, nazio anitzekoa. Erregimen sozialista berriarekin eratutako lehenengo estatua zen eta hainbat urtetan munduko bakarra. Gutxira, 1923an Konstituzioa egin zen, estatu berriaren politika – sistema zehazten zuena, ondorengo ezaugarri nagusiekin:

  • Errepublikek autonomia zuten, eta batasuna utz zezaketen nahi izatekotan
  • Organo legegile nagusia SOBIET GORENA zen (errepubliketako sobietek aukeratutakoa), baina egiatan kontrola alderdi komunistak zuen (SBAK). Horrela, proletariotzaren diktadura ezarri zen, gizarte komunista ezartzeko bidean.

Diktadura Estalinista (1928 – 1953)

Baina 1924 Lenin hil egin zen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan boterea eskuratzeko borroka zabaldu zen, batez ere Trotski eta Stalinen artean. Gutxinaka, Stalinek bere etsai politikoekin bukatu zuen eta SBAK-ren buru bihurtu zen. Bere helburu nagusia, SESBren iraultza sendotzea eta finkatzea izango zen, eta ez mundu mailako iraultza bat bideratzea (Trotskyk nahi zuen bezala), eta ondorioz, III Internazionala, SESBren interesetarako erabiliko zen momentu horretatik aurrera.

“Sobieten herrialdearen kapitainak, garaipenetik garaipenera garamatza!” 1933ko kartel propagandistikoa: Stalin SBAK siglak errusieraz dituen timoia gidatuz. Atzekaldean, Sobietar Batasunaren bandera. (Irudiaren iturria: sovietposters.com)
Diktaduraren ezaugarri orokorrak

Stalinek, horrela, erregimen autoritario eta pertsonalista bat ezarri zuen Sobietar Batasunean, bera izanik lider bakarra. Erregimenaren ezaugarri nagusiak ondorengoak ziren:

  • Liderraren gurtze sistematikoa egin zen, propagandaren bidez
  • Alderdi Komunistaren boterea sendotu zen, sobieten askatasunarekin bukatuz, adibidez
  • (wikipedia.org-etik euskaratua)
    (wikipedia.org-etik euskaratua)

    Izua erabili zen kontrola mantentzeko. Hori lortzeko bide nagusia purgak izan ziren (erregimenaren alde ez zeudenak edota erregimenarentzat arriskutsuak izan zitezkeenen garbiketa), eta milaka persona gulag-etara bidaliak izan ziren (kontzentrazio – esparru sobietarrak).

  • Kultura ere guztiz kontrolatua izan zen, adibidez, orduko mugimendu artistikoak (abangoardiak) debekatuak izan ziren, eta errealismo sozialista inposatu egin zen.
Aldaketa ekonomikoa
Gosplan-aren antzinako bulegoak Moskun (Irudiaren iturria: flickr.com)
Gosplan-aren antzinako bulegoak Moskun (Irudiaren iturria: flickr.com)

Era berean, Stalinen erregimena SESB mundu mailako potentzia ekonomikoa bihurtzen saiatu zen, eta lortu ere egin zuen, industria izugarri garatu egin baitzuen. Garapen hori aurrera eramateko, 1928tik aurrera erakunde berezi bat sortu zen GOSPLAN izenekoa, NEP ordezkatuko zuten bost plan diseinatuko zituenak, Sobietar Batasuna ekonomia – potentzia bihurtzeko. Gosplanak, beraz, bost urteko planak diseinatu zituen, lortu beharreko helburu ekonomikoak eta hauek lortzeko erabili beharreko baliabideak zehaztuz. Plan hauen helburu nagusiak honakoak ziren:

  • SESB atzerapen ekonomikotik ateratzea
  • Industria garapena lortzea
  • Nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea

Helburu hoiek lortzeko industria estatuaren menpe jarri zen eta nekazaritza kolektibizatu zen. Laburbilduz, NEP bertan behera utzi zen, kudeaketa guztiak estatuarenak bihurtuz, eta horrek hainbat klase sozialen gainbehera ekarriz (adibidez kulak-ak).

  • Nekazaritzaren derrigorrezko kolektibizazioa: landa eremuan, lur jabeei euren jabetzei uko egitera behartu zitzaien, eta lursailak kolektibitatearenak bihurtu ziren. Hala ere, nekazaritzaren etekinak industriaren mesederako guztiz erabili zirenez, nekazal eremua oso pobretuta geratu zen.
  • Industriaren garapena: lehen hiru planen ostean, SESB industria potentzia ikaragarria zen. Gainera, ez zuen 29ko krisia pairatu (ez zegoelako joku kapitalistan sartua), eta horrek ospea eman zion erregimenari. Baina industria astunari (makinak, armak…) eta energia ekoizpenaren industriari eman zitzaion lehentasuna, eta beste sektore batzuk baztertuta utzi ziren (elikagaien sektorea, jantziena, oinetakoena…). Hori dela eta, biztanleriaren bizi maila baxua zen.

BideoakErrusia tsarista eta sobietikoaren garaiko bideoak ikusteko sakatu hemen

animated_arrow_left_116. GAIA: I Mundu Gerra

animated_arrow_1120ko hamarkada zoriontsua eta 30eko hamarkadako krisia