Gerra Hotzaren 2. Fasea: BIZIKIDETZA BAKETSUA (1955 – 1962)

SESBren politika berria eta AEBren erantzuna

Nikita Kruschev eta John F. Kennedy (Irudiaren iturria: elpais.com)
Nikita Kruschev eta John F. Kennedy (Irudiaren iturria: elpais.com)

Stalinen heriotzaren ostean Kruschev-ek eskuratu zuen Sobietar Batasunaren boterea. Honek Stalinen errepresioa salatu zuen, eta nazioarteko “bizikidetza baketsu”ko politika aldarrikatu zuen, hau da, Gerra Hotzeko bloke biak baketsuki lehiatzea.

AEB bere aldetik, hasiera batean mesfidati agertu zen, hare gehiago kontutan hartuta sobietikoek Sputnik satelitea espaziora bidali berri zutela, eta espaziora ailegatzeko bi superpotentzien arteko lehia horretan sobietarrek aurrea zeramatela. Beraz, Sobietar Batasunari nazioarteko politika basati bat erabiltzekotan bere kontra arma nuklearrak erabiltzearen mehatxua luzatu zion. Baina 1960an AEBko presidente Kennedy bihurtutakoan, mehatxu politika hori baretu egin zuen, eta sobietarrek planteatzen zuten “bizikidetza baketsua” ahalbidetu zuen.

Arazoak bloke komunistaren barnean: Berlineko harresiaren eraikuntza

infografiaBaina bigarren etapa honen politika berria dela eta hainbat arazo eman ziren bloke komunistaren barnean. SESBk adibidez Hungariako iraultzari egin behar izan zion aurre, Txinarekin zeukaten adiskidetasuna kolokan jartzen hasi zen eta Berlinen harresi erraldoi bat eraiki behar izan zuten.

Berlingo Harresia 1961 – 1989 urte bitartean Berlineko alde kapitalista, alde komunistatik banatu zuen hormigoizko harresia izan zen, Gerra Hotzaren ikur nagusi bihurtuko zena, hain zuzen ere. Izan ere, mendebaldeko berlindarren bizi kalitatea ekialdekoena baino hobea zen, eta, ondorioz, ekialdeko milaka berlindar mendebaldera emigratzen ari ziren. Hau ekiditzearren, eta bloke kapitalistaren eraginik ekialdean ez sartzeko, Kruschev-ek, orduko Sobietar Batasunaren buru, Berlin zeharkatuko zuen hormigoizko harresi bat eraikitzea agindu zuen, alde kapitalista, alde komunistatik guztiz banatuz, eta euren eremuko sarrerak eta irteerak kontrolatuz eta mugatuz.

Nolakoa zen Berlineko harresia?

Kubako misilen krisia (1962)

la-crisis-de-los-misiles-de-octubre-de-1962-8-728
Kubako misilen krisia (1962) (www.classtools.net)

Baina “bizikidetza baketsu” honek ez zuen inolaz ere enfrentamenduen amaiera eragin. Hare gehiago, bi superpotentzien arteko gatazka armatua eztandarazteko arriskua sortu zuen krisi larria eman zen Kuban 1962an.

Kubako Misilen Krisia 1962an AEB eta SESB-en artean enfrentamendu zuzena emateko arrisku larria sortu zuen gatazka izan zen. 1959an iraultza sozialistak estatubatuarren aldeko Batista diktadorea kargutik kendu zuen, Fidel Kastro bihurtuz gobernu buru berria. Hori dela eta estatubatuarrak Kuba inbaditzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten, eta ondorioz, 1962an Kastrok Sobietar Batasunari Kuban AEBri zuzendutako misilak ezartzea eskatu zion, eta instalatzen hasiko zituzten. Honen aurrean AEBk itsas – blokeoa ezarri zion Kubari, sobietar itsasontziak Kubara ailegatzea ekiditzeko.

fidel-castro-john-f-kennedy
Fidel Castro (Cubako presidentea 1959 – 2008 bitartean) eta J.F. Kennedy (AEBko presidentea 1960 – 1963 bitartean)

AEB eta SESBren arteko enfrentamendua eztandaraztear zegoen, baina azkenik bakea negoziatu zuten: Kubatik misilak kenduko ziren, eta AEB ez zen Kuba berriz ere inbaditzen saiatuko eta Tunezen zituen antzeko misilak erretiratuko zituen ere.

Krisi honen ondorioz, Kruschev eta Kennedy-k tentsioa modu eraginkorrago batean baretu behar zutela adostu zuten, eta ondorioz Gerra Hotzaren “Distentsio”aren etapa hasi zen.