BERRIKASKETAKO GALDERA LABURRAK PRESTATZEKO ARIKETAK (1)

BIÑETA HISTORIKOAK

Arteak garai ezberdinetako errealitateak islatzen edota salatzen ditu, eta horrela, biñeta historikoak ere, satira erabiliz, dokumentu historiko grafiko esanguratsuak bihurtzen dira. Horregatik garrantzitsua da hauek interpretatzen jakitea.  Ondoren analisi adibide bat aurkezten zaizu.

image_thumb8Alboko biñeta historikoan, Kongoko herria irudikatzen duen gizon beltza ikusi dezakezu, errege burua duen suge batek itotzen ari duela.

Zer errepresentatzen du sugeak? Belgikako erregea XIX. mende amaieran (Leopoldo II)

Zergatik irudikatzen dute horrela? Inperialismoen aroan (XIX. mende amaieran, eta XX. mendeko lehenengo erdian), Kongoko lurraldea Belgikako kolonia izan zen. Horrela, Belgikak Kongoko aberastasun iturri naturalak ustiatu zituen, metropoliaren mesede ekonomikorako, eta horretarako Kongoko herritarrak lan esku merketzat erabili zituzte, arrazismo bortitza egunerokotasuna izanik.

Noiz eta nortzuren artean baieztatu zen menpekotasun hori? Berlineko Konferentzian (1885), Europako 14 herrialderen artean, Britainia Handiak eta Frantziak zuzenduta.

Ze faktorek eragiten zuten hori bertan eta bestelako lurralde batzuetan?

– Faktore ekonomikoek (Kongoko lehengai merkeak, aduanen gabezia eta Belgikarako inbertsio gune interesgarria)

– Faktore politikoek (inperio bat izateak ematen zuen prestigioa)

– Faktore demografikoek (orduko eztanda demografikoaren ondorioz, tentsioak murrizteko migrazioak bideratzearen beharra)

– Faktore ideologikoek (europear zuriek goi mailako arraza zirela sinistea, “basatiak” konkistatu eta kolonizatzeko betebehar eta eskubidearekin)

– Faktore zientifikoa (garaiko jakinmin zientifikoa, geografia – elkarteak eta guzti sortu zirela munduan zehar espedizioak bultzatzeko).

Saia zaitez ondorengo biñetak zuk interpretatzen. Saia zaitez biñetaren elementu guztiak identifikatzen, erlazionatzen eta testuinguruan kokatzen modu zehatzean eta landuan. Ondorengo eskema orokorrak lagun zaitzake:

  • Identifikatu biñetan ikusten diren elementu eta pertsonai guztiak
  • Kokatu itzazu testuinguru zehatzean (garaia, urtea eta momentu horretan gertatzen ari zena, biñetarekin lotuta)
  • Azaldu ezazu zein den biñetak egiten duen kritika (interpretatu ezazu)

XIX. mendeko eta XX. mende hasierako inperialismo europearra

Bismarck eta Alemaniako Batasuna

I Gerrate Mundiala

II Mundu Gerra (kausak, bandoak, garapena, ondorioak…)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s