Mugimendu sufragistaren hastapenak

Zer da mugimendu sufragista, non eta noiz sortu zen eta zergatik?

Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen %70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, eta ezkontzea jada ez zen emakumezko guztien bizitzako helburu eta irtenbide ekonomiko bakarra. I Gerrate Mundialean gainera, emakumezkoek ordura arte gizonezkoei gordetako lanak bete zituzten, eta haien balio sozialaz jabetzen joan ziren heinean, mugimendu sufragistak ere garrantzia hartu zuen.

Mugimendu sufragistaren eragina herrialdeka

Ordea, sufragismoak ez zuen eragin maila berdina izan Europako herrialde guztietan:

  • Europako iparraldeko herrialdeetan (Finlandia, Norbegia, Danimarka…): ez zen mugimendu handirik eman, bertoko pentsamendu garatuak berez emakumearen egoera legearen aurrean gizonezkoen egoerarekin parekatzea erraztu zuelako.
  • Europako ekialdeko hainbat herrialdetan (Polonia, Austria, Txekoslovakia…): I Gerrate Mundialaren ostean, Alemaniar eta Austro Hungariar Inperioen desegitearekin erreforma oso aurrerakoiak ezarri ziren, emakumezkoen boto eskubidea barne, mugimendu sufragista handiaren beharrik gabe.
  • Errusian: soilik boltxebikeen iraultzaren ondorioz ezarri zen emakumezkoen boto eskubidea.
  • Turkiar Inperiotik independizaturiko herrialdeak (Grezia, Bulgaria, Yugoslavia…): tradizioa handia izanik, ez zen mugimendu sufragista handirik egon, ezta emakumeen eskubideen aldeko lege – erreformarik.
  • Mendebaldeko herrialde katolikoetan (Portugal, Espainia, Italia…): mugimendu sufragistak ere ez zuen eragin handirik izan, eta soilik emakumezko batzuren borroka gogorra zela eta ezarri zuten emakumezkoen boto eskubidea beranduago.
  • Mendebaldeko herrialde protestanteetan (Ingalaterra, Holanda…): modernoagoak eta ekonomikoki indartsuagoak ziren azken hauetan izan zen berez mugimendu sufragista indartsuena, boto eskubideaz gain, bestelako emakumeen aldeko lege – erreformak eragingo zituenak.

Ondorengo taulan hainbat herrialderen emakumezkoen sufragioaren legeztatze data ageri da, zaharrenetik berrienera.

Zelanda Berria

          1893

Australia

          1901

Finlandia 

          1906

Norbegia

          1913

Danimarka

         1915

Erresuma Batua

        1918

Alemania

         1918

Herbehereak

         1918

Polonia

         1918

Errusia

         1918

Austria

         1918

Belgika

         1919

Amerikako Estatu Batuak

         1920

Txekia

         1920

Eslovaquia

         1920

Suedia 

         1921

Espainia

         1931

Frantzia

         1945

Italia

         1945

Grezia

         1952

Suitza

         1974

Britainiar sufragismoa

Britainiar sufragismoari dagokionez, bi talde nagusitan banatu zela esan daiteke: alde batetik, sufragista moderatuek, Millicent Garret Fawcet buru, legearen barruko estrategiak bideratu zituzten (propaganda, mitinak…). Baina arrakasta handirik izan ez zutenez, mende amaieran suffragettes ezizenarekin ezaguturiko sufragista talde “erradikala” sortu zen.

SUFFRAGETTES

Emmeline Pankhurst (www.mirror.co.uk)
Emmeline Pankhurst (www.mirror.co.uk)

XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. Emmeline Pankhurst buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota politikari ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza errepresiboaren aurrean, sufragetteek gose grebekin erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen boto eskubidea lortu zuten, eta 1o urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.

Sufragistek jaso zuten oposizioa

Mugimendu sufragistek oposizio handia jasan behar izan zuten, izan ere, ordura arte inposaturiko gizarte ordena kolokan jartzen zuen, emakumeek etxetik kanpoko bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu egiten zuen heinean. Horrela, gizonezkoek zein emakumezkoek osoturiko mugimendu anti – sufragistak ere sortu ziren, Ingalaterrakoak esaterako oso ezagunak izanik. Ordea, I Gerrate Mundialak eta gerraostearen testuinguruan emakumeen beharra esparru publikoetan nabarmena bihurtzen hasi zen, borroka sufragistak indarra hartuko zuelarik ere, eta ondorioz, gutxinaka hauen boto eskubidea aitortzen joango zenEuropako herrialde ezberdinetan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s