GOGORATU! BERRIKASKETA URTARRILAK 8ra ATZERATU DA: prestatzeko aholkuak

DAKIZUENEZ, gehienen eskakizun formalaren ondorioz, eta kontuan hartuta bestelako berrikasketa asko ere izan dituzuela (gaixorik jarri naizelarekinb batera…), Historiako kontzeptuen berrikasketaren data atzeratu egin da URTARRILAREN 8ra (ostirala). Tutoretza orduan egingo dugu danok batera, aste horretan zehaztuko dizuedan klasean. Era berean, ahozko aurkezpenaren berrikasketarekin pendiente geratu zaretenekin (gaixorik jarri nintzelako) edota bestelako atalak berrikasi behar duzuenokin, oporretatik bueltan zehaztuko dugu data.

Era berean, berrikasketarako data hurbiltzen ari dela, hau prestatzeko erreztasun batzuk uzten dizkizuet hemen. Animo!


Prestatu beharreko gaiak gogoratu:

  • Europa XVIII. mendean: orduko sistema politiko, ekonomiko eta sozial nagusiaren ezaugarriak (Antzin Erregimena), eta haren kontra sortu zen mugimendu filosofiko, literario eta kulturala (Ilustrazioa), honek eragin zuen sistema berri baten planteamenduarekin batera (lehen ideia liberalak).

ERNE!

Berrikasketako azterketaren 3 DEFINIZIOAK ondorengo zerrendatik aterako dira (3p)

Antzin Erregimena

Monarkia absolutista

Merkantilismoa

Voltaire

Montesquieu

Rousseau

Liberalismoa

AEBko 1787ko konstituzioa

Asanblada Nazionala

Napoleon

Vienako Biltzarra

Era berean, GARATZEKO GAIA zehazteko zailtasunak izaten dituzuenez, hona hemen sar daitezkeen gaien enuntziatuen zerrenda (hauetatik 1 sartuko da) (3,5p)

XVIII. mendeko Europako sistema, politiko, ekonomiko eta soziala: Antzin Erregimena

Ilustrazioa eta Liberalismoa

Frantziar Iraultza

Frantziar Iraultzak eragindako sistema aldaketa

Europa XVIII. mendearen lehenengo erdialdean: Napoleonen gobernualdia, monarkien berrezarkuntza eta iraultza liberalak.

GALDERA LABURREI dagokionez ondorengo 4 ariketa mota sartuko dira (3,5p)

Emandako definizioaren kontzeptua zehaztu

Aipu eta pertsonai historikoak identifikatu (blogean zehar dituzue aipuak, bai teoriaren atalean zein ariketetan. Gogoratu ere aurreko azterketetan sartutakoak…)

Irudi historikoak identifikatu, galdera laburren bitartez (blogetik ateratako irudiak izango dira)

Mapa historikoen analisia, galdera laburren bitartez (blogetik ateratako mapak izango dira)

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s