Historiako ikasgaian trebatu beharrekoak (froga idatzi, proiektu edota aurkezpenei begira)

Kurtsoko lehenengo froga idatzia orohar zailena izaten da, izan ere, irakaslea zein ikasgaiak ezezagunak egiten zaizkizu eta ondorioz, erlatiboak diren hainbat irizpide ere praktikoki ezezagun egiten zaizkizu (zenbat garatu behar dut puntu bakoitza? ze zehaztasun maila exijituko zait?…). Beraz, 1. froga idatzian agerturiko zailtasunak ikusita, zenbait argibide idatziz uztea komenigarria da (DBH4ko Historiako ikasgaiaren froga idatzietako ebaluazio irizpideak direnak). Irizpide hauek ere edozein proiektu edota aurkezpenerako ere badira.

EDUKIEN EZAGUTZA: duda barik gertakari, pertsonai eta prozesu historikoen ezaguera eta asimilazioa (edukien ezagutza) garrantzitsua da, eta baloratu egiten da. Beraz, ariketa motak eskatzen duen heinean eduki hoiek menperatzen dituzula erakutsi beharko duzu.

HIZTEGI HISTORIKO – TEKNIKOAREN ERABILERA: ordea, Historia ere zientzia bat izanik (ikusi hemen), berezko hiztegi historiko – teknikoa du, prozesu, sistema, dokumentu edota gertakari historikoak (besteak – beste) zehaztasunez adierazteko balio duena, eta ondorioz, frogan eratuko dituzun azalpen testuetan erabili beharko duzu.

EUSKARAZKO ADIERAZPEN MAILA: era berean, azalpen testuak sortzen ari dituzunez, erabili behar duzun euskarazko adierazpen maila ere egokitua (erregistro formala) izan behar du. Ezin duzu, adibidez “jendea” hitza erabili, horren ordez “biztanleria”, “herria”… bezalako terminoak erabili beharko dituzu (berdin “gauza”, “txarra”, “haserre” bezalako hitzekin). Horrela ere, azalpen testuak egiten ari dituzunez, eta ez argudiozko testuak, objetibotasun handienarekin erredaktatzen saiatu behar zara, “-ren erruz” edota “zoritxarrez/zorionez” bezalako adierazpenak ekiditu behar dituzu.

IDEIEN ARTEKO LOTURA: berebizikoa da ere prozesu eta gertakari historikoen arteko loturak ulertzea eta asimilatzea, horregatik, ideien arteko loturak garrantzia berezia du jada DBH4ko Historiako ikasgaian. Ideiak bata bestearen atzetik jartzeko ohitura egoten da, haien arteko inolako erlaziorik zehaztu barik. Hitz, antolatzaile eta esaldi gakoak erabili behar dituzu, landutako eduki historikoen arteko loturak ulertu, ezagutu eta asimilatu dituzula erakusteko.

ZEHAZTASUN eta SINTETIZATZEKO GAITASUNA: laburpen egokiak egiteko gaitasuna garatzea ere oinarrizkoa da. Baina sintetizatzeak ez du ausaz aukeraturiko edukiak ez adieraztea esan nahi. Sintesi egoki bat ideiak esanahi handiko hitz zehatz gutxirekin adierazten dira, eta eskatzen den ariketaren arabera, sintesi hori orokorragoa (soilik lehen mailako ideiak) edo zehatzagoa (lehen eta bigarren mailako ideiak) izango da. Beraz, mesedez, ez ahaztu zehaztasunak duen garrantzia. Bestelako zientzietan bezala, ikur, elementu edota osagai bat erratuz edota aldatuz gero prozedura eta emaitza guztiz aldatu daitekeela, Historian ere, kontzeptu/data/izen bat eraldatuz edota ez zehaztuz gero, adierazi nahi duzunaren esanahia guztiz aldatu daiteke. Gainera, gogoratu behar duzu zure esku dagoela frogan zure trebetasun eta jakintza guztiak erakustea, eta ez irakaslearen eskuetan hoiek asmatzea.

Dagoeneko, konturatuko zinen Historia ez dela soilik memorizatzea eta paperean botatzea. Ideiak ondo ulertu, asimilatu eta lotzeko gaitasunak oinarrizkoak dira, eta horregatik ere gogor landu beharreko arloak dira. Eta edukiak zuzenean blogak eskeintzen dizkizun apunteetatik memorizatuz soilik, ez dituzu trebetasun hoiek landuko.  Horregatik, zailtasunekin aurkitzen bazara, ikasketa estrategiaz aldatu behar duzu, eta nola egin ez badakizu, irakasleari gomendioak eskatu ahal dizkiozu.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s