Emakumeak Ilustrazioan eta Frantziar Iraultzan

Frantziar Iraultza 1789 – 1799 urte bitartean, frantziar burgesiak eta herriak Frantzian bertan aurrera eraman zuen, ordura arte ezarritako sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren guztizko eraldaketa bortitza izan zen (Antzin Erregimenetik, Erregimen Berrira). Emakumeek eraldaketa sakon honetan izan zuten eragina, hain zuzen ere, ezinbestekoa izan zen.

Iraultza hasi zuen Asanblada Nazionaletik baztertuak izan ziren arren, emakume frantzesek ekintza iraultzaile askotan hartu zuten parte, eta aurretik ere, ilustrazioaren eta liberalismoaren ideiak garatzeko eta hedatzeko eragin zuten. Baina, zergatik eta nola?

Frantziar Iraultzara arte, Antzin Erregimenaren ideien eraginez, emakumezkoen funtzio nagusitzat ezkontzea eta seme alabak eukitzea hartzen zen, eta hori egiten ez bazuten, monja lanetan sartu behar ziren, edota bakardaean hil egiten ziren, ohorerik gabe. Egoera hau jasangarriagoa edo ez bihur zitekeen pribilegioen eta aberastatsunaren arabera.

Salonniers

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7Emakume burges aberats eta pribilegiatuei dagokionez, ez zeuden behartuta eskulanak egitera, eta ondorioz, txikitatik bizitza erosoa izaten zuten. Era berean, erlijioan, idazmenean, irakurmenean, eta abar hezituak izaten ziren. Horrela, XVII eta XVIII. mendeetan, noblezia eta burgesia altuaren emakumeek euren luxuzko etxeetako (edota Pariseko hotel edo jauregi) saloietan, tertulia kulturalak antolatzen zituzten. Bertan zientzia, letrak, arteak, ideia berri eta politikari buruz eztabaidatzen zuten. Emakume hauek salonnieres ezizenaz ezagutzen ziren, eta Diderot edota Voltaire bezalako gonbidatuak izaten zituzten eta horrela ideia ilustratu eta liberalak garatzeko eta hedatzeko eragin handia izan zuten.

Klub patriotikoak

Bestalde, hirugarren estatuko emakumeak, eta bereziki, emakume txiroak, orohar zorigaiztoko bizitzak izatera behartuta zeuden. Eskolara joatekotan, kalitate baxuko heziketa jasotzen zuten, erlijioaren oinarrizko betebeharren ikasketara mugatuz, eta 15 – 16 urterekin lanean hasi behar ziren soldata kaxkarren truke, era berean ezkonduz, eta bizitza seme alabak erditzera dedikatuz. Beste kasu batzuetan, erlijo lanetan sartu egiten ziren, edota pribilegiatu eta aberatsak zerbitzatzen. Kasu larrienetan emagaldu lanak egiten bukatzen zuten.

Egoera hori dela eta, XVIII. mendean zehar, eta bereziki Frantziar Iraultza bitartean, gizonezkoek euren kafetegietan euren klub pribatuak sortu zituzten bezala, eta salonniers-en batzarrekin paraleloan, hirugarren estatuko emakumeek “klub patriotikoak” sortu zituzten. Emakume orori zabaldutako klub hauetan, orduko gizarteari kritika zorrotzak egiten zitzaizkion, emakumezkoen iraultzarako eta adierazpen askerako eskubideak aldarrikatuz. Beraz, nahiz eta emakumezkoen klubak debekatuak izan, iraultzaren aldeko lan handia egin zuten. Izan ere, emakume asko iraultzara bultzatuak izan ziren, Versailes erasotzeko martxaren protagonistak bihurtuz, adibidez.

Kexa koadernoak eta Emakumeen Eskubideen aldarrikapena

steampunk_attached_document_icon_by_yereverluvinuncleber-d5fy2m7Horrela ere, Estatu Orokorrak konbokatzerakoan iraultzaren ateetan, gainontzeko talde sozialekin batera, hirugarren estatuko emakumeek ere euren kexa koadernoak aurkeztu zituzten, ordura arte emakumeek bizi zituzten egoera horiek salatuz, eta ondorengo eskakizunak aldarrikatuz, besteak beste: dohainiko eta kalitatezko eskolak (irakurtzen eta idazten ikasteko, adibidez), emakumeen ogibidetzat hartzen zirenak gizonezkoei debekatua egotea (jostuna adibidez), eta abar. Azken finean, eurak ere ilustratuak, errespetatuak eta baloratuak izateko eskubidea aldarrikatzen zuten.

Era berean, eratu zen Asanblada Nazionalean Emakumeen Eskubideen aldarrikapena aurkeztu zen, gizonezkoarekin batera, Olympe de Gouges idazle eta filosofoak idatzirikoa. Eta onartua ez izan arren, emakumeen aldeko eskubideen borrokan dokumentu gogoangarria izan zen.

«Olympe de Gouges» komikiaren pasartea (Catel Muller eta Jose-Louis Bocquet. 2012)

Ondorioz, eta aurretik esan bezala, argi dago emakumearen eragina Frantziar Iraultza motibatuko zuten ideien garapenean eta hedapenean, zein iraultzan bertan, ezinbestekoa izan zela, honen papera guztiz aktiboa izanik, erregimen aldaketan (Antzin Erregimenetik, Erregimen Berrira). Hala ere, esan beharra dago ere, iraultzaz geroztik, emakumearen egoera ez zela asko aldatu, eta honen guztizko askapenerako borroka gogorra gaur egun arte ere irauntzen duela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s