Hirugarren Estatuko emakumeen eskakizunak erregeari (moldaketa) (1789)

Jauna:

Estatuaren Ordenek euren interesak aldarrikatzen dituzten garai honetan, […], emakumeek, gizonezkoegatik mezpretxatuak edo miretsiak, emakumeek, ezin al dute euren ahotsa ere entzunarazi?

Asanblea Nazionaletik baztertuak izan dira, baina ez dute, jauna, bertan parte hartzeko baimena eskatzen […]. Gure kexak plazaratzea nahiago dugu.

Hirugarren Estatuko emakumeak, zoririk gabe jaiotzen dira; euren heziketa ahaztua edo kalitate baxukoa da. Kalitate txarreko eskola batetara bidaliak dira, eta bertan, erlijioaren betebehar nagusiak ikasi arte egoten dira. Orduan, lan egiten irakasten zaie, 15 – 16 urte dituztela, egunean bost – sei soldata irabaziz. Ederrak ez badira, doterik gabe, artisau zorigaiztoekin ezkontzen dira, eta bizitza osoa hórrela ematen dute, seme alabak erdituz. Aldiz, ederrak badira, gizon seduktoreengatik engainatuak dira, eta Parisen euren lotsa galtzen bukatzen dute, hil arte.

[…] Beste asko, erlijioan sartzen dira… edota zerbitzatzera…

Askotan, emakume jaiotzeagatik, euren gurasoengatik mezpretxatuak dira, eta ez dituzte ezkontzen, doterik ez ordaintzeko, eta familiaren aberastasuna semearentzat gordetzeko. Horrela beste emakume batzuk, bakarrik hil egiten dira. […]

Gaitz hauek ekiditzeko, Jauna, guk zera eskatzen dugu: gizonezkoek, emakumeen lanak egitea debekatuta izatea, hala nola, joztuna, modista… […]

Ilustratuak izatea eskatzen dugu, lana eukitzea, baloratuagok izateko, eta zorigaiztoan bizitzeko baliabideak izateko, eta hórrela, ahulenak, kalean ez bukatzeko.

Kalean lan egiten duten emakumeek marka bereizgarri bat eramatea nahi dugu, gizonezkoek, askotan gurekin nahasten baitituzte. […]

Dohainiko eskolak sortzea erregutzen dizugu, Jauna, bertan gure hizkuntza eta erlijioaren oinarriak ondo ikasteko. Eta batez ere, gure sexuaren bertuteak ikasteko, hots, goxotasuna, pazientzia, karitatea, modestia… […]

Ignorantziatik ateratzea eskatzen dugu, gure seme – alabei heziketa osasuntsu bat emateko, zu zerbitzatzeko persona dignoak hezitzeko. Frantziarren izena maitatzera erakutsiko diego, Berorren Maiestatzea maitatzera erakutsiko diegu. Gizonezkoei guk maitatzen zaitugun bezala maitatzera desafiatzen baitiegu, zugatik bizitza mila aldiz baino gehigotan emango baikenuke.

Hirugarren Estatuko emakumeen eskakizunak erregeari (moldaketa). 1789ko urtarrilaren 1ean.

Aurkezturiko estamentu guztietako kexa zerrenda zabalagoa ezagutzeko sakatu hemen:

Cahiers de doleances


Dokumentuak / 2. Gaia
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s