Emakumeak langile mugimenduan: Martxoak 8 (jatorria)

Martxoak 8

Clara Zetkin (1857 - 1933)
Clara Zetkin (1857 – 1933)

Clara Zetkin-ek (feminista historiko eta politikari komunista alemaniarra, 1857 – 1933), 1910eko Nazioarteko Emakume Sozialisten Biltzarrean martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatzea proposatu zuen, eta hala onartu zen.

Baina zergatik data hori?

1857ko martxoaren 8an ehungintzako emakume langileek New Yorkeko aldiri aberatsetatik protesta martxa aintzindaria egin zuten, lan baldintza kaxkarrak salatzeko, eta poliziak bortizki zapaldu zuen aldarrikapena.

Mende erdi beranduago, 1908 martxoaren 8an, lan munduko eta borroka sindikaleko historiaren gertakari larrienetarikoa emanten zen hiri estatubatuar berean. Ehungintzako sektoreko 40.000 emakume langilek greba hasi zuten sindikatuetara afiliatzeko eskubidea, haurren lana ezeztatzea, 10 orduko jardunaldia, gizonezkoen soldata berdina kobratzea eta lan baldintza osasuntsuagoak aldarrikatuz. New Yorkeko Cotton ehungintza fabrikako 129 emakume langilek fabrika bera okupatu zuten greba honen testuinguruan . Enpresaren jabeak fabriako ateak giltzapetu eta sute bat eragitea agindu zuen, langileak amore ematera behartzeko. Baina sutearen kontrola galdu eta emakumezkoak kiskalita erailak izan ziren.

Ondorioz, martxoaren 8a Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatu zen, esplotazioa kapitalistaren kontrako emakumezkoen lehenengo ekintza antolatu hauen oroigarri gisa (eta ez ospakizun erara).

Eta zergatik aldarrikatzen da kolore morea emakumearen eta feminismoaren koloretzat?
Ikur feminista
Ikur feminista

Hipotesi anitz daude more kolorearen erabileraren inguruan. Hedatuenetariko bat 1908ko martxo hartan, New Yorkeko Cotton fabrikan egiten ari ziren ohialak more kolorekoak zirela da. Emakumezko hauen gorpuak eztaltzeko aurkitu zen ohial bakarra morea zela ere esaten da. Kolore hau ere 1908ko sufragista ingelesek haien aldarrikapenetarako aukeraturikoa izan omen zela, berdea eta zuriarekin bat, diote beste iturri batzuk, izan ere, moreak ingeles noblezia sinbolizatzen zuen, zuriak borroka feministaren purutasuna, eta berdeak garaipena.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s