Saartjie Baartmanen historia

baartman
Saartjie Baartman-en karikatura (XIX. mende hasiera) (Iturria: wikipedia.org)

Saartjie Baartmann XIX. mende hasieran Ingalaterrara eraman zuten esklabu afikarra izan zen. Zirku ikuskizuntzat erakutsia izan zen, “Hottentoteko Venus” ezizen artistikoarekin. Emakume honen historia zientzilari kolonialek giza anatomia ikertzerakoan erakusten zuten arrazismo itsuaren islada da.

Saartjie Sudafrikan jaio zen, eta gaztaroan, 1810. urte arte esklabu lanak egin zituen Cabo Hiritik gertuko landetxe batean. Urte horretan Willia Dunlop mediku britanikoari saldu ziuten, eta honek Ingalaterrara eraman zuen itsasontziz. Dunlopek, zirkuan erakutsi nahi zuen bitxikeri zientifikotzat, eta ikuskizunen bitartez dirua ateratzea. Garaiko kronikek diote, Saartjie plataforma baten gainean desfilatzera behartzen zutela, biluzik, eta ordainketa gehigarri bat eginez, ikusleek ipurdia ikutu ziezaioketen. Azkenik, bere krudeltasunagatik, ikuskizuna debekatua izan zen Ingalaterran. Baina emakumea, orduan, Parisera eraman zuten eta bertan berriz ere erakutsia izan zen zirkuan. Gainera, zientzilari frantsezen arreta ere deitu zuen, eta haiengatik ikertua izan zen. Ikuskizunak interesa galdu zuenean, Saartjie emagaldu lanak egitera behartua izan zen, baina ez zen hotza, kultura europearra eta bere gorputzaren gaineko gehiegikeriak jasateko gai izan, eta 1815ean, 25 urterekin hil egin zen, Afrikatik atera eta bost urtetara.

Hil ostean, Pariseko zientzilariak bildu egin ziren eta gorpuaren autopsia egin zuten. Geroago, bere eskeletoa, burmuina eta sexu – organoak Pariseko gizonaren museoan ikusgai jarri ziren, 160 urtetan zehar, 1974. urtera arte. 1994. urtean Nelson Mandelak, orduko Hegoafrikako presidenteak, gorpuzkiak Afrikara bueltatzea eskatu zion Frantziari, baina honek ez zuen eskakizuna onartu 2002ra arte. Eta orduan, abuztuaren 9an (Hegoafrikako Emakumearen eguna) hilobiratua izan zen, Hegoabrikako sinbolo nazionala bihurtuz.

Wikipediako “Sara Baartman” artikuluaren euskaraketa eta moldaketa

“Venus Beltza”, Abdellatif Kechiche-ren filmak (2009) Saartjie-ren historia kontatzen du. Hona hemen trailerra (pelikula osorik youtuben dago ingelesez)

Pelikula beraren eskena bat, zeinetan zientzilari frantsesak Saartjie-ren anatomia aztertzen ari diren tximinoekin konparatzen duten aldi berean

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s