Gerra Hotzaren 4. Fasea: BIGARREN GERRA HOTZA eta AMAIERA (1975 – 1991)

Baina 1975etik aurrera Sobietar Batasunaren aurrerakada munduko hainbat herrialderen eraginean, Mendebaldeko blokearen erantzuna suposatu zuen, distentzioa bukatuz.

SOBIETARREN AURRERAKADA

Brezhnev

Breznev Sobietar Batasunaren buru izanik (Kruschev-en ondoren), munduko hainbat esparrutan komunisten aurrerakada eman zen:

    • Ekialdean, SESB Indochina (Vietnam, Laos, Kanbodia) gaineko eragina lortu zuen, AEBk bertoko kontrola guztiz galduz.
    • Amerika Latinan, Nikaraguan, Sandinoren iraultzak Somoza diktadore proestatubatuarra gobernutik bota zuen (1979), gobernu iraultzailea ezarriz.
    • Afrikan, Etiopian iraultzak egiten zuen eztanda eta boterean Mengistu jarri, erregimen marxista ezarriz, eta SESBaren lagun. Antzeko prozesu bat Angolan eta Mozambiken eman zen.

Nikaraguako iraultza Sandinista

AFGANISTANGO GERRA (1979)

Baina distentsioaren guztizko amaiera suposatu zuen gertaera Afganistango gerra izan zen. Gatazka honek 1979an egin zuen eztanda, sobietikoek herrialdea inbaditu zutenean gobernu komunista bat inposatzeko. Baina gerrila islamiarrek aurre egin zieten, AEBren laguntza jasoz (armak bidaliz, adibidez). NBEa ere inbasioaren aurka jarri zen.

AEBren ERANTZUNA: REAGAN POLITIKA

Reagan (1981 - 1989 bitartean AEBko presidente)
Reagan (1981 – 1989 bitartean AEBko presidente)

Nixon-en ondorengo presidentea, Carterrek, Afganistango inbasioari “bizikidetza baketsuan” eta “distentsio” garaietan sobietarrekin irekitako harreman ekonomiko mugatuak gutxituz erantzun zion. Baina bere ondorengoak, Reagan presidenteak politika hori gehiago gogortu zuen. SESB “Gaizkiaren Inperioa” izendatu zuen, eta berrarmatzen hasi zen misilak instalatuz Europako NATOko hainbat base militarretan. Era berean REAGAN DOKTRINA martxan jarri zuen.

Reagan Doktrina, Ronald Reagan presidente estatubatuarrak Gerra Hotza bitartean 80. hamarkadan zehar martxan jarritako politika bortitza izan zen. Politika honek AEBk edozein bide erabiliko zuela sobietarrek Hirugarren Munduan euki zezaketen eraginarekin amaitzeko aldarrikatzen zuen. Doktrina hau bereziki Afganistanten eta Nikaraguan erabili zen:

    • Afganistan: sobietarren aurka borrokatzen ari ziren gerrila islamistak lagundu eta indartu zituen.
    • Nikaragua: iraultza sandinistaren ondorioz ezarritako gobernu sozialistarekin bukatzeko, Los Contra izeneko gerrilari armak eman zizkion, gobernu berriaren aurka edozein bide erabiliko zuena.
Bin Laden "Bakearen Gerlaria" The Independent egunkari britanikoaren arabera (1993)
Bin Laden “Bakearen Gerlaria“, The Independent egunkari britanikoaren arabera (1993)

GORBACHOV-en GOBERNUA: Sobietarren atzerakada eta Gerra Hotzaren amaiera

Azkenik hainbat faktore direla eta Sobietar Batasunak atzera egin behar izan zuen gutxinaka – gutxinaka:

    • Alde batetik Reaganen politikak oso gogorrak izan ziren, eta gogoratu beharra dago, misilak instalatuta zituela 1983tik Europako base militarretan
    • Era berean, sobietarren eraginpean zeuden hainbat herrialdetan diktadura komunistaren aurkako aldarrikapenak ematen ari ziren, eta honi estatua sufritzen ari zen krisi ekonomiko larria gehitu zitzaion
SBAKren idazkari nagusia (1985 - 1991)
Gorbachov. SBAKren idazkari nagusia (1985 – 1991)

Horrela, 1985ean Gorbachov SBAKren buru izendatu zuten, eta hau Gerra Hotzaren amaiera bideratzen hasi zen, ondorengo ekintzen bitartez, besteak beste:

    • AEBrekin arma nuklearrak suntsitzeko akordioa sinatu zuen
    • Gutxinaka – gutxinaka Sobietar Batasunak eragina zuen guneetatik tropak erretiratzen hasi zituen
    • Afganistanetik tropak erretiratu zituen, eta gerrila islamiarrek boterea eskuratu zuten

Era berean, Gorbachov-en politika berriek herri – demokrazien amaiera suposatu zuen, herritarrak horien aurka iraultzatzen hasi zirelako 1989an. Horrela, urte bere horretan, Berlineko harresia suntsitua izan zen, eta Polonian edota Hungarian erregimen ez komunistak ezartzen hasi ziren. Horrela bloke komunista desagertzen hasia zen.

Berlineko harresiaren suntsipena 1989

Aldi berean, Gorbachov-ek armak mugatzeko akordioak sinatuko zituen orduko AEBko presidentearekin, Bush, eta 1991ean Varsoviako Ituna bertan behera geratuko zen, munduko aliantza militar bakartzat NATO altxatuz. Urte bera horretako abenduan SESB-aren hainbat errepublikek independentzia aldarrikatu zuten, denbora epe oso laburrean Sobietar Batasuna desintegratuz, eta behingoz Gerra Hotza amaituz.